Skip to main content
bannerra

Albisteak

Naru Intelligence: datu masiboen azterketa, medikuen eskura

naiz.info - al., 2019-02-04 00:00
Medikuntza arloan «big data» irtenbideen garapenean dihardu Naru Intelligence «start-up» donostiarrak. Aurten merkaturatuko duten lehen produktuak medikuei erabakiak hartzen lagunduko die, gaixo onkologikoen artean patroi komunak atzemanez.
Kategoriak: Aktualitatea

Jokoa eta emaitza, bat Ipuruan (3-0)

naiz.info - ig., 2019-02-03 20:30
Izan da egunik Eibarren jokoak eta emaitzak bat egin ez dutenik. Ez da halakorik suertatu gaur Ipuruan, izan ere aurkaria baino hobea izan eta aise garaitu dute armaginek Girona. [Neurketaren xehetasunak
Kategoriak: Aktualitatea

Behetik gora eginda, behar-beharrezko puntua lortu dute Altuna-Martijak (22-14)

naiz.info - ig., 2019-02-03 20:10
Victor-Aretxabaleta 10-13 aurreratu dira baina azkenerako huts gehiegi pilatu dituzte.
Kategoriak: Aktualitatea

Hil egin da Sopelako Barinatxe hondartzan agertu den balea

Berria: gizartea - ig., 2019-02-03 17:51
Larri zauritutako balea bat agertu da gaur goizean Sopelan (Bizkaia), Barinatxe hondartzan. Herritar batek eman du abisua goizeko 11:00ak aldera eta Itsas Salbamenduko zerbitzua, Ertzaintza, Gurutze Gorria eta Ambar elkartea bertaratu dira. Ezin izan dute animalia lagundu, ordea. Balearen egoera oso larria zela baieztatu dute eta animalia hondartzan zendu da. Inguruan zirenen ikusmina piztu du ...
Kategoriak: Aktualitatea

«Inor ez da ilegala», arrazismo eta xenofobiaren aurkako oihua Donostian

naiz.info - ig., 2019-02-03 17:35
Arrazismo eta xenofobiaren amaiera aldarrikatu dute 300 bat lagunek Donostian, ‘Inor ez da ilegala, pertsona guztiontzat eskubide guztiak’ lelopean. «Instituzioek herritarroi, izan migratzaile nahiz ez, dagozkigun eskubideak errespetatzeko batere borondaterik» agertzen ez dutelako Udaletxe, Gipuzkoako Diputazio eta Eusko Jaurlaritzaren delegaritzen aurrean elkartu dira.
Kategoriak: Aktualitatea

Hiru puntuak Athletic (1-0) eta Realarentzat (0-2)

naiz.info - ig., 2019-02-03 16:50
Hiru puntuak eskuratu dituzte igande eguerdi honetan nola Athleticek (1-0) hala Realak (0-2). Bata bestearen atzetik daude sailkapen nagusian; bosgarren dira zuri-gorriak 34 punturekin, seigarren donostiarrak 28rekin. [Emaitzak eta sailkapenak]
Kategoriak: Aktualitatea

Lau Goya sari eskuratu dituzte Euskal Herriko sortzaileek

Berria: kultura - ig., 2019-02-03 16:49
Euskal Herriko sortzaileek lau Goya sari eskuratu zituzten, atzo, Espainiako Zine Akademiaren sarien 33. ekitaldian. Raul de la Fuente eta Amaia Remirezen eta Arantxa Etxebarriaren sariez gain, Goya bana jaso zuten Josu Intxaustegik eta Clara Bilbaok; Argazkilaritza Onenari eta Jantzirik Onenari sariak lortu zituzten, hurrenez hurren. Sevillan (Espainia) ospatu zen sari banaketan, Rodrigo ...
Kategoriak: Aktualitatea

Alderdia bera da EAJren «oposiziorik handiena», Ortuzarren arabera

naiz.info - ig., 2019-02-03 14:35
«Helburua begi bistatik galtzea» eta «konfiantza gehiegi izatea». Horixe da EAJren «oposiziorik handiena» datozen udal, foru eta hauteskunde europarrei begira, EBBko presidente Andoni Ortuzarren arabera. 950 hautagai aurkeztu dituzte igande honetan BECen 5.000 alderdikideren aurrean.
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

Bilboko udalak bakearen aldeko kultura aldarrikatzeko ekitaldia egin du

A.Zabala, 2014-01-29

Bihar Mahatma Gandiren heriotzaren urteurrenarekin batera indarkeriarik gabeko eta bakearen aldeko eskolako eguna ospatuko da. Bilboko udalak ekitaldia burutu du "Giltza bat" izeneko horma irudiaren ondoan. Horma irudia Gasteizen bizi den Veronica eta Cristina Wercmeister artista estatubatuarrek diseinatu dute, eta elkarrizketa gatazka konpontzeko giltza dela adierazi nahi izan dute. Eusko Jaurlaritzako biktima zuzendariak, Jonan Fernadezek, bake bidean lankidetza, elkarrizketa eta hezkuntzaren garrantzia nabarmendu du.

 
Kirola

Ilusioz abiatu dira Errusia aldera Eguibar eta Rojo eskiatzaile gipuzkoarrak

B.Gartzia, 2014-01-29

Olinpiar jokoetan estreinekoz aritzeak sortzen duen ilusioarekin abiatu dira Errusia aldera Lucas Eguibar eta Imanol Rojo, otsailaren 7tik 23ra Sochin (Errusia) ospatuko diren Olinpiar Jokoetan parte hartzera. Eguibar snowboardcross proban arituko da otsailaren 17an; Rojok iraupen-eskiko lau disziplinatan hartuko du parte hilaren 9, 11, 14 eta 23an. Sasoi onean iristen dira biak zita garrantzitsu honetara.

 
Kultura

Kalderero eta Iñudeek Donostia hartuko dute asteburuan

L.Ferro, 2014-01-29

Kaldereroak eta Iñudeak Donostiara iritsiko dira asteburuan inauteriak iragartzeko. Larunbatean, 3500 kalderero inguruk sartai eta mailuak astinduko dituzte eta igandean inudeen txanda izango da. Dantza, musika eta kanta ez dira faltako.

 
Enpresak

La Navaleko langileek lana esleitzea eskatu diete enpresako akziodunei

N.Andres, 2014-01-28

Sestaoko La Navaleko langileen batzordeak elkarretaratzea egin du gaur Bilbon enpresako akziodunei lana esleitzea eskatzeko. Langileek zehaztu dutenez, proiektu berri bat jaso ezean, martxoan lanik gabe geratuko lirateke Sestaoko ontziolako 100 langile inguru. Horregatik, euskal erakundeei esku hartzeko eskatu diete lan-karga lortu eta ontziola babesteko.

 
Grebak

Eskola garraioko begiraleak: "Eskatzen duguna minimoa da"

A.Azkue, 2014-01-28

Eskola garraioko begiraleek greba mugagabea hasi zuten atzo ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 287 ikastetxe publikotan du eragina grebak. Langile hauek adierazi duten bezala eskatzen dutena ez da munduko beste ezer. Jantokietako langileek, 2011n sinatu zuten lan hitzarmenaren antzeko akordioa eskatzen dute bai eta lan hitzarmena gotortzea Espainiako lan erreformaren aurrean. Maite Agirrek lehen pertsonan kontatu digu sektoreko langileek dituzten arazo eta eskaerak.
 


 

 
Politika

Gipuzkoako Aldundiak opor fiskalen erantzuleak zein diren argitzeko eskatu du

L.Ferro, 2014-01-28

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek diputatuen kontseiluan hartutako erabakien berri eman du. Batetik Trintxerpeko kaltetuek zergen ordainketetan laguntzak izango dituztela jakinarazi du. Bestalde, bidesariei dagokionez, oposizioari proposamenak aurkezteko eskatu die. Adegiri, ordea, epaitegiak alde batera uzteko esan dio eta opor fiskalei dagokionez, erantzuleak zein diren argitu behar dela adierazi du.