Skip to main content
bannerra

Albisteak

Gasteizeko Legebiltzarrak ez du aintzat hartu pobreziaren aurkako Herri Ekimen Legegilea

Argia: haria - og., 2019-02-07 11:19
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak aurkeztutako pobreziaren aurkako eta diru sarrerak bermatzeko errentaren aldeko Herri Ekimen Legegilea (HEL) atzera bota du Eusko Legebiltzarrak, "EAJk, PPk eta PSOEk entzungor egin ostean 51.000 herritarri", Steilas sindikatuak salatu duenez.
Kategoriak: Aktualitatea

OEITeko medikuen agiri berria: "Erraustegi ondoan bizitzeagatik dioxina-maila altuak odolean"

Argia: haria - og., 2019-02-07 10:58
Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT), hondakinen errausketak osasunean duen eraginaz diharduten mundu mailako ikerketa ezberdinen datu kezkagarriak plazaratzen dabil astero, sare sozialen bidez. Azken hamabostaldian beste bi ikerketako datuak plazaratu ditu.
Kategoriak: Aktualitatea

Edozein motorreko autoak erosteko laguntza bat abiaraziko du Jaurlaritzak

Berria: ekonomia - og., 2019-02-07 10:55
ACICAE autogintzaren euskal klusterraren jardunaldian iragarri du Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak: auto elektrikoak eta hibridoak erosteko bakarrik ez, baina gasolina eta gasoliokoak ere erosteko laguntza berezi bat izango da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Auto zaharra berriarengatik aldatzean renove planaz baliatzeko hamar urteko antzinatasuna izan beharko du uzten ...
Kategoriak: Aktualitatea

Auto elektrikoentzako laguntza plan bat abiaraziko du Jaurlaritzak

Berria: ekonomia - og., 2019-02-07 10:55
ACICAE autogintzaren euskal klusterraren jardunaldian iragarri du Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak: auto elektrikoak eta hibridoak erosteko laguntza berezi bat izango da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Zenbateko funtsa izango den ez du zehaztu, baina bai martxorako erabilgarri izango dela balizko erosleentzat. Espainiako Gobernuak auto elektrikoen erosketa laguntzeko ...
Kategoriak: Aktualitatea

"Etxea garbitu egin behar da"

Argia: haria - og., 2019-02-07 10:29
Felix Alonso Bilboko bikario nagusiari elkarrizketa egin dio ETBk, Deustuko salestarretan

Greba egiteagatik ehungintza industriako 5.000 langile inguru kaleratu dituzte Bangladeshen

Argia: haria - og., 2019-02-07 10:28
Gobernuak soldata igoera agintzearekin bat, greba bukatutzat eman zuten langileek. Lantokietara bueltatzerakoan, baina, kaleratuak izan zirela jakin zuten gutxienez 750 langilek. Zifra horrek nabarmen egin zuen gora hurrengo egunetan.
Kategoriak: Aktualitatea
Gaikakoa

Osakidetzak hurrengo 7 urteetarako ibilbide orria aurkeztu du

A.Zabala, 2014-01-17

Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 Osasun Plana aurkeztu du, Osakidetzak hurrengo zazpi urteetan jarraituko duen 'ibilbide orria'. Jon Darpon Osasun sailburuak aurreratu duenez, planaren helburu nagusiak edadetuen arreta eta minbiziaren prebentzioa izango dira. Bestalde, Darponek nabarmendu du Eusko Jaurlaritza ordainketa partekatuaren kontra dagoela. Bere esanetan, Osakidetzak «aldaketak behar ditu», baina farmaziako produktuak modu partekatuan ordaintzeak «ez du ez lagunduko, ez sistema konponduko».

 
Alderdiak

Ardanza: “Zauria ez da itxiko presoak espetxean usteltzea nahi bada”

A.Azkue, 2014-01-17

Jose Antonio Ardanza EAJko lehendakari ohia eta Ramon Jauregui PSOE alderdiko lehendakariorde izandakoa Radio Euskadin mintzatu dira eta besteak beste presoen auzia izan dute hizpide. Biek egin diote kritika Espainiako Gobernuak gai horretan duen jokabideari. Ardanzak esan duenez, zauria ez da itxiko presoak espetxean usteltzea nahi bada.  Jaureguik , presoen gaia modu "natural eta burutsuagoan" kudeatzeko eskatu dio PP alderdiari.

 
Ekonomia

Txema Gisasolak dimisioa eman du

A.Azkue, 2014-01-17

Batzorde Iraunkorrean eman du Txema Gisasolak, Mondragon taldeko presidenteak,  dimisioa. Haren lekukoa nork hartuko duen ez dago erabakita oraindik. Taldearen buru gisa erabaki zailak hartzea egokitu zaio Gisasolari. 2013. urtean Fagorren hamaikagarren  bideragarritasun planari finantzaketa ematea ala ukatzea erabaki behar izan zuen. Gisasolak, Mondragoneko Kontseilu Orokorreko beste kideekin batera, ezezkoa eman zuen, beste ezeren aurretik taldea bera jarrita, alegia gainontzeko kooperatiben segurtasuna eta geroa lehenetsita.

 
Kultura

Haurrek danborrak berotu dituzte egun handirako

L.Ferro, 2014-01-17

Donostia eguna iristear, haur danborradako konpainia guztiek bat egin dute Victoria Eugenia antzokian. Hainbat abesti jo eta kantatzearekin batera, pailazoez, bertsolariez, musikaz eta gehiago gozatu dute. Irrika azaldu dute guztiek zita garrantzitsurako.

 
Ekonomia

Mila eta berrehun enpresa galdu dira 2013an EAEn

B.Gartzia, 2014-01-17

Azken hiru hilabeteetako joera itxaropentsua bertan behera geratu da. Confebasken datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoan 291 enpresa desagertu ziren 2013ko azken hilabetean, 2008tik izandako abendurik txarrena izan zelarik. Datuon arabera, enpresentzat baino hobea izan da abendua autonomoentzat, hauentzat ere urtea txarra izan bada ere. Bestalde, Eustatek iaz baino landun eta langabe gehiago zenbatu ditu. Biztanleria aktiboa 64 mila lagunean handitu izanak azaltzen du hori.

 
Sindikatuak

LABek gogor kritikatu du Jaurlaritza Adegiren jardunaldietara joan izanagatik

B.Gartzia, 2014-01-17

LAB sindikatuko ordezkariek protesta egin dute gaur goizean Adegiren egoitzan, patronalak antolatutako jardunaldiak salatzeko. Lan harremanen modelo berrien inguruko ekitaldia egin dute gaur Adegiren eskutik Miramonen, eta bertan izan da Arantza Tapia ekonomia, garapen eta lehiakortasuneko sailburua. LABek salatu egin du Eusko Jaurlaritzak ekimen horretan parte hartu izana.