Skip to main content

Albisteak

Kultura

Abian da Hamaika-klik ikus-entzunezkoen lehiaketa

admin, 2020-08-27

Hamaika Telebistaren hamaikagarren urteurrenaren ospakizunaren baitan, 'Hamaika Klik' ikus-entzunezkoen lahiaketa jarri dugu martxan. Gaia librea da eta lanak euskara hutsean aurkeztu beharko dira. Irabazleek sari bikainak izango dituzte.

 
Gizartea

Gutxienez 482 indarkeria kasuk argitu gabe jarraitzen dutela salatu du Foro Sozialak

admin, 2020-08-27

Gutxienez 482 indarkeria kasuk argitu gabe jarraitzen dute Foro Sozial Iraunkorrak jakinarazi duenez. Horien artean, zazpi kasu behartutako desagertze modura daude dokumentatuta. Horiek indarkeriaz baliatu diren hainbat agentek gauzatu zituztela adierazi du Nekane Altzelai bozeramaileak.

 
Gobernua

Jaurlaritza honen azken gobernu bilera egin dute Donostian

admin, 2020-08-25

Jaurlaritza honen azken gobernu bilera eta aldi berean kurtso berriko lehena egin dute Donostiako Miramar jauregian. Jarduneko hamaika sailburu bertaratu dira eta Urkullu lehendakariak helburu nagusi batzuk nabarmendu ditu: osasun-krisiari erantzutea, ikasturtea hastea eta Gobernu berria eratu eta martxan jartzea.

 
Osasuna

Azken 24 orduetan 543 koronabirus kasu gehiago atzeman dira Hego Euskal Herrian

admin, 2020-08-24

PCR proben bidez 543 COVID-19 kasu gehiago detektatu dira Hego Euskal Herrian azken orduetan. EAEn, guztira, 453 positibo jaso dira probetan, atzo 4.711 test egin ziren. Nafarroan, aldiz, 95 kasu berri atzeman dituzte 1.175 PCR test egin ondoren.

 
Osasuna

Azken 24 orduetan 126 koronabirus kasu atzeman dira Hego Euskal Herrian

admin, 2020-07-17

Lurraldeen arabera 58 Nafarroan, 4 Araban, 26 Bizkaian eta 35 Gipuzkoan. Hegoaldetik kanpo bizi diren hiru pertsonek ere positibo eman dute. Egunez egun kutsatuak goruntz doaz; Nafarroan detektatu dira kasu gehien eta Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak ohartarazi du lau foku berri atzeman dituztela.

 
Atxilotuak / presoak

Bake Bideak mobilizazioa deitu du hilaren 25erako Senperen

admin, 2020-07-16

Haranbururen askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du Bake Bideak Senperen. Xistor Haranburuk kartzelan 30 urte bete ondoren, senperentarraren hirugarren askatasun auzia uztailaren 9an aztertu zuen Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak. Harturiko erabakia uztailaren 24an jakinaraziko du.