Skip to main content

Albisteak

Marrazkiritzia

Hitza: Iparraldea - ol., 2020-02-14 01:00
Kategoriak: Aktualitatea

Elkargoak gauza anitz argitzekoak ditu oraino bizitegien programan

Hitza: Iparraldea - ol., 2020-02-14 01:00
Euskal Elkargoko hautetsiek azken herriarteko kontseiluan bozkatu zuten Bizitegien Tokiko Programaren egitasmoa. Asmoen betetzeko neurri zehatzak argitu beharko ditu ondoko asteetan BTP Bizitegien Tokiko Programa egitasmoa bozkatu zuen Euskal Elkargoak otsailaren 1ean. Oraino lantzekoa du, programa arren finkatu arte, bizitegien politika markatuko baitu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bizitegien politikarako ‘ideia kutxa’ helarazi du Garapen Kontseiluak

Hitza: Iparraldea - ol., 2020-02-14 00:55
Tailer batean edo bestean parte hartu du Garapen Kontseiluak BTPren egitasmoari begira. Azken ekarpena joan den urrian egin zion Elkargoari Garapen Kontseiluak bere ekarpenak egin dizkio Bizitegien Tokiko Programari, 25 proposamenetan laburbildurik. Azken urteetan egiten utzi dena deitoratuz abiatu du ekarpena: “Tokiko erabakitzaileek bizitegi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Dudak uxatzeko, Dudaken

Hitza: Iparraldea - ol., 2020-02-14 00:50
Ikas elkarteak Dudaken plazaratu berri du Interneten, bereziki errepikatzen diren huts gramatikalak zuzentzen laguntzeko; bestelako fitxa didaktikoak ere baditu Bilatzaile bat du Ikas zentroaren webgunearen atal berriak (www.dudaken. ikas.eus), dudak uxatu nahi dituenarentzat. Dudaken “hezkuntzako estilo liburu” izateko anbizioarekin sortu du ...
Kategoriak: Aktualitatea

“Maite dut amiñi bat herri baten intimitatean sartzea”

Hitza: Iparraldea - ol., 2020-02-14 00:45
Eliane Hegiaphal. Argazkilaria Egun estreinatuko du, Irisarriko Ospitalean, Aragoi, Katalunia, Kantabria eta Euskal Herriko inauteetako eta maskaradetako argazkiz osatu erakusketa. Hiru hilabetez izanen da ikusgai. Pastoral, maskarada edo inauterietan ez da bakarra argazki tresnarekin. Nornahik badu argazki tresna bat, gaur egun, bere sakelakoan. Baina ...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskal dantza eta musikaren etxea 2022ko nahi lukete lortu

Hitza: Iparraldea - ol., 2020-02-14 00:40
Herri Soinuk Uztaritzen egin gogo zuen egoitza zabalago bilakatu da, euskal dantza eta musikaren baliabide gune baten egitasmoa bilakatuz. Lurraldeko gaurko egoeraren azterketa egin dute Ohiko euskal dantzen eta musiken baliabide gune baten eraikitzeko asmoz lanean ari da Iturburua elkartea. Egoeraren azterketa batetik abiatu da. Urte batez Ipar ...
Kategoriak: Aktualitatea

Jill Phipps, animalien eskubideen aldeko aktibista baten historia

Argia: haria - ol., 2020-02-14 00:00
Jill Phipps animalien eskubideen aldeko aktibista ingelesa zen. 1995ean kamioi batek harrapatuta hil zen Bagintonen, protesta batean. Jill eserialdi bat egiten ari zen Coventry-ko aireportutik Europara txahalak bizirik zeramatzan kamioi baten aurrean. Dokumental hau Phippsen bizitzaren bitartez animalien eskubideen aldeko borrokan murgiltzen da. Nor talde antiespezistak euskaratu du.
Kategoriak: Aktualitatea

Abantaila, baina motza

Berria: kirola - ol., 2020-02-14 00:00
Golak. 1-0: Oiartzabalek (9. min.). 1-1: Matheusek (40. min.). 2-1: Odegaardek (42. min.). Epailea. Gil Manzano. Txartel horiak: Realeko Monreali, Merinori, Oiartzabali, eta Zalduari; eta Mirandeseko Kijerari. Bestelakoak. 35.194 ikusle Anoetan. Abantailarekin, baina ezer itxi gabe. Hala amaitu zuen atzo Realak Espainiako Kopako finalerdietako partida. Txuri-urdinak estu hartu zituen ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Santutegia lehen epaile

Berria: kirola - ol., 2020-02-14 00:00
Eibar eta Bilbo. Horiexek izanen dira Euskal Herriko Itzuliak aurten lotuko dituen bi muturrak, sei etapatan, apirilaren 6tik 11ra. Antolatzaileek, iaz, lehenbiziko etapan paratu zuten bakarkako erlojupekoa, lasterketaren ohiko diseinua aldatu eta bertze pizgarri bat aurkitzeko. Errepidean ikusi zenarekin, ongi atera zitzaien esperimentua. Aurten azkeneko etapara itzuli dute erlojupekoa -Bilboko ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Finala bai, finala ez

Berria: kirola - ol., 2020-02-14 00:00
Olaizola II.a-Urrutikoetxea batetik, eta Irribarria-Rezusta bestetik. Horra binakakoa aurkeztu zutenean denen ahotan ibili ziren bi bikoteak. Horretarako arrazoiak bazeuden: Baikokoak txapeldun izan ziren 2016an; Aspekoak, berriz, txapeldun 2017an eta txapeldunorde 2019an.Hiru hilabete pasatu dira, eta lehiak hankaz gora jarri ditu pronostikoak. Bi bikote horietako batek agur esango du lehen ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Enpresak

GoiEner Euskadiko energia berriztagarrien lehen kooperatiba aurkeztu dute Bilbon

L.Pereiro, 2014-04-03

GoiEner Euskadiko energia berriztagarrien lehen kooperatiba aurkeztu dute gaur Bilbon. Azaldu dutenez, gaur egungo politika energetikoan aldaketa eragitea da helburuetako bat.

 
Politika

Uribetxebarria etxean preso sartzeko agindu du Moreno epaileak

L.Ferro, 2014-04-03

Uribetxebarriak Bergaran deklaratu du gaur goizean eta Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak etxean preso sartzeko agindu du. Epailearen ustez, ihes egiteko arriskua dago. Hori horrela, mediku probetarako soilik atera ahal izango du Uribetxebarriak. Defentsak argudioa aitzakia besterik ez dela eta zentzu juridikorik ez duela salatu du. Helburu politiko eta mediatikoei erantzuten diela. Horregatik, helegitea jarriko dutela iragarri du Ainhoa Baglietto abokatuak.

 
Kultura

Itziar Nogeras: "Donostia 2016 proiektua aurrera ateratzeko desiorik zintzoena dut"

L.Ferro, 2014-04-03

Itziar Nogerasek Donostia 2016ko zuzendari nagusi kargua uzteko arrazoiak zein izan diren azaldu du gaur egindako agerraldi batean. Proiektua aurrera ateratzea desio du, eta bere dimisioak gauzak hobetzen laguntzeko balio izatea espero du.

 
Politika

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa deitu dute ekainaren 14rako Baionan

n.Iturri, 2014-04-03

"Giza eskubideak, Konponbidea eta Bakea" lelopean, Ipar Euskal Herriko 23 eragilek preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa deitu dute. Ekainaren 14an izango da Baionan. Adierazpena bateratua izan da eta besteak beste Euskal Herrian gatazkaren konponbidearen alde egiten duten herritarrak gero eta gehiago direla nabarmendu dute.

 
Kultura

Gure Denda, euskal produktuen erakustokia

B.Gartzia, 2014-04-03

Euskal Herriko marka eta produktuen erakustoki izateko asmoz jaio da Gure Denda online plataforma. Jaio berritan, dagoeneko 30 ekoizletik gora bildu dituzte, era guztietako produktuak eskainiz.

 
Politika

Amaiurrek biktima guztien aitortza eskatu du

n.Iturri, 2014-04-03

Barne Ministerioak Terrorismoaren Biktimen Memorialaren Gunea Gasteizen eraikiko duela iragarri berri du, bertako udalarekin egindako akordio baten ondorioz. Amaiurren ustez, egia, justizia eta erreparazioa behar beharrezkoak badira ere, zentzu zabalean, biktima guztiak kontuan hartuz burutu behar direla azpimarratu du.