Skip to main content

Albisteak

Izan ziren haientzat

Berria: kirola - ar., 2019-07-30 00:00
Hamabi urte dira Kaiarriba elkartea sortu zutela, Donostiako arrauna bateratzeko asmoz, eta Donostiarra izenarekin dabil lehian. 2008an egin zuen estrainako estropada, KAE ligan, eta talde hartan zen Imanol Iradi arraunlaria (Donostia, 1993). Baita herenegun ere, Getxon, Eusko Label ligako hamabigarren jardunaldian, eta Iradiren izena Gipuzkoako hiriburuko arraunaren historian letra larriz ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Hazia sustraitu dadin

Berria: kirola - ar., 2019-07-30 00:00
Euskal Herriko errugbiak txapelketa bateratua izango du uda honetan. Lurralde ezberdinetako taldeak elkarren aurka modu antolatuan jokatzen ikustea aspaldiko nahia zen, eta azkenean lortu da. Lau asteko liga motza izango da, zazpi talde izango dituena bi multzotan banatuta, eta txapelduna irailaren 7an Ordizian jokatuko den finalean ezagutuko duena. «Proiektu pilotu bat da, baina hazi bat ereiten...
Kategoriak: , Aktualitatea

Enpresen Ligak Gasteizko Udalaren «laguntza» eskertu du

Berria: kirola - ar., 2019-07-30 00:00
PILOTA. Jokin Altunak, Andre Maria Zuriko torneoko azken hiru aldietako txapeldunak, ezingo du bere titulua defendatu aurten. Enpresen ligak hiru jaialdiko torneoa diseinatu du, bi finalerdi eta finala, eta amezketarra kanpoan geldituko da. Lehen finalerdia Bengoetxea VI.a-Imazek eta Urrutikoetxea-Albisuk jokatuko dute, abuztuaren 5ean (22:15). Bigarrena, berriz, 6an izango da (22:15), eta ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Latorre: «Anbizioz hasi behar dugu, eta, ahal bada, iragan sasoikoa hobetu»

Berria: kirola - ar., 2019-07-30 00:00
FUTBOLA. Realak sasoi berrirako fitxaturiko hiru jokalariak aurkeztu ditu. Lucia Rodriguez (20 urte), Ana Tejada (17 urte) eta Barbara Latorre (26 urte) dira. Latorrek eman du zeresanik handiena, Bartzelonan aritu delako azken urteetan, eta Realaren aspaldiko helburua zelako. Aurrelariak goian jarri zuen sasoi honetarako langa: «Anbizioa izan behar dugu, eta, ahal bada, iragan denboraldikoa ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Aleix Vidal hegalekoa Alavesen ariko da, eta Hector Morenok Reala utzi du

Berria: kirola - ar., 2019-07-30 00:00
FUTBOLA. Aleix Vidal 29 urteko hegalekoak Alavesen jokatuko du hurrengo sasoian, utzita. Sevillaren jokalaria da Vidal, baina Gasteizen egingo du sasoia. Eskuin hegalean aritzen da, atzean zein zelai erdian. Realean, berriz, Hector Moreno erdiko atzelariak taldea utzi du, eta Al-Gharafa Qatarko taldean ariko da aurrerantzean. Realak iragan sasoian fitxatu zuen, sei milioi euroren truke.
Kategoriak: , Aktualitatea

Taldea aldatu da, helburuak ez

Berria: kirola - ar., 2019-07-30 00:00
Eraberrituta ekin dio denboraldiari Super Amara Bera Berak. Guztira zazpi jokalari fitxatu ditu Donostiako taldeak, eta beste ia hainbeste jokalarik utzi dute taldea. Baina aldatu ez direnak taldearen helburuak dira. Hala nabarmendu zuen atzo Tati Garmendia kirol zuzendariak: «Txapelketa guztietan ondo lehiatu nahi dugu, eta tituluak irabazi». Horretarako gakoa «jokalari berriak ondo ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Eguzkiak euria irauli egin zuen

Berria: kultura - ar., 2019-07-30 00:00
Igande goiza Pagolan (Zuberoa). Pastoral eguneko mezari jarraitzailez eliza mukuru zegoela, herritar andanak agerraldi soroko jarlekuen idorrarazteko ahaleginetan ziharduen. Ezen, bezperan, larunbat guztiz euritsua egin zuen, eta inguruak oso bustiak zeuden. Hala eta guztiz ere, eguraldi iragarpenek zioten bezala, euriak bakean utzi zuen pastoral eguna: arratsalde partean, eguzki eder batek argitu...
Kategoriak: Aktualitatea

Pianissimo

Berria: kultura - ar., 2019-07-30 00:00
Houston Person Trio eta Diana Krall Lekua: Donostiako Trinitate plaza. Eguna: uztailak 27. Italieratik datorren hitza dugu pianissimo, eta, musikaren hizkuntzan, oso leun esan nahi du. Personen kontzertua halakoa izan da, erabat leuna, erabat pianissimo. Aspaldian entzun dugun jazz klasikoko kontzerturik dotoreena izan da Personek eta haren bi lagunek emandakoa. Standard ugari jo dituzte, ...
Kategoriak: Aktualitatea

54. Jazzaldiari agur ederra

Berria: kultura - ar., 2019-07-30 00:00
Charles McPherson Quartet eta Silvia Perez Cruz Lekua: Donostiako Trinitate plaza. Eguna: uztailak 28. McPhersonen saxo altuak beboparen bidetik eraman gaitu, gero eta beroagoa izan den kontzertu ederrean. Solo azkarrak, ideia ugari eta gauzatze ikaragarria: hori erakutsi digu McPherson maisuak saxoarekin. Ekarri duen erritmo atala ikaragarria da. Barthek pianoa azkar eta indartsu jotzen du; ...
Kategoriak: Aktualitatea

54. Jazzaldiak 168.000 entzuleren «harrera beroa» eskertu du

Berria: kultura - ar., 2019-07-30 00:00
Donostiako Jazzaldiaren antolatzaileek 54. aldiaren balorazioa egin dute, hura amaitzearekin batera. Musikariak izan dituzte gogoan, baina aipamen berezia egin diete entzuleen «fideltasunari eta jarrera onari». Eskertu egin diete kontzertuetara joan izana jaialdiak eguraldia lagun izan ez duenean ere. Denera, 168.000 entzule izan ditu 54. Jazzaldiak, ia iazkoak adina, eguraldia okerragoa izan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eskerrik asko, Mr. Zorn

Berria: kultura - ar., 2019-07-30 00:00
John Zorn: 'Bagatelles Marathon' I eta II Lekua: Kursaal auditoriuma. Egunak: uztailaren 27a eta 28a. Harrotasunez, pittin bat hunkituta eta merezimendu osoz jaso zuen John Zornek Donostiako Jazzaldiaren saria, Bagatelles Marathon ekitaldiaren igandeko saioa hasi aurretik. Baina une horretan, eta bere ibilbide osoan egin duen moduan, bere kolaboratzaile eta lagunak ez zituen alde batera utzi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Malandain balletak 'Marie Antoinette' obra emango du Viktoria Eugenian

Berria: kultura - ar., 2019-07-30 00:00
«Maria Antonietaren bizitzaren lekukotza da». Hitz horiekin definitu du Thierry Malandain koreografoak Marie Antoinette obra. Malandain Ballet Biarritzek Versaillesen (Frantzia) aurkeztu zuen estreinakoz lan hori, EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren laguntzaz, joan den otsailean. Eta estreinaldiaren ondotik, Euskal Herriko eta nazioarteko beste hainbat hiritan erakutsi dute, besteak beste, ...
Kategoriak: Aktualitatea
Musika

Doctor Deseok orain arte lortu ez duen intentsitatez beteriko lan berria kaleratu du

N.Andres, 2014-02-27

Doctor Deseok diska-liburu berria aurkeztu du Bilboko Kafe Antzokian. Musikariek beraiek adierazi duten bezala, orain arte taldeak lortu ez duen intentsitatea du lan berriak. "Busco en tus labios lo mejor del deseo" izenarekin liburu itxura duen DVD eta CD bilduma kaleratu dute. Diskaren singela "Busco en tus labios" abestia da, orain dela 25 bat urte sortu zutena haien lehenengo diskarako. Oraingoan, taldeak esan duenaren arabera, abestiari aldaketa erradikala egin diote, beti ere ikuspegi garaikide eta ez nostalgiko batetik. Josik, taldeko baxuak azaldu duenez, abesti hori izango da biraren oinarria.

 
Banka

Kutxabankek 108 milioi irabazi zituen iaz, 2012an baino %28 gehiago

A.Zabala, 2014-02-27

Kutxabankek 108,3 milioi euro garbi irabazi zituen 2013. urtean. Aurreko urtearekin alderatuz, mozkinak %28 handitu ditu. Iazko emaitzak onartu ditu gaur BBK-k, Kutxak eta Vitalek osatzen duten bankuko administrazio kontseiluak eta ondoren aurkeztu ditu Mario Fernandez presidenteak.

 

 
Kultura

2020 arteko turismo plana aurkeztu dute

A.Zabala, 2014-02-26

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak gaur goizean aurkeztu du Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa, Eusko Jaurlaritzaren datozen urteetako garapen turistikoa gidatuko duena. Planaren osaketak izandako parte-hartze handia nabarmendu du Tapiak. Berrogeita lau erakunde publikok eta pribatuk parte hartu dutela azaldu du eta beraz gobernuarena bakarrik ez dela plana, herriarena baizik.

 
Politika

Bere bizkarra babestu eta Goikoetxearen gain utzi ditu ardurak Barcinak

B.Gartzia, 2014-02-26

Negar zotinka defendatu zuen Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariak Lourdes Goikoetxearen izen ona. Hala ere, bere bizkarra ondo babestu eta Nievesek salatutako erabakien ardura Goikoetxearen gain utzi du Barcinak, honek legea errespetatuz jardun duela esan arren. Bere burua defendatu eta dena ukatzeaz gain, agerraldia trabatu du Nafarroako lehendakariak, eta, haren ustez, ez dago zentsura mozioa aurkezteko arrazoirik. Ostiralean aurkeztuko dituzte parlamentuko taldeek azken erabakiak.

 
Gobernua

Gipuzkoak aurrekontu parte-hartzaileak burutuko ditu lau eskualdetan

L.Ferro, 2014-02-26

Iaz Urola Erdian egin ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosaldea, Bidasoaldea eta Oarsoaldeara zabaldu du "Herritarrekin" ekimena. Aurrekontu parte-hartzaile hauei esker, eskualde bakoitzean herritarrek erabakiko dute 500.000 euro zein proiektutan inbertitu. Martxoan hasi eta urrira bitarte iraungo du prozesuak.

 
Sindikatuak

Bizkaiko metalgintzako langileek protestak areagotu dituzte

N.Andres, 2014-02-25

LAB sindikatuko Bizkaiko metalgintzako delegatuek mobilizazioa egin dute FVEM Bizkaiko metalgintzako patronalaren aurrean. Patronalaren jarrera arduragabea eta hipokrita dela salatzea izan da gaurko protestaren helburuetako bat. Alberto Gabitu, metalgintzako arduradunak, FVEM patronalak ez duela lan erreformaren kontra egingo duen hitzarmen duina sinatu nahi salatu du.