.gif)
LAB sindikatuak urteroko delegatuen batzar nazionala burutu gaur Donostiako Atano III pilotalekuan. 2014rako erronka eta iniziatibak eztabaidatu dituzte batzarrean. Mugarri berriak jartzeko lan egiteko beharra azpimarratu du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Egoera ekonomiko eta sozialean aldaketak ekarriko dituen erabakiak behartzeko jardungo dutela adierazi du.
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu Eleanor Sharpstonek gaur jakinarazi du zein isun proposatuko duen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioentzat, opor fiskalak emateagatik: 50 milioi euro. Proposamen hori ez da bete beharrekoa, baina auzitegiak gehienetan hartzen du aintzat abokatuaren eskaera.
Eroskiko ekarpenen kaltetuek salatu dute legala izanda ere, engainagarria izan zela . Hala baieztatu dute gaur Bilbon, fiskaltzak Eroskiren absoluzioa eskatu duen egun berean eta BBVari diru itzultzeko eskatu zaion egun berean.
Bizkaiko Sagardogile Elkartea osatzen duten 10 upategiek txotxa irekitzeko ekitaldia ospatu dute gaur Zornotzako Uxarte sagardotegian. Guztira 150.000 litro ekoiztu dituzte, guztiak Bizkaiko sagarrarekin. Aurtengo sagardoa errez edatekoa da, kolore hori bizikoa eta mingoztasun puntu bat duena.
Bertso Egunak berrogeita bosgarren edizioa ospatuko du datorren larunbatean Donostian. Ohi bezala, egun osoko ekitaldia antolatu dute Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Aurten, Azalera lelopean, generoa izango da Bertso Egunaren gain nagusia.
Trenez heldu dira Balmasedako Mendia ikastolako umeak Bilbora. Pozik eta kantari jaitsi dira trenetik euren herrian ospatuko den Euskal Eskola publikoen jaia aurkezteko prest. Ekainaren 1ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren aldeko festa "Gorantz goaz, GO GO!" lelopean. Lelo honekin sistema publikoa gorantz gogoz doala irudikatu nahi dute. Baita Balmasedan euskararen erabilera indartuz doala ere.