Skip to main content
bannerra

Albisteak

Euskararen ordenantza berria onartu du Iruñeko Udalak

naiz.info - og., 2019-02-07 21:24
EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda-Ezkerraren babesarekin, Iruñeko Udalak onartu egin du euskararen ordenantza berria. UPNk eta PSNk aurkako botoa eman dute eta, gainera, erregionalistek afera auzitegietara eramango dutela adierazi dute.
Kategoriak: Aktualitatea

Hezkuntza sisteman duten pisuaren pareko zenbatekoan jaso dituzte ikastolek jatorri atzerritarreko ikasleak

Berria: gizartea - og., 2019-02-07 20:40
Iazko urrian aurkeztu zuen Ikastolen Elkarteak segregazioari aurre egiteko proposamena. Balantzea egin dute goizean Bilbon. Datuei erreparatuta, jatorri atzerritarreko ikasleen banaketa "gero eta modu orekatuagoan" egiten adi direla esan du Koldo Tellitu federazioko presidenteak. "Gure ikastoletako argazkia aldatzen ari dela ikusten dugu, eta poztu egiten gaitu, oraindik legozkigukeen kopuruetara ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ertzaintzak atxilotutakoak aske uzteko eskatu dute Gasteizen eta Amurrion

Berria: politika - og., 2019-02-07 20:05
Sortuk deituta, Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren atxiloketak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Gasteizen eta Amurrion (Araba). Andra Mari Zuriaren plazan elkartu dira Arabako hiriburuan, Galder eta Aitor askatu. Utzi Euskal Herria bakean lelopean. Sortuk "Ertzaintzaren eta justizia espainiarraren neurri-bitasuna" salatu du arratsaldean zabaldutako oharrean, Amurrioko familia baten etxera ...
Kategoriak: Aktualitatea

Galder Barbado eta Aitor Zelaia berehala aske utz ditzatela exijitu du Sortuk Gasteiz eta Amurrion

naiz.info - og., 2019-02-07 19:27
Gasteizen eta Amurrion elkarretaratze bana eginda, Sortuk gogor salatu du Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren atxiloketak. Bi gazteak berahala aske utz ditzatela eskatzeaz gain, Ertzaintzaren eta Justizia espainiarraren «neurri-bitasuna» kritikatu dute. 
Kategoriak: Aktualitatea

Junckerrek Mayri berretsi dio EBk ez duela akordioa berriz negoziatzeko asmorik

Berria: mundua - og., 2019-02-07 19:10
Londres, Brusela eta Belfast artean harrapatuta dabil egunotan Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa. Ipar Irlandan izan da asteon, eta Bruselara joan da gaur Europako Batzordeko presidente Jean-Claude Junckerrekin biltzera. Brexit-erako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Martxoan berriz biltzekotan geratu da Montevideoko taldea

Berria: mundua - og., 2019-02-07 19:10
"Krisi humanitarioa" larritzen ari dela, eta "politizatua izan ez dadin", Venezuelarako "laguntza modu inpartzial eta independentean bideratu" behar dela adierazi du EBren goi-ordezkari Federica Mogherinik, Montevideon, Venezuelarako Harremanetarako Nazioarteko Taldearen bileraren ondoren. EBko hainbat herrialdetako eta Boliviako, Costa Ricako, Ekuadorreko, Mexikoko eta Uruguaiko ordezkariek egin ...
Kategoriak: Aktualitatea

"Irtenbide politiko eta baketsua" sustatzeko asmoz hasi dute Uruguaiko bilkura

Berria: mundua - og., 2019-02-07 19:10
"Adostasun puntuak identifikatu eta zentzuzko giroa, elkarrizketaren eta akordio politikoaren aldekoa lortzeko gaude hemen, hori baita Venezuelak behar duena krisi instituzional, politiko, ekonomiko eta sozial larriari aurre egiteko". Halaxe ireki du Uruguaiko presidente Tabare Vazquezek Venezuelarako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak antolatutako konferentzia. Eguerdian -Euskal Herrian, 16:00ak...
Kategoriak: Aktualitatea

Ia 140.000 sinadura Kongresuan, ‘Aita Mari’ eta ‘Open Arms’ ontzien itsasoratzearen alde

naiz.info - og., 2019-02-07 18:04
‘Aita Mari’ eta ‘Open Arms’ ontzi humanitarioetako kapitainek, Daniel Rivasek eta Oscar Campsek, Mediterraneoan migrante eta errefuxiatuak erreskatatzera joateko itsasoratu ahal izateko baimena eskatu diote Gobernu espainiarrari. Eskakizun hori babesten duten 139.000tik gora sinadura entregatu dituzte Madrilgo Kongresuan. 
Kategoriak: Aktualitatea
Gizartea

Ikasbit proiektua aurkeztu dute gaur

L.Ferro, 2014-01-28

Ikasbit proiektua jada 28 ikastetxetan ari da lanean. IKT zerbitzua eskaintzen die. Hezkuntzan asko lagundu dezakeela nabarmendu dute eta datozen urteetan ikastetxe gehiagotara hedatzea espero dute.

 
Banka

EAJk kutxak banku fundazio bilakatzea salatu du EH Bilduk

A.Zabala, 2014-01-27

Bizkaiko Foru Aldundiak zerga araudiaren moldaketa aurkeztuko du asteazkenean, batzar nagusiek Gernikan egingo duten osoko bilkuran. Bizkaiko EH Bilduk gogor salatu du Bizkaiko aldundiak erabili izan duen prozedura kutxen legean. Dekretu bidez egingo du eta helburua zerga sisteman banku fundazioen figura txertatzea dela adierazi du koalizioak. Banku fundazioen legeak ondorio larriak izango dituela gaineratu du.

 
Ondarea

Frankismoan fusilatu zituztenen omenezko eskultura jarriko dute Donostian

B.Gartzia, 2014-01-27

Gaur aurkeztu dute Donostiako Udalean Dual izeneko lana, altxaldi frankistan eta ondorengo urteetan fusilatuak izan ziren donostiarrak oroitu eta omenduko dituen eskultura. Amaia Mateos eta Tomas Villanuevak egin dute eskultura, eta martxoaren amaiera aldera jarriko dute Goikoa Jauregiaren aurrean.

 
Eguraldia

Alerta laranja ezarri dute Kantauriko kostaldean haizete eta olatuengatik

B.Gartzia, 2014-01-27

Kantauriko kostaldean alerta laranja ezarri dute datozen orduetarako aurreikusten diren haizete eta olatuengatik. 7-8 metro inguruko olatuak espero dira, haizeak indartsu joko du, eta euria erruz botatzen jarraituko du aurreikuspenen arabera. Donostian, esate baterako, Añarbeko urtegia hustutzen ari dira, datozen orduotarako espero diren euriteei aurre egiteko asmoz.

 
Kultura

Usurbilgo txotx denboraldiari hasiera eman dio Imanol Agirretxek

I.Esnaola, 2014-01-27

Usurbilen ere sagardoak badu bere lekua. Horrela, Saizar sagardotegian Usurbilgo txotx denboraldiari hasiera eman zioten pasa den urtarrilaren 24an. Hain zuzen ere, Realeko Imanol Agirretxe futbol jokalariak eman zion hasiera denboraldiari. Aurtengo sagardoa "frutatxua eta erraz edateko modukoa" dela adierazi zuten.

 
Politika

PSE-EEk abortuaren lege berria bertan behera uzteko eskatu dio PPri

L.Ferro, 2014-01-27

Sozialista euskaldunek  Espainiako Gobernuak abortuaren legean egin nahi duen aldaketa gogor kritikatu dute. Emakumeen eskubideen aurkakoa dela eta hauen osasunaren kalterako izango dela esan dute. Horregatik, Batzar Nagusietan bilera monografiko bat eskatzearekin batera, Madrilen larunbatean egingo den manifestazioan izango direla iragarri dute. Bestalde, PPk jakinarazi du Europako haustekundeak igaro arte ez duela indarrean jarriko lege berria.