Skip to main content
bannerra

Albisteak

Bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Araban

Argia: haria - og., 2019-02-07 10:06
Topatu.eus atariak jakinarazi duenez, bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Araban, Gasteizen bata eta Amurrion bestea, eta haien etxeak miatzen ari da.
Kategoriak: Aktualitatea

Txillardegiri omenaldia, "euskara batuaren aldeko lana aitortzeko eta eskertzeko"

Argia: haria - og., 2019-02-07 09:38
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik euskarari egindako ekarpena goretsi nahi izan dute AEK-Korrikak, EHUk eta Jakinek. Hala, larunbatean, hilak 9, omendaldia eskainiko diote Donostian, Musikene ikastegian. Txillardegiren klika dokumentala eta hizkuntzalariaren gaineko hiru ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sanferminetako sexu erasotzaileak espetxera bidaltzeko eskaera berriz baztertu dute

Argia: haria - og., 2019-02-07 09:14
Atzera bota dituzte akusazio partikularrak eta herri akusazioak erasotzaileak kalean uzteko erabakiari jarritako erregu errekurtsoak. Hiru epaileetatik bik argudiatu dute ez dagoela "nahikoa arrazoi" erasotzaileak behin-behinean espetxeratzeko, ihes egiteko arriskua "ahula" delako. Hirugarren epaileak hori bai espetxeratzearen aldeko jarrera hartu du.
Kategoriak: Aktualitatea

Gaztetxeak, feministak ote?

Argia: haria - og., 2019-02-07 09:11
Iruñeko Maravillas gaztetxearen hustutzea mediatikoa bihurtu zen iragan urtarrilean. Batetik, “aldaketa”-ren eragileen baitan kontraesanak eta tentsioak azaleratzen dituelako, hauteskundeak bistara ageri izan dira, alderdi ugariren interesak martxan jarriz. Hala berean, hustutzearen erreakzioak luze iraun zuelako, herri mugimenduko hainbat eragileren eskutik, bizipen intentsuak ...
Kategoriak: Aktualitatea

ELB nagusi ipar Euskal Herrian, FDSEA departamentuan

Hitza: Iparraldea - og., 2019-02-07 08:12
Paueko Laborantza Ganberako hauteskundeetan, laborarien %54ko parte hartzearekin, FDSEAk departamenduko bozen %54 kausitu du. Ipar Euskal Herriko datuak ez dira ofizialki jakinarazi, baina ELB sindikatuak dionaz %54,9ko emaitza lortu du. • ELB...

Ateak itxi ditu Oiongo olio-errotak

Alea.eus - og., 2019-02-07 08:00
]]>
Kategoriak: Aktualitatea

Lizeoaren erreformak euskara ikasgeletatik at utz dezakeela salatu dute

Hitza: Iparraldea - og., 2019-02-07 07:27
Euskara hautazko ikasgai gisa ezarriko duten arren, baxoan balioa jaitsiko diotela ohartarazi du Euskara Geroan taldeak. «Baliabide iraunkorrak» eskatu dituzte euskarazko irakaskuntza bermatzeko Ion Orzaiz Ez dira fio. Frantziako Gobernuak heldu den ikasturtean ezarri nahi du lizeoen eta baxoaren erreforma, eta horrek euskarazko eta beste hizkuntza ...
Kategoriak: Aktualitatea

Urki sapa osagarri onari begira

Hitza: Iparraldea - og., 2019-02-07 07:24
Euskal Herrian urki zura aspalditik erabiltzen bazen ere, eskalapoi, gopor, kaiku edo beste egiteko, usaia berri bat sortzen ari da: urki izerdia baliatzen da eritasun anitzen ondoeza arintzeko nahiz toxinen kanporatzeko. Ligin ari dira lan horretan. Ez lerratzeko, begiak zolako orbelari itsatsirik doaz laborariak; orain, begiak altxatu, eta urkidia ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ospitale psikiatrikoan ingresatutako ume baten gurasoek euskaraz artatzeko aukerarik ez izatea salatu dute

naiz.info - og., 2019-02-07 06:48
Donostiako Arantzazu ospitale psikiatrikoan ingresatutako ume baten gurasoek salatu dutenez, bertako profesionalak erdaldunak dira. «Alabak jasaten duen gaixotasunaren sufrimenduaz aparte, hau jasan behar izatea negargarria da», salatu dute haurraren gurasoek Hizkuntz Eskubideen Behatokian.
Kategoriak: Aktualitatea

HENDAIA, MARRAZKITAN JASOA

naiz.info - og., 2019-02-07 06:30
Kategoriak: Aktualitatea
Futbola

ESAITek inplikazio instituzionala eskatu du Euskal Selekzioak 2020ko Eurokopan joka dezan

L.Pereiro, 2014-01-16

ESAITek inplikazio instituzionala eskatu du Euskal Selekzioak 2020ko Eurokopan joka dezan. 2020ko Eurokopa San Mamesen ere jokatzearen aldekoa da ESAIT beti ere Euskal Selekzioak modu ofizialean jokatzen baldin badu. Horretarako borondate politikoa eskatu dute.

 
Kultura

Kilometroak 2014ren baitako egitasmo berria aurkeztu dute: Gure Zozketa

B.Gartzia, 2014-01-16

Kilometroak 2014 jaiaren baitan, Gure Zozketa egitasmo berria aurkeztu dute gaur Ikastolen Elkartean. Jendearen ekarpenen bitartez ikastolek sostengu ekonomiko sendo bat lortzea da ekimenaren helburua. 2014 urteko 100 mila  poltsikoko egutegi atera dituzte 5 euroren truke, eta 60 mila euroko sari bakarra zozketatuko da horietako bat eskuratzen duten guztien artean.

 
Ekonomia

Oposizioaren zergen erreforma onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

B.Gartzia, 2014-01-16

Bizkaian eta Araban onartu ostean, EAJk, PSE--EEk eta PPk lortu dute Gipuzkoan ere itun fiskala ezartzea. Atzo oposizioaren aldeko botoekin eta Bildu eta Aralarren desadostasunarekin onartu zituzten Gipuzkoako Batzar Nagusiek dohaintzen, sozietateen eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergen erreformak. EAEko hiru lurraldeetako harmonizazio fiskala hausten ez duen zerga bakarra Gipuzkoako fortuna handiena izango da.

 
Politika

Naia Zuriarrain aske utzi du Velasco epaileak

A.Zabala, 2014-01-16

Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du Naia Zuriarrain deustuarrak, ustez Asier Arzallus Goñi presoari Sevilla II espetxera "ETAren aginduekin" ohar bat eramatea egotzita. Deklaratu ostean, ordea, aske utzi du Eloy Velasco epaileak eta ez du haren kontrako neurririk hartu. EPPK-ren bitartekari taldeko zortzi kide espetxera bidaltzearekin batera, Zuriarrain inputatu zuen aipatu epaileak.

 
Gizartea

EH Bilduk AHTaren lanak gelditzeko eskatu die Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari

L.Ferro, 2014-01-16

Abiadura Handiko Trenaren lanak gelditzeko eskatu die EH Bilduk Iñigo Urkullu eta Yolanda Barcinari. Gaineratu dute hasieran esandako kostua baino askoz handiagoa duela argi geratu dela.

 
Gizartea

Kalakan taldeko kideek eman diote hasiera txotx denboraldi berriari

B.Gartzia, 2014-01-15

Kalakan musika taldeko kideek hartu dute lehen tragoa Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Sagardo freskagarria, orekatua eta arina izango da aurtengoa, Joxe Angel Goñi Sagardun ekoizleen taldeko bozeramailearen hitzetan. Hamar milioi litro sagardo ekoiztu dituzte.