Skip to main content

Albisteak

Lan ituna oraindik ez sinatu izana salatu dute futbolariek

Berria: kirola - duela 16 ordu 27 min
Urtarrilaren 15ean zen sinatzekoa Espainiako Ligako emakume futbolarien lehen lan ituna. Gero, urtarrilaren 20ra atzeratu zuten hitzarmenaren sinadura. Baina alferrik. Atzo ere ez zuten ezertxo ere sinatu, eta ACFF Espainiako Emakumezkoen Kluben Elkarteak jakinarazi duenez, hitzarmena ez da sinatuko bi baldintza hauek betetzen ez badira: batetik, Espainiako Futbol Federazioak ACFFri Elite ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Osasunak beste urrats bat egin nahi du Kopan, Huelvan irabazita

Berria: kirola - duela 16 ordu 27 min
Osasunak abisua jaso zuen Haroren zelaian: partida bakarrera, edozein taldek utz zaitzake Espainiako Kopatik kanpo. Hori gogoan izanik, Huelvan (Espainia) ariko da gaur, Recreativoren aurka, final-zortzirenetan sartzeko asmoz (19:00, Dazn).Azken lehian bezala, bi koska beheragoko aurkari baten kontra ariko dira gorritxoak. Logikak dio arazo handirik gabe nagusitu beharko liratekeela, baina Koparen...
Kategoriak: , Aktualitatea

Trashumantzia bukatzera doa

Berria: kirola - duela 16 ordu 27 min
Onena, letra txikia. WNBAn sinatu berri den hitzarmen kolektiboa emakumezko kirolari profesional multzo batek sekula erdietsitako konkistarik handiena da, akaso. Aurrerapena soldatetan antzemango da, ororen gainetik: %50etik gora haziko dira, gutxieneko lansaria 60 bat mila dolarrera igoko zaie jokalariei, eta batez bestekoa 130.000 ingurura. Akordioaren alderdirik interesgarriena, halere, bere ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Azken maglia arrosa

Berria: kirola - duela 16 ordu 27 min
Txirrindularitza profesionala utzi duela jakinarazi zuen atzo Beñat Intxaustik(Muxika, Bizkaia, 1986). Azken lau urteotan hagitz lasterketa gutxi lehiatu ditu, eritasun baten ondorioz. Iaz Euskadi-Murias taldeak fitxatu zuen, garai bateko forma berreskuratzeko helburuz, baina proba gutxi korritu zituen, eta, taldea desagertu ondoren, aurten kontraturik gabe zegoen. «Lasai nago orain; nire azken ...
Kategoriak: , Aktualitatea

«Nahi dudanean joaten naiz mendira; niretzat ez da betebehar bat»

Berria: kirola - duela 16 ordu 27 min
Txakur kroseko denboraldiaren erdian dago Sarah Ugarte (Donostia, 1986). Hitzordura ere, Kross txakurrarekin etorri da. Urrian hasi zuen denboraldia txakurrarekin, eta aurtengorako helburu bakarra dauka: urrian jokatuko den Europako Txapelketarako sailkatzea. Ondoren, mendi lasterketekin hasi nahi du.Nola hasi zinen txakur krosean?Nire bikotekideari txakur bat nahi zuela sartu zitzaion buruan. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Legaireko megalito parkea

Berria: kirola - duela 16 ordu 27 min
Entzia mendigunea Arabako ekialdean dago, Nafarroako Urbasa-Andiamendi natur parkearekin muga-mugan. Mendigune sonatu horrek paraje karstiko galanta osatzen duela eta, harresi gaindiezinaren itxura hartzen du edozein tokitatik ikusita ere. Paradoxikoa izan arren, bestelako naturagunea deskubrituko du bisitariak behin goi ordokira iritsita; izan ere, espero litekeen paisaia malkartsua bistaratu ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Gailurrean da berriro

Berria: kirola - duela 16 ordu 27 min
Orain gutxi arte, piztia lokartua izan da Liverpool. Apalaldi gogorra pairatu du, Europako beste zenbait talde handik bezala. 2010ean hasi ziren reds-ak gorriak ikusten, Rafa Benitezen azken denboraldian, eta, hortik aurrera, kaskarkeria gainditu ezinik aritu ziren. Ohikoa bilakatu zen Anfield Roadeko taldea Txapeldunen Ligatik kanpo gelditzea. Eten egin zen zelaiko jardunaren eta klubaren ...
Kategoriak: , Aktualitatea

«Piroteknia ez da literatura ona»

Berria: kultura - duela 16 ordu 27 min
Liburuz gainezka du behin lanerako estudio izan zuen gela, horma osorik hartzen duten bi apalategi, eta erdiko mahai borobilean liburu dorre ugari. Orain ere joaten da tarteka, baina ez «idazle profesionala» zenean beste. Aste barruko egun buruzuri bat, iluntzen hasita. Irakasle lanak amaituta batu da Unai Elorriaga (Algorta, Bizkaia, 1972) BERRIArekin, Iturria aitzakia. Lan berriko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sinpletasunaren edertasuna

Berria: kultura - duela 16 ordu 27 min
'Gaudí. Inpresio intimoak'Artista: Aitor Ortiz. Non: Donostiako Kutxa Kultur Artegunean. Noiz arte: Otsailaren 16ra arte.Zuri-beltzezko argazkiek badute beti kolorezkoek ez duten beste irakurketa bat. Nostalgia ukitua izan dezakete alde batetik; eta, bestetik, agian iraganaren isiltasunari lotuta daudelako, zarata eta soinu falta. Geldoak dira. Edo geldoagoak behintzat. Aitor Ortizen argazkietan...
Kategoriak: Aktualitatea

Artistak burbuilan

Berria: kultura - duela 16 ordu 27 min
Egunkari honek berak argitaratutako elkarrizketan, Cristina Iglesias artistak adierazi zuen Donostiako Santa Klara uhartean egiten ari den artelanaren asmoa «natura kontserbatzearen aldeko balioak transmititzea» dela. Baina ez da igarlea izan behar Santa Klarako itsasargi barruan jarriko duten artelanak uhartera jendea erakarriko duela jakiteko. Arduradun politikoek kontrakoa esan arren, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Entzule aktiboen alde

Berria: kultura - duela 16 ordu 27 min
Berri Txarrak taldearen agurra izan da 2019ko kultur gertakari nagusietako bat, Jakin aldizkariko ordezkarien ustez, eta horregatik idatzi du Gorka Urbizuk urtearen kultur errepasoa egiten duen zenbakiko testu nagusia. Taldearen ibilbidea aletzen du testuak, eta profesionalizazioari, euskal kulturaren neurriaren ondorioei eta euskarari buruzko gogoetak ere bildu ditu. Besteak beste, euskaraz mota ...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideek soldata berreskuratzeko eskatu du ELAk

Berria: kultura - duela 16 ordu 27 min
MUSIKA. Auzitegian da Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideen soldata murrizketaren gaia. 2010. urtean urritu zieten ordaina, baina, ELAk salatu duenez, legearen kontra egin zuten murrizketa, eta galdutakoa bueltan jaso behar lukete orain, lehen murrizketa egin zutenetik hasita. EAEko Auzitegi Nagusian egin zuen eskaria sindikatuak, baina kontrako iritzia azaldu zuen ebazpenak. Erantzun gabe utzi ...
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

Katalunian kondenatuak izan diren politikoentzat amnistia eskatu du Demokrazia Bai plataformak

admin, 2019-10-16

Demokrazia Baiko kideek prentsaurrekoa eskaini dute 'Proces' delakoaren sententziaren harira. Kataluniako auzian zigortutakoentzat amnistia eskatu du Demokrazia Bai plataformak, eta sententziaren aurkako mobilizazioekin bat egiteko deia egin diote euskal gizarteari. Donostian eskainitako agerraldian, muturreko bidegabekeriatzat jo dute Gorenaren erabakia, eta sistema politiko-juridiko espainiarrari prebarikatu izana leporatu diote.

 
Mundua

Turkiak kurduen aurkako erasoari ekin dio

admin, 2019-10-09

Turkiako armadak erasoa hasi du Ipar Siriako Kurduen aurka, segurtasun zonalde bat egiteko aitzakipean eta Turkian dauden siriar errefuxiatuak kokatzeko

 
Mundua

Lenin Morenoren gobernuak salbuespen egoera ezarri du Ekuador guztian erregaiaren igoera eta pentsioen aurkako protestak direl eta

admin, 2019-10-04

Ekuador. Lenin Morenoren gobernuak salbuespen egoera ezarri du estatu guztian protestak direla medio

 
Politika

"Txiki" eta Otaegi oroitu dituzte Zarauzko hilerrian

admin, 2019-09-27

Urtero bezala, “Txiki”, Otaegi eta gainerako borrokalari antifaxistak oroitu dituzte Zarauzko hilerrian, Ahaztuak elkarteak antolatutako ekitaldian. 1975eko irailaren 27an afusilatu zituzten Jon Paredes Manot “Txiki” eta Angel Otaegi, FRAPeko ebste hiru kiderekin abtera.

 
Euskara

Hizkuntzen Europako Eguna

admin, 2019-09-26

Gaur ospatzen da Europar Batasuneko hizkuntzen eguna, eta bertan web bat 39 hizkuntzetan argitaratu dute. Gaurko egunaren helburua hizkuntz aniztasuna bultzatzea da, dena den , aldi berean, 24 hizkuntza bakarrik onartzen ditu Europar Batasuna.

 
Mundua

Demokratek Trump presidentearen aurkako kargugabetze prozedura jarri du martxan

admin, 2019-09-25

EEBBetako alderdi demokratak Trump presidentearen aurkako "Impechment" prozedura jarri du martxan bere postua utz dezan. Ukraniako presidentearekin izandako hizketaldi baten ondoren hartu dute erabakia.