Skip to main content

Albisteak

Album ilustratuak sortzeko Etxepare sariaren epea zabalik da

naiz.info - duela 6 ordu 7 min
Haurrentzako album ilustratuak sortzeko urtero Nafarroako hainbat udalen eskutik banatzen den Etxepare sariaren epea zabalik da dagoeneko. Iaz Asier Iturralde ilustratzaileak eta Aintzane Usandizaga idazleak ondutako ‘Etxe honetan’ lana gailendu zen.
Kategoriak: Aktualitatea

#SOSNekazariak kanpaina abiatu dute Hego Euskal Herriko nekazaritzako eragileek

Argia: haria - duela 6 ordu 9 min
Nekazaritzari eta elikadura burujabetzari lotutako 150 erakunde elkartu ziren martxoaren 30ean, Espainiako Nekazaritza ministerioari baserritarren azokak irekitzeko eskatuz gutuna bidaltzeko. Astebetean 600 erakunde eta kolektibo izatera igaro dira eta apirilaren 8an beste gutun bat erregistratu dute ofizialki, oraingoan Osasun eta Kontsumo ministerioetara zuzenduta. Eskaerei oihartzuna emateko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskal Herriko unibertsitateek 'online' amaituko dute ikasturtea

Berria: gizartea - duela 6 ordu 13 min
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak adierazpen bateratu baten bidez azaldu dute kurtsoa amaitzeko «urrutiko prestakuntza», hau da, online prestakuntza, bultzatzea adostu dutela, «baina unean uneko jarduera presentziala baztertu gabe». NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak apirilaren 3an hartu zuen erabaki...
Kategoriak: Aktualitatea

Askotariko hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko gune bat eraikiko dute Azkoitian

Argia: haria - duela 6 ordu 20 min
Gunearen eraikuntza lanek ez dute oraindik datarik; urtean 200.000 tona hondakin inguru jasotzea aurreikusi dute. Jaurlaritzak dagoeneko eman dio lanak egiteko baimena Larke 360 enpresari. Azkaraten kokatutako gunean askotariko hondakinak bilduko, sailkatuko eta tratatuko dituzte.
Kategoriak: Aktualitatea

Adineko eta gaixo dauden presoak askatzerakoan euskal herritarrak baztertzea arbuiatu du Sarek

naiz.info - duela 6 ordu 22 min
Presondegietan adineko eta gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eskatu dute Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioak edo Nazio Batuen Goi Komisarioak. Neurri hauek, baina, «euskal presoak baztertuz» hartzea leporatu die Sarek frantziar eta espainiar gobernuei.
Kategoriak: Aktualitatea

Txinako Wuhan hiria berriz ere irekita, konfinamendu luzearen ostean

Argia: haria - duela 6 ordu 25 min
Urtarril amaieratik egon da itxita izurriaren Txinako epizentroa. 10 aste baino gehiago eman dituzte bertakoek etxean giltzapetuta, neurri zorrotzak betetzen. Asteazken honetatik aurrera, etxetik atera ahal izateko Txinako Gobernuak sortutako aplikazio bat izan behar dute mugikorrean, beren historiala kontuan hartuta kutsagarriak diren ala ez neurtzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Barakaldon bikoiztu egin dira emakumeek jasotako tratu txarrak konfinamendu garaian

Argia: haria - duela 6 ordu 44 min
Argitan Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea da eta datu hauek eman ditu: konfinamendu garaiko hiru asteetan %140 handitu dira tratu txarrak jaso dituzten eta arazo ekonomikoak dituzten emakumeen deiak, iazko garai bereko datuekin alderatuta. Martxoko azken bi asteetan eta apirileko lehenean 24 emakumeren deia jaso du. 2019an garai berean 10 dei jaso zituen. Konfinamendu garaian indarkeria ...
Kategoriak: Aktualitatea

Normaltasunera itzulerarik gabe: pandemia osteko askapenaren alde

Argia: haria - duela 6 ordu 45 min
Gaur gaurkoz, elkartasun, elkar babes eta borroka forma berriak ari dira sortzen pandemian. Nola emango diete forma mundu post-kapitalistaren aldeko biharko borrokei?
Kategoriak: Aktualitatea

«Prozesuaren bukaerara iristeko bake iraunkorraren ikuspegia elikatu behar da»

naiz.info - duela 6 ordu 52 min
ETAren armagabetzearen hiru urte betetzen diren egunean Ipar Euskal Herriko Delegaritzak agiria zabaldu du gatazkaren ondorio guztiak ahalik eta hobekien bideratzeko -aipamen berezia egiten dio bere idatzi horretan 30 urte kartzelan bete duten lau preso lapurtarren egoerari- bake iraunkorraren ikuspegia elikatzeko beharra nabarmenduz.
Kategoriak: Aktualitatea

Iker Laurobak 'Al alba' abestiaren euskarazko bertsioa egin du

Berria: kultura - duela 7 ordu 58 seg
Iker Lauroba abeslariak Luis Eduardo Aute (Manila, 1943 - Madril, 2020) Espainiako kantautorearen 'Al alba' abestiaren euskarazko bertsioa egin du. Frankismoak Angel Otaegi eta Juan Paredes Txiki ETAko militanteak, eta Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz y Humberto Baena FRAPeko kideak fusilatu aurreko egunean idatzi zuen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Rafael Correa zortzi urteko espetxealdira zigortu dute, eroskeriagatik

Berria: mundua - duela 7 ordu 2 min
Ekuadorko Gorte Nazionalak zortzi urteko espetxealdira eta 25 urteko inhabilitaziora zigortu ditu Rafael Correa herrialdeko presidente ohia (2007-2017) eta haren gobernuko hemeretzi ministro, 2012. eta 2016. urteen artean eroskeria sare bat osatzeagatik. Epaiaren arabera, frogatutzat jo dute enpresa pribatuen bidez baliabideak lortu zituztela Alianza Pais beren alderdia finantzatzeko; hortaz, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eskaintza politiko eta kulturala sarean BidEHbat ekimenarekin

naiz.info - duela 7 ordu 15 min
Egungo testuinguruak hankaz gora jarri ditu programatuta zeuden ehunka ekitaldi. Gehienak bertan behera geratu dira, baina bada beste bide batzuetatik ekitaldiak moldatu eta egitarau berezia eskainiko dutenik. Horren adibide BidEHbat ekimena. Apirilaren 10etik 12ra Uxue, Erriberri eta Tafallan Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek prestatua zutena online bidez eskainiko dute, gaur bertan hasita. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gezurtiak ez ditut gogoko (Madrilgo negoziaketaren ajeak)

Argia: haria - duela 7 ordu 16 min
Inertziari so eginez idatziz, gaurko hasiera koronabirusa  aipatuz beharko du izan, eta nola ez, zartada honen ondorio ikaragarriak gainditzen dituztenei nire zoriona agertuz. Norbaitzuk diotenez, askok uste baino nabariagoak litezke ondorengo aldaketak, bainan nire ustez, –gogorrak izan arren–  ez dira belaunaldi asko behar izango, betiko lehentasun eta arazoak, aurrez aurre...
Kategoriak: Aktualitatea

Suediak larrialdi legea onartu du, Covid-19aren aurkako neurri gogorrik hartu gabe egon ostean

Argia: haria - duela 7 ordu 18 min
Europa iparraldeko estatuak ez du konfinamendurik ezarri, ezta higiene neurri zorrotzik erabaki ere. Orain, ordea, kutsatu eta hildakoen kopurua gora egiten ari denez, gobernuak larrialdi legea onartu du oposizioarekin, eta lege horrek konfinamendu posible baterako atea zabaltzen du.
Kategoriak: Aktualitatea

'Al alba' abestiaren euskarazko bertsioa egin du Iker Laurobak

Berria: kultura - duela 7 ordu 29 min
Iker Lauroba abeslariak Luis Eduardo Aute (Manila, 1943 - Madril, 2020) Espainiako kantautorearen 'Al alba' abestiaren euskarazko bertsioa egin du. Frankismoak Angel Otaegi eta Juan Paredes Txiki ETAko militanteak eta Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz y Humberto Baena FRAPeko kideak fusilatu aurreko egunean idatzi zuen Autek....
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

Hiru testu aurkeztu dira Gasteizko legebiltzarrean estatus berria aukeratzeko, bosteko taldeak adostasunik gabe bukatu ostean

admin, 2019-12-02

PP, EH Bildu eta EAJ-Podemos-PSOE aurkeztu dituzte testuak 29 bilera egin ostean eta hiru taldeek adostasunik aurkittu ezean

 
Kultura

80.000 Euskal herritar egon dira preso 1936tik, "Euskal disidentzia. Errepresioa eta espetxea" liburuaren arabera

admin, 2019-11-29

Karlos Trenor preso oihak liburua aurkeztu du gaur goizean Koldo Mitxelena kulturgunean Iñaki Egañak lagunduta.

 
Mundua

Sei puntuko magnitudea izan duen lurrikarak jo du gaur Kretako uhartea

admin, 2019-11-27

Atzo Albanian izandako lurrikara batek 20 hildako eta 600 zuritu baino gehiago utzi ditueta agintariek desagertuen kopurua ez dela oso zehatza adierazi dute. Gaur lurrikara berri batek Kretako uhartea jo du, Albaniakoan ez bezala, oaingoan ez dira hildakorik ezta zauriturik egon.

 
Gizartea

Emakume pentsiodunak Azaroaren 25eko Bilboko manifestazioan egongo dira

admin, 2019-11-25

Pentsiodunak Bilboko Udaletxearen aurrean batu dira beste behin. Baina honetan, emakume pentsiodunak izan dute garrantzia, izan ere, Azaroak 25ean haien aldarriak egiteko eguna dela adierazi dute. Zutabe propioa aterako dute Bilboko Gran Vian dagoen Gizarte Segurantzaren eraikinetik.

 
Gizartea

Bilboko autobus-geltoki intermodala azaroaren 29an inauguratuko dute

admin, 2019-11-21

Bilbo "modernitatearen" eta "garapenaren eredu" izatea nahi du udal-gobernuak Bilbo Intermodala deritzon bus-geltoki lurperatuarekin. Urtean zazpi milioi pertsona baino gehiago igaroko dira bertatik. Bilboko garraio publiko guztiak konektatuko ditu eta 6:00etik 22:00etara egongo da zabalik.

 
Ekonomia

EAJk eta PSEk adostutako udal aurrekontuei osoko emendakina aurkeztu die EH Bilduk

admin, 2019-11-21

21,3 milioi euroko aurrekontuei 150 emendakin aurkeztu dizkie EH Bilduk hiri "inklusiboagoa" eta "jasangarriagoa" lortzeko. Proposamen propioak landu eta Udal Gobernura eramango dituztela azaldu dute; emendakin horiek onartzeko laguntza izatea espero dute.