Skip to main content

Albisteak

«Borrokan jarraituko dugu»

Berria: gizartea - az., 2019-05-22 00:00
«Jomugan jarri dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak gatazka honetan duen ardura. Izan ere, sektore honen arduraduna aldundia da, eta lan hitzarmenik ez egotearen erantzukizuna harena da. Ezin dugu ahantzi sektore pribatizatu bat dela, finantzaketa publikoa eta titularitate publikoa dituena». LAB sindikatuak deituta, beren aldarria ozentzea lortu zuten atzo Gipuzkoako zahar etxeetako langileek ...
Kategoriak: Aktualitatea

Murgiltze ereduak ez du bermatzen frantsesa ikastea, Blanquer ministroarentzat

Berria: gizartea - az., 2019-05-22 00:00
Hizkuntza gutxituak murgiltze sisteman irakastearen kontra mintzatu da beste behin Frantziako Gobernua. Jacqueline Gourault ministroaren adierazpen polemikoen ondotik, Jean-Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroaren txanda izan zen atzo: murgiltze sisteman oinarritutako irakaskuntzaren bertute pedagokikoak zalantzan ezarri zituen, eta frantsesa ongi ez ikasteko «arriskua» dagoela ...
Kategoriak: Aktualitatea

Uztaritzeko hautetsien dimisioa ukatu dute, euskaraz idatzia delako

Berria: gizartea - az., 2019-05-22 00:00
Euskaraz idatzia bada, dimisio gutunak ez du balio. Hala adierazi die Bruno Karrere Uztaritzeko auzapezak, Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetarengan bermatuz, dimisioa eman zuten bost hautetsi abertzaleei. Iritzia eskatuta prefetak emandako erantzuna igorri die, maiatzaren 23an iraganen den herriko kontseiluan parte hartzeko gomita eginez. Auzapezaren jarrera gaitzetsi, eta dimititzeko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Epaimahaiak gaur erabaki dezake Ibarri heriotza zigorra ezarriko dion

Berria: gizartea - az., 2019-05-22 00:00
Fort Lauderdaleko epaimahai batek (Florida, AEB) aurki erabakiko du Pablo Ibarri zer zigor ezarriko dion: bizi guztiko espetxealdia ala injekzio bidezko heriotza. 1994. urtean hiru pertsona hil izana leporatzen diote euskal jatorriko estatubatuarrari, eta ia hogei urte daramatza heriotza zigorraren mehatxupean. Ostiralean abiatu zen epaiketaren azken fasea, sententziari dagokiona, eta atzo egin ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gipuzkoan eskola segregazioa «orokortzen» ari dela salatu dute

Berria: gizartea - az., 2019-05-22 00:00
Bilbo Handia, Gasteiz eta Arabako Errioxa dira eskola segregazioaren puntu beroak Euskal Autonomia Erkidegoan, hezkuntza arloko hainbat eragileren arabera. Baina ohartarazi dute fenomeno hori Gipuzkoan ere «orokortzen» ari dela. Zifra batzuk eman dituzte: lurraldean, batez beste, ia %6ko aldea dago eskola publikoaren eta itunpeko ikastetxeen artean, «Euskal Herrian jatorria duten familietako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Osakidetzako kontratazio batzuk salatu ditu LABek

Berria: gizartea - az., 2019-05-22 00:00
GASTEIZ. Osakidetzako kontratazio sistema aztertu du LAB sindikatuak, eta ondorioztatu du kontratu batzuetan «irregulartasunak» daudela. Zehazki, «behar puntualetarako egiten diren kontratuak aipatu ditu: azaldu du epez luzatu ohi direla, eta «prekarioak» ere badirela, eta gaineratu du halako gero eta kontratu gehiago egiten dituztela Osakidetzan.LABek uste du jardun hori «iruzur» bat dela,...
Kategoriak: Aktualitatea

Lannemezanera hurbildu dute Mikel Karrera presoa

Berria: gizartea - az., 2019-05-22 00:00
GASTEIZ. Mikel Karrera euskal presoa (Iruñea, 1972) Reauko (Frantzia) espetxetik Lannemezangora hurbildu dutela jakinarazidu Etxerat-ek. Ipar Euskal Herriko delegazioak eta Frantziako Justizia Ministerioak elkarrizketei berriro ekin zietela iragarri eta astebetera gerturatu dute Karrera. Bizi guztiko zigorra ezarri dio Frantziak birritan: 2013an eta 2015ean.
Kategoriak: Aktualitatea

Indarrak neurtzeko plaza

Berria: politika - az., 2019-05-22 00:00
Aginte makila eskuz aldatuko ote den ala jeltzaleen esku jarraituko duen. Horixe da Arabako Batzar Nagusietarako bozek igandean argituko duten galdera. Duela lau urte, Ramiro Gonzalezek eskuratu zuen agintea, eta urteetan PPren gotorlekua izandako instituzioa berreskuratu zuten jeltzaleek. PSEko bost batzarkiderekin koalizioa eginda, gutxiengoan gobernatu du EAJk ordutik. Legealdiaren ...
Kategoriak: Aktualitatea

AHTa guztiz lurperatu dezatela eskatu du EPk

Berria: politika - az., 2019-05-22 00:00
Gasteizen AHTaren geltokiaren plana «garestia» eta «eragin gabea» dela salatu du Gemma Zubiaurre Elkarrekin Podemoseko udalerako hautagaiak: «Ez ditu kontutan hartzen Salburua eta Zabalganako 40.000 auzokideak». Auzo horietako biztanleek, trena lurperatu ezean, bost minuturo tren bat entzun beharko luketela ohartarazi du koalizioak: «Ez dituzte besteek baino eskubide gutxiago».
Kategoriak: Aktualitatea

Autoen erabilera jaistea sustatu nahi du Urtaranek

Berria: politika - az., 2019-05-22 00:00
GASTEIZ. «Debekua» jarri gabe, baina kontzientzia sortzeko ekintzekin eta kultura aldatuta, autoa gutxiago erabiltzea sustatu nahi du EAJren alkategaiak: «Nazioarteko erreferente bat bihurtzeko bidean da Gasteiz». Bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera «nabarmen» igo izana goraipatu du hautagaiak.
Kategoriak: Aktualitatea

Etxebizitza parke bat proposatu du EH Bilduk

Berria: politika - az., 2019-05-22 00:00
GASTEIZ. Alokairu eskaerari erantzuteko udal etxebizitza parke bat proposatu du Miren Larrion EH Bilduko alkategaiak. 11.000 etxebizitza hutsik daudela ohartarazi du. Etxebizitza parkean sartuko lituzke udalaren erabilerarik gabeko etxeak zein beste erakundeek edo norbanakoek eman eta adostuta utzitakoak.
Kategoriak: Aktualitatea

<LG>Alardeak. Sukalde lanek janik ez

Berria: politika - az., 2019-05-22 00:00
Olatu feminista lehertu den urteetan, alderdi guztiek berdintasun aldarriak egin dituzten legegintzaldian, Gipuzkoan bere horretan dirau emakumeen eskubideak gauzatzeak dakartzan zailtasunak biluzik uzten dituen gatazkak: Irungo eta Hondarribiko alardeetan andreek ezin dute normaltasunez soldadu gisa parte hartu. Bi udaletan ez da jarrera aldaketarik izan: alkateek ez diete harrerarik egiten ...
Kategoriak: Aktualitatea

Aburtok agindu du euskararen erabilera soziala sustatuko duela

Berria: politika - az., 2019-05-22 00:00
EAJren Bilboko alkategai Juan Maria Aburtok bere hauteskunde programan agertzen diren euskararen inguruko ildoak aurkeztu ditu, eta bi helburu finkatu ditu datorren agintaldirako: euskararen erabilera soziala bultzatzea eta Bilboko Udalean ere euskara «komunikazio hizkuntza» izan dadin lortzea.Aburtoren arabera, euskara «inoiz baino gehiago» egiten da Bilbon, baina alkategaiak harago joan nahi...
Kategoriak: Aktualitatea

<LG>Azpiegiturak. Motel, baina aurrerantz

Berria: politika - az., 2019-05-22 00:00
Bere garaian, Alvarez Cascos edo Jose Blanco Espainiako sustapen ministro ohiek promes egin zuten abiadura handiko trena 2010erako amaituta egongo zela. Obra erraldoi horren epemugak atzeratzen joan dira, eta gaur egun ez dago argi inoiz amaituko ote den. Hala ere, oraindik orain, Nafarroako politika baldintzatzen jarraitzen du. Legealdi honetan bertan, laukoaren artean desadostasun handien eragin...
Kategoriak: Aktualitatea

Igoera ospatzeko bira egin du Osasunak, Iruñeko kaleetan barrena

Berria: kirola - ar., 2019-05-21 21:41
Atzoko ospakizunen ondotik, Lehen Mailara igo dela ospatzen jarraituko du gaur Osasunak. Bira bat egiten ari da Iruñeko kaleetan barrena, lorpena zaleekin batera gozatzeko. Ospakizunak izaera formala ere izan du gaurkoan. Talde gorritxoari harrera egin diote Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Pablo Ibarrek aurre egin dio epaileari, eta bere kontra aritzea leporatu dio

Berria: gizartea - ar., 2019-05-21 21:30
Epaileak defentsa abokatuaren hainbat eskari baztertu izanak eta fiskalarenak onartu izanak bere onetik atera du Pablo Ibar. Aulkitik jeiki eta epaileari egotzi dio bere kontrako jarrera izatea. "Nire aurkako zure jarreraren beste adibide bat da hori. Haiek (fiskalek) eskatu, eta zuk eman", zuzendu zaio. Fiskalak deitutako lekuko baten harira egin du protesta Ibarrek. Ibarrekin heriotzaren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Frantziako Gobernuak Mikel Karrera euskal presoa gerturatu du Lannemezango espetxera

Berria: politika - ar., 2019-05-21 20:15
Etxerat-ek baieztatu du Mikel Karrera Sarobe (Iruñea, 1972) Reauko (Frantzia) espetxetik Lannemezangora (Okzitania) hurbildu dutela. Ipar Euskal Herriko delegazioak Frantziako Justizia ministerioarekin elkarrizketak berrabiarazi zituela ...
Kategoriak: Aktualitatea
Gizartea

Frankismoaren sei biktimak torturen salaketak erregistratu dituzte Tolosako epaitegian

admin, 2019-01-16

Frankismoaren sei biktimak Tolosako epaitegian erregistratu dituzte 1975ean eta 1976an Jesus Muñecas Aguilar kapitainak eta beste guardia zibil batzuek egindako torturen salaketak. Salaketa jarri dutenak dira Juan Arangoa —hilda dagoen Amparo Arangoaren anaia—, Elixabete Nosellas, Jokin Sarasola, Josetxo Zabaleta, Juan Goñi eta Jose Begiristain. Epaitegira sartu aurretik, elkarretaratzea egin dute egia eta justizia eskatzeko, frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataformak deituta. Testigantza gogorrak kontatu dituzte, eta gainerako biktimak ere salaketa jartzera animatu dituzte.

 
Gizartea

Gaur egin da Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako lehen epaiketa

admin, 2019-01-16

Epailearen aurrean eseri behar izan du gaur lehen aldiz Kote Cabezudo, ustez sexu delitu batzuk egiteagatik behin behinean espetxeratutako kazetariak. Modeloei abusuak egitea, iruzurra, sexu erasoak egin izana eta haur pornografia sortzea leporatzen diote, besteak beste. Gaurkoan baina kasu orokorretik bereizitako gai batengatik epaitu dute. Zehazki, kasu orokorrean akusazio gisa salaketa bat aurkeztu zuen emakume bat biluzik agertzen den argazki bat sare sozialetara igotzeagatik epaitu dute gaurkoan. Emakumeak salaketa jarri eta hurrengo egunean igo zuen argazkia sareetara Cabezudok.

 
Mundua

Theresa Mayren Brexiterako akordioa atzera bota du parlamentu britainiarrak

admin, 2019-01-16

Ez zen azken uneko sorpresarik izan azkenean atzo Westminsterko parlamentuan. Brexiterako Europar Batasunarekin Theresa May lehen ministroak lortutako akordioa atzera bota zuen Komunen ganberak. Testuinguru horretan, Jeremy Corbyn, Laboristen buru eta oposizioko liderrak zentsura mozioa aurkeztu du Mayren aurka. Asteazken iluntzean bozkatuko da, baina ez du aurrera egiteko aukerarik, kontserbadoreen gobernua sustengatzen duen D.U.P. alderdiak dagoeneko iragarri baitu aurka bozkatuko duela.

 
Alderdiak

Gobernu espainiarraren aurrekontuak negoziatzeko prestutasuna adierazi du EAJk

admin, 2019-01-15

Pedro Sanchezen gobernuaren aurrekontu proiektuak negoziatzeko prest azaldu da EAJ. Hori bai, Aitor Esteban, alderdiaren Madrilgo kongresuko diputatuak adierazi du gobernu espainiarrak ez lukeela EAJ-k aurrekontuak babestuko dituenik ziurtzat jo beharko.

 
Parlamentua

Sanchezekin aurrekontuez hitz egiteko prest azaldu da EH Bildu

admin, 2019-01-14

Estatu mailako aurrekontuei buruz Sanchezekin hitz egiteko prest azaldu da gaur EH Bildu. Donostiako egoitzan eskaini dute agerraldia Arnaldo Otegi, koordinatzaile orokorrak, Marian Beitialarrangoitia eta Oskar Matute, kongresuko diputatuek eta Jon Iñarritu, senatariak. Elkarrizketarako prest egon arren, Madrildik ez dutela horretarako prestutasunik ikusten salatu du bertan Beitialarrangoitiak.

 
Politika

Militar bat zigortua, Hondarribiako herrikoari eraso egiteagatik

admin, 2019-01-14

Joan den Irailean ezarri zion zigorra Irungo auzitegiak, baina gaur eman du albistearen berri GARA egunkariak. Fatxadan zegoen ikurrina kendu eta fatxadan kalteak eragin izanagatik zigortu dute zehazki militar espainiarra.