Skip to main content

Albisteak

Arraun eta Orioren arteko berdintasuna hausteko eguna

Berria: kirola - lr., 2019-07-06 00:00
Coruñan (Galizia) izango dira gaur Euskotren ligako arraunlariak, hirugarren jardunaldia jokatzeko (18:00, ETB1). Ezin estuago dago lehia sailkapenaren buruan, Arraun Lagunak eta Orio berdinduta baitaude, zazpina punturekin. Bi jardunaldi jokatuta, garaipen eta bandera bana dituzte. Orio zen faboritoa liga hasi aurretik, eta ikusteko zegoen Arraunek zenbateraino estutuko zuen. Gaur zortzi ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Plentzian da gaur KAE 1 ligako estropada, eta Mutrikun KAE 2koa

Berria: kirola - lr., 2019-07-06 00:00
KAE 1 ligak bosgarren jardunaldia izango du gaur, eta eremu erakargarri batean egingo dute arraun hamabi taldeetako arraunlariek: Plentzian (18:30). Bigarren estropada izango dute itsasoan, eta aurrenekoa lau luze eta hiru ziabogatara ur mugituetan. Zarautzek lortu ditu aurreko lau banderetatik hiru, eta liderra da; Deustuk astindu zuen trapua azkenekoan. Ohorezko txandan izango dira bi talde ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Euskal selekzioa Belgikaren aurka ariko da gaur, Barakaldo Hiria torneoan

Berria: kirola - lr., 2019-07-06 00:00
SASKIBALOIA. Barakaldo Hiria torneoaren XI. aldia jokatuko da gaur eta bihar, Lasesarre kiroldean. Han, emakumezkoen euskal selekzioa 19 urtez azpiko Belgikako selekzikoaren aurka ariko da (20:15). Beste finalerdia Espainiako 19 urtez azpiko selekzioak eta Ukrainako 20 urtez azpikoak jokatuko dute (18:00). Bihar izango da finala (12:30). Bestalde, RPK Araskik Caliya Robinson pibota fitxatu du.
Kategoriak: , Aktualitatea

Gaur hasiko da Jai Alai Tourra Markinan, aurrekontuaren %30eko jaitsierarekin

Berria: kirola - lr., 2019-07-06 00:00
ZESTA PUNTA. Markinan (Bizkaia) jarriko da martxan, gaur, Jai Alai World Tourra. Txapelketaren aurrekontua 95.000 eurokoa zen, eta 65.000 eurokoa da orain, eta hori dela-eta iraupen laburragoa izango du: urrira arte. Egiguren, Olha, Olharan, Zulaika, Goikoetxea, Beaskoetxea, Hormaetxea, Barandika, Ekhi, Irastorza, Etxeto, Lopez, Lekerika, Ibon eta Minvielle pilotariak lehiatuko dira.
Kategoriak: , Aktualitatea

Ordizia-Txindoki-Ordizia probako marka ontzen saiatuko da gaur Aritz Egea

Berria: kirola - lr., 2019-07-06 00:00
MENDIA. Aritz Egea mendi korrikalaria Ordizia-Txindoki-Ordizia probako marka ontzen ahaleginduko da. Ordiziako Olano tabernatik abiatuko da, 10:00etan; bizikletaz egingo du Gaintzako bidegurutzera arteko bidea, eta, hortik tontorrera, korrika. Bueltan bide bera egingo du. Marka Iñaki Maiorak du; 1978an, 1.26.28ko denbora egin zuen.
Kategoriak: , Aktualitatea

Musikariak Ikastetxeetan programa antolatuko dute bigarren aldiz, berrituta

Berria: kultura - lr., 2019-07-06 00:00
Iaz jarri zuten martxan Musikariak Ikastetxeetan programa Nafarroan, hizkuntzaren eta kulturaren transmisioa bultzatzeko helburuarekin. 23 musikarik 88 emanaldi egin zituzten Nafarroa osoko institutuetako 4.000 ikasle baino gehiagoren aurrean. Emanaldi horietan, kontzertu txiki bat emateaz gain, sortzaileak euskal kulturaren inguruan mintzatu zitzaizkien gazteei. Egitasmoa «luxu bat» izan zela ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ibilbide bat biltzen duen diskoa

Berria: kultura - lr., 2019-07-06 00:00
Arantzazu Saiz Markuleta piano jotzaile oñatiarraren lehen diskoak Bidean du izena. Saizek berak konposatu du, eta Hasier Oleaga bateria jotzaileak eta Joseba Loinaz baxu jotzaileak ere parte hartu dute. Oñatiko (Gipuzkoa) piano jotzaileak musikan orain arte egindako bidea jaso du lanean: «Nire ibilbidearen eta eragin musikalen laburpen bat dela esan daiteke. Abestiak oso ezberdinak dira; ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ziklo baten amaiera, ate joka

Berria: mundua - lr., 2019-07-06 00:00
John Milios «sentimendu kontrajarriez» aritzen da 2015. urtea oroitzean. Syrizaren komite zentraleko kidea zen, eta ekonomia aholkularia ere bai: «Alde batetik, dezepzioa sentitu nuen, Alexis Tsiprasen [lehen ministroaren] inguruko alderdiaren lidergoa Grezian agintzen zuen klasearekin eta Europako eliteekin konprometitu zelako. Bestetik, itxaropen bat nuen: mobilizazio jendetsuak berriz ere ...
Kategoriak: Aktualitatea

Greziako egoeraren ispilua

Berria: mundua - lr., 2019-07-06 00:00
Duela hilabete bat baino gutxiago, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak Prokopis Pavlopulos presidenteari parlamentua desegiteko eta hauteskundeetara deitzeko eskatu zion. Maiatzaren 26an egindako Europako hauteskundeen ondoren, Grezian aldaketa politiko bat gertatzeko aukera sortu da; izan ere, herrialdea osatzen duten hamahiru eskualdeetatik hamabitan ND Demokrazia Berriak irabazi zuen, eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sistema zaharraren itzulera

Berria: mundua - lr., 2019-07-06 00:00
Demokrazia Berria! Demokrazia Berria!». Akropoliaren azpian, oihu artean jaso dute Kyriakos Mitsotakis, biharko boz orokorretako faboritoa. Buruzagi kontserbadoreak egun bat aurreratu du bozetako azken mitina. «Badaki bozak irabaziko dituela. Beraz, ez du ekitaldia Tsiprasen egun berean egin nahi», uste du Filippos izeneko agureak.Agertokiaren inguruan milaka pertsona elkartu dira. Gehienek 50 ...
Kategoriak: Aktualitatea

Caracasentzat, «partziala» da NBEren txostena, eta «hutsegite larriak» ditu

Berria: mundua - lr., 2019-07-06 00:00
NBE Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzordeak txosten oso gogor bat kaleratu du Venezuelako Gobernuaren aurka. Michelle Bachelet erakundearen agentziaren goi mandatariak osatu du, eta ondorio nagusia da Nicolas Maduroren gobernuak «eskubideen urraketa larriak» egiten dituela. Atzo plazaratutako txostenaren arabera, esaterako, segurtasun indarretako kideek 6.800 bat pertsona exekutatu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Maltak hartu ditu 'Alex' ontziko 54 migratzaileak, trukea adostuta

Berria: mundua - lr., 2019-07-06 00:00
Migratzaileak erreskatatu dituzten bi itsasontzi daude Mediterraneoan, noiz lehorreratuko zain. Atzo goizean, Mediterranea GKE gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi zuen 54 iheslari erreskatatu zituela Erdialdeko Mediterraneoan, Libiako kostaren parean. Maltak haiek hartzea onartu zuen. Handik ordu gutxira, beste 65 iheslari erreskatatu zituen Sea-Eye GKEaren Alan Kurdi ontziak. Libiatik 35 ...
Kategoriak: Aktualitatea

Courbey absolbitu dute, eta hamabi urtera zigortu

Berria: mundua - lr., 2019-07-06 00:00
PARIS. Ezustekoa eman du Korsikako borroka armatuak utzitako azken hilketaren epaiak: Cedric Courbey akusatua hilketa delitutik absolbitu du epaileak. FLNC Korsikako Nazioa Askatzeko Fronteak bere gain hartutako azken hilketa egozten zioten: 2011. urtean hil zuten Christian Leoni enpresariarena, hain zuzen.Halere, hamabi urteko espetxe zigorra ezarri dio epaileak, «kidetzagatik». Fiskalak bizi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sudanen armadak eta oposizioak akordioa lortu dute

Berria: mundua - lr., 2019-07-06 00:00
KHARTUM. Ados jarri dira Sudango agintari militarrak eta oposizioa, bitartekarien arabera. Aldi baterako batzordea sortuko dute, hauteskundeak egin bitartean; hiru urte iraungo du, gehienez ere. Bost zibilek, bost militarrek eta bi aldeek adostutako zibil batek osatuko dute batzordea.
Kategoriak: Aktualitatea

Glenanne banda ikertzeko agindua eman du Irlandak

Berria: mundua - lr., 2019-07-06 00:00
BELFAST. Biktimen senideek eskatuta, Glenanne banda ikertzeko agindu du Ipar Irlandako apelazioko auzitegiak. Irlandako gatazkari lotutako 120 hilketa egozten dizkiote banda paramilitarrari. UVF Ulsterko Boluntarioen Indarrarekin, poliziekin eta soldaduekin lotu izan dute.
Kategoriak: Aktualitatea

Xingola marroia gutxiago hedatu da pinuetan, lehorragoa izan delako negua

Berria: ekonomia - lr., 2019-07-06 00:00
Oraindik ezin dute emaitzarik jakinarazi, baina Baskegur elkartean gustura daude, xingola marroia oxido kruposoarekin tratatzea eraginkorra gertatzen ari dela iritzita. Joan den urtean Euskal Herriko intsinis pinuetan hedatutako gaitzaren aurkako tratamendua hasi zuten joan den astean Bizkaiko 1.240 hektareatan, eta, oraindik emaitzarik jaso ez badute ere, Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendariak ...
Kategoriak: Aktualitatea
Gizartea

Palestinako errealitatea azalerazi nahi du bertan izan den euskal kultur ordezkaritzak

L.Ferro, 2014-02-19

Euskal Kulturgintzako ordezkaritza bat Palestinan izan da. Etengabeko giza eskubideen urraketak gertutik ikusi dituzte. Besteak beste, Israelek Palestinako kultura zentsuratu eta ukatzen duela azaldu dute gaur egindako agerraldian. Hamar eguneko bidaiaren ostean, salaketa hori Euskal Herrira ekarri eta Palestinaren aldeko lana burutuko dute.

 
Sindikatuak

Industria plan berria sozialisten 2010-2013 planaren jarraipen hutsa dela salatu du LABek

N.Andres, 2014-02-18

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako industri planaz hitz egin du LAB sindikatuak. Bere garaian PSE-EEk aurkeztutako 2010-2013 industria planaren jarraipen hutsa dela adierazi du Asier Imaz LABeko industria-federazioko idazkariak. Plan honek industriaren helburua balio erantsian eta exportazioan kokatzen duela azpimarratu du.

 
Zientzia

Ikerbasquek 100 zientzialari kontratatuko ditu

L.Ferro, 2014-02-18

Research Fellow programaren deialdia dela eta Ikerbasquek 100 zientzialari gazte kontratatu nahi ditu 2017. urtera bitarte. Euskaldunak direnak baina atzerrian lan egiten dutenak berreskuratu nahi ditu gazteen "harrobi" bat sortzeko asmoz. Parte hartzeko, behar beharrezkoa da 3 eta 10 urte bitarteko esperientzia izatea ikerlaritza munduan.

 
Ekonomia

Donostiako Udalak 7 milioi euro bideratuko ditu lana suspertzera

L.Ferro, 2014-02-18

Donostiako Udalak, Donostiako Sustapena, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, hiriko ekonomia suspertzeko hirugarren plana aurkeztu du. Guztira 7 milioi euro bideratuko ditu 1150 lanpostu sortzeko helburuarekin. Aurtengo leloak dioen bezala, diru hori gehien behar den lekuan eta gehien behar dutenengan inbertituko da.

 
Politika

Idoia Nieves izango da ikerketa batzordean azalpenak ematen lehena

A.Azkue, 2014-02-18

Lourdes Goikoetxea Ekonomia kontseilariaren kontra eginiko salaketa aztertuko duen batzordea osatu dute Nafarroako Parlamentuan. Bertan azalpenak ematen lehena Idoia Nieves izango da. Ostiralean egingo du. Lourdes Goikoetxeak berrriz astelehenean emango ditu azalpenak eta Yolanda Barcinak, asteartean hitz egingo du batzordean. Horrez gain ikerketa batzordeko presidentea Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramailea izango dela erabaki dute gaur.
 

 
Politika

Armagabetze zurrumurruen aurrean zuhurtzia eskatu du Lokarrik

B.Gartzia, 2014-02-18

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak aste honetan bertan Euskal Herrira egingo duen bisitaren aurrean, ugaritzen ari dira ETAren balizko desarme baten inguruko zurrumurruak. Egiaztatzaileak ostiralean datoz Euskal Herrira, eta, hainbat iturriren arabera, orduan eman lezakete ETAren keinuaren berri. Lokarrik zuhurtziaz jokatzeko eskatu du.