Skip to main content

Albisteak

Mundua

COVID-19ak hamabi milioi kutsatu eta 544 mila hildako inguru eragin ditu munduan

admin, 2020-07-08

Lurralde guztietako datuak ikusita, datozen orduetan joerak horrela jarraitzen badu, hamabi milioi kutsaturen langa gaindituko da munduan koronabirusa dela eta. Bestalde, une honetan, 544 mila hildako eragin ditu; gehienak Ameriketako Estatu Batuetan.

 
Jaiak

San Ferminetan zezenketak bertan behera geratu direla ospatu dute animalistek

admin, 2020-07-07

Inoiz aurretik ikusi ez den bezala, Iruñea "zezenen odolez zikintzea" saihestuko dela nabarmendu dute PETA eta Anima-Naturalis kolektibo animalistek. Hori aintzat hartuta, tauromakiaren aurkako ekintza bat antolatu dute zezen plazako kalezuloan.

 
Osasuna

Hamalau koronabirus kasu detektatu dituzte Ordizian

admin, 2020-07-07

Asteburuan Etxezarreta kaleko taberna batean agerraldi bat izan ostean, hamalau koronabirus kasu atzeman dituzte, Nekane Murga Osasun sailburuak jakinarazi duenez. Gainera, kasu "zehaztugabe" bat dago. Beraz, guztira, 30 gaixo detektatu dituzte.

 
Politika

Marixol Iparragirreren askatasuna exijitzeko agerraldia egin dute epaiketaren bezperetan

admin, 2020-07-03

Konponbide garaia dela aldarrikatu, eta Marixol eta gainontzeko preso guztiak askatzeko eskatu dute hainbat herritar eta eragilek. Lehenago ere salatu zuten preso eskoriatzarraren espetxeratzea, inolako epaiketarik egin gabe Espainian kartzelaratu zutela adieraziz.

 
Politika

PSOEK bozketa errepikarazi du lan-erreforma indargabetzeari uko egiteko

admin, 2020-07-02

PSOEK bozketa errepikarazi du lan-erreforma indargabetzeari buruzko akordioa ez betetzeko. Bozketa horretan, 2012ko lan-erreforma bertan behera uzteko EH Bilduk aurkeztutako proposamena bozkatu zuen bart hasiera batean PSOEk.

 
Mundua

Zisjordaniaren zati bat anexionatzeko Israelen plana atzeratzea erabaki dute

admin, 2020-07-01

Benjamin Netanyahu lehen ministroak martxan jarritako Zisjordania anexionatzeko plana atzeratu dute. Gaur abiatzekoa zen, baina koalizio gobernuan eztabaida handia sortu da, batez ere egutegiaren inguruan.