Skip to main content

Albisteak

Lurrikara batek 22 lagun hil ditu Kurdistanen

Berria: mundua - lr., 2020-01-25 17:45
Sivrice hirian kokatu da epizentroa, eta bertan eragin ditu lurrikarak kalte gehien. Seismoa Richter eskalan 6,5 graduraino heldu da, eta gutxienez 22 hildako eta milatik gora zauritu eragin ditu Kurdistango Elazig eskualdean -Turkiaren menpeko Kurdistan-. Ostiral gauean izan zen lurrikarak hainbat etxe suntsitu zituen. Azken orduetan, erreskate taldeak lanean aritu dira hondakinen artean ...
Kategoriak: Aktualitatea

Jordi Sanchez espetxetik irten da, bi eguneko baimenarekin

Berria: mundua - lr., 2020-01-25 17:35
Haren aurkako bederatzi urteko kartzela zigorra onartu zutenetik, lehen aldiz irten da Lledonerseko espetxetik Jordi Sanchez ANCko presidente izandakoa. Arratsaldeko 16:12an irten da kartzelatik, emaztearekin eta alabarekin batera. Espetxe arduradunek jakinarazia zuten 48 orduko baimena onartu ziotela urtarrilaren 14an, baina ez zuten esan noiz irtengo zen. Gaurkoan, baina, Sanchezek berak eman...
Kategoriak: Aktualitatea

Zumarraga «pilotaren hiriburu» bilakatzearen erronka jarri dio bere buruari Kluben arteko Nazionalak

naiz.info - lr., 2020-01-25 17:30
Txapelketako zortzi talderik onenak Beloki pilotalekuan ariko dira eta martxoaren 28ko finala ETB-k zuzenean eskainiko du.
Kategoriak: Aktualitatea

ERC, JxCat, CUP eta BNG-ko zenbait hautetsik Sortuko kideen atxiloketak salatu dituzte

naiz.info - lr., 2020-01-25 17:29
ERC, JxCat, CUP eta BNG alderdietako zenbait hautetsik, besteren artean Carles Puigdemontek, Antton Lopez Ruiz, Oihana San Vicente, Haimar Altuna eta Oihana Garmendia Sortuko ordezkarien atxiloketak salatu dituzte. 
Kategoriak: Aktualitatea

Urtarrilaren 31n hasiko da Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa

Berria: kultura - lr., 2020-01-25 17:18
2012an sortu zen Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa, herrialdeko bertso eskolen sarea indartzeko asmoz. Ordutik, bi urtean behin antolatu dute, talde lana oinarri hartuta. Bosgarren aldia izango du aurtengoa, urtarrilaren 31n hasi eta martxoaren 28ra bitarte jokatuko dena. Guztira, hamahiru taldek eta 96 lagunek -bertsolari, gai-jartzaile, antolatzaile...- parte hartuko dute, eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sindikatuek salatu dute Jaurlaritzak «milaka langile» utzi dituela greba eskubiderik gabe

Berria: ekonomia - lr., 2020-01-25 17:06
Gehiengo sindikalak salatu du Eusko Jaurlaritzak datorren osteguneko greba orokorraren harira ezarri dituen gutxieneko zerbitzuak langileen greba eskubidea urratzen dutela, eta neurria bertan behera uzteko exijitu du. «Eusko Jaurlaritzak ukatu egin nahi digu...
Kategoriak: Aktualitatea

Foro Sozial Iraunkorrak bizikidetza demokratikoa eraikitzea jarri du helburutzat

Berria: gizartea - lr., 2020-01-25 16:57
Foro Sozial Iraunkorrak batzar nagusia egin du gaur Agurainen (Araba). Datozen urteetarako erronkak izan dituzte hizketagai, eta bizikidetza demokratikoa eraikitzea jarri dute lehentasun gisa. Hain zuzen ere, adierazi dute azken urteotan eman dituzten pausoak aztertu dituztela eta ondorio «argia» atera dutela: «Gizarte zibilak ekarpena egin diezaioke indarkeria ziklo baten ondorioei konponbidea...
Kategoriak: Aktualitatea

Athleticek berdindu egin du, arerioa baino hobeto aritu bada ere

Berria: kirola - lr., 2020-01-25 16:54
Partidaren zati handi batean aurkaria baino hobea izan eta garaipenik ez lortzeak amorrua ematen du. Horixe gertatu zaio Athletici Espanyolen etxean. Zuri-gorriek garaipena eskuratzeko merituak egin dituzte, baina azken metroetan dituzten gabeziek sari barik utzi dituzte. Beste behin, erabaki txarrak hartu dituzte aurkariaren area inguruan. Gaizka Garitanoren taldeak errenkadan lortzen duen ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Euskarazko itzulpengintza

Berria: kultura - lr., 2020-01-25 16:47
Aurrerapen gisa, hona irakurri ahalko direnetako batzuk: Isabel Etxeberria: «Momentu honetan, argitaletxeak dira mimatu beharrekoak. Euskal itzultzaileak literatura itzultzetik biziko direnik, kimera bat da gaur egun». Anjel Lertxundi: «Zergatik ez dugu aztertzen zergatik ez dagoen euskarazko liburuen eskaerarik eta zergatik ez gara sartzen eskolaren erraietan?». Xabier Olarra: «Uste...
Kategoriak: Aktualitatea

56 milioi lagun berrogeialdian jarri ditu Txinak, birusa geldiarazteko ahaleginean

Berria: mundua - lr., 2020-01-25 16:27
Txina "egoera larrian" dagoela aitortu du Xi Jinping presidenteak. Azken orduetan koronabirusak kutsatutakoen kopuruak nabarmen egin du gora, nahiz eta hura geldiarazteko ia 56 milioi lagun berrogeialdian jarri eta hamabi bat hiri itxi. Lerro hauek idazteko unean 41 ziren hildakoak eta 1.300 kutsatutakoak; horietatik gehienak birusa lehen aldiz azaldu zen eskualdean, Hubein. Wuhanen, eskualdeko...
Kategoriak: Aktualitatea

Athleticek berdindu egin du, arerioa baino hobea izan bada ere

Berria: kirola - lr., 2020-01-25 16:23
Partidaren zati handi batean aurkaria baino gehiago izan eta garaipenik ez lortzeak amorrua ematen du. Horixe gertatu zaio Athletici Espanyolen etxean. Zuri-gorriek garaipena eskuratzeko merituak egin dituzte, baina azken metroetan dituzten gabeziek sari barik utzi dituzte. Beste behin, erabaki txarrak hartu dituzte aurkariaren area inguruan. Gaizka Garitanoren taldeak errenkadan lortzen duen ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Euskara

Hizkuntzen Europako Eguna

admin, 2019-09-26

Gaur ospatzen da Europar Batasuneko hizkuntzen eguna, eta bertan web bat 39 hizkuntzetan argitaratu dute. Gaurko egunaren helburua hizkuntz aniztasuna bultzatzea da, dena den , aldi berean, 24 hizkuntza bakarrik onartzen ditu Europar Batasuna.

 
Mundua

Demokratek Trump presidentearen aurkako kargugabetze prozedura jarri du martxan

admin, 2019-09-25

EEBBetako alderdi demokratak Trump presidentearen aurkako "Impechment" prozedura jarri du martxan bere postua utz dezan. Ukraniako presidentearekin izandako hizketaldi baten ondoren hartu dute erabakia.

 
Gizartea

Autorik gabeko eguna ospatuko dute Bilbon eta Gasteizen

admin, 2019-09-19

Mugikortasunaren Aste Europarra aprobetxatuz, kotxea alde batera uzteko ekintzak antolatuko dituzte asteburu honetan. Hori horrela, kotxerik gabeko egunak egingo dituzte Gasteizen eta Bilbon, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren.

 
Gizartea

Idoia Clavell triatloi kirolariak hirietako mugikortasuna aztertu du

admin, 2019-09-19

Aste honetan Mugikortasunaren Aste Europarra ospatzen da Euskal Herriko zenbait hirietan. Idoia Clavell triatloi kirolariak Bilbon mugikortasuna nolakoa den analisia egin du.

 
Ekonomia

Zazpikaleetako Gangen Merkatua martxan da dagoeneko

admin, 2019-09-19

Bilboko Alde Zaharreko dendek denboraldiz kanpoko pronduktuak kalera atera dituzte. Auzoa suspertzeko eta bertako komertzioak bultzatzeko xedearekin egien den ekimena da. %70rainoko beherapenak topatu daitezke gaurtik larunbatera arte.

 
Ekonomia

Xabi Jimenez Elkarrekin Podemos: "Rementeriaren Foru Gobernuak helburu bat dauka: Bizkaia paraisu fiskal bihurtzea"

admin, 2019-09-18

Errenta irregular guztiek baldintza berdinak edukiko dituzte gaurtik aurrera. Beraz, errenta txikiek zituzten abantailak guztientzat izango dira aurrerantzean.