
Hong Kongeko protestak ikuspuntu antikolonialistatik aztertu dizkigu Asier Blas nazioarteko analistak. Nazio askapenerako mugimendu abt izatetik urrun, Txinaren aurka egiteko mendebaldeak indartutako mugimendu gisa ulertzen du Blasek Kolonia britainiar izandakoan gertatzen ari dena.
Sara majarenas eta bere alaba Izarren erasotzailearen aurkako lehen auzi saioa izan da gaur Valentzian. Defentsaren abokatuak Majarenasen euskal preso izaera erabili izan du defentsa estrategia gisa. Jarrera horren aurrean epailea haserre agertu da behin baino gehiagotan. Erasotzaileak gainera, gaurkoan Majarenasen abokatuari galderarik ez erantzutea erabaki du.
PSOEren eta Podemosen negoziazio taldeak Kongresu espainiarrean elkartu dira Pedro Sanchezen inbestiduraz hitz egiteko. Lau orduz bilduta egon badira ere, ez dute inolako aurrerepausorik eman, eta egoerak blokeatuta jarrraitzen du.
Gaur bertan hasi da Valentziako lurralde auzitegian Sara Majarenas eta Izar bere alabaren erasotzailearen aurkako epaiketa. 2017ko urtarrilean erasotu zuen gizonezkoak bere alaba Izar. Eta orduztik espetxean denbora batez egon bada ere, kalean egon da epaiketa noiz hasiko zain.
Gizonezkoen kasuan, Hondarribiak etxera eraman du Kontxako bandera. Bi egunetako denborak kontuan hartuta, guztira 6 segundo atera dizkio Oriori. Iaz bezala, beraz, Bidasoa aldera doa Kontxako bandera. Oriok ez du amore eman estropada osoan eta lehia bizian ibili dira bi traineruak azkenengo metroetara heldu arte. Aparteko estropada izan da, baina, pasa den astean lortutako 5 segundoko abantaila handia izan da. Hondarribia txapeldun, Orio bigarren, Santurtzi hirugarren eta bere txanda irabazi duen Donostiarra laugarren izan dira sailkapenean. Emakumezkoen banderan, berriz, Orio argi eta garbi gailendu da: 28 segundo atera dizkio GU arraun taldeari bi jardunaldiak kontuan hartuz gero. 'Eusko Tren' ligaz gain, banderarik bereziena ere lortu dute aurtengo denboraldian. Orioren atzetik, GU arraun, Hondarribia eta Hibaika gelditu dira.
Gaur hasi dute milaka eta milaka haurrek ikasturte berria Hego Euskal Herrian, hortaz, hezkuntzan bizi dugun errealitatea aztertu nahi izan dugu Jua Zubia, Steilas sindikatuko kidearekin.