Skip to main content

Albisteak

Sare sozialetan piztutako maitasun istorio batetik 1936ko gerrara

naiz.info - ol., 2019-04-19 00:00
«Batzuetan hobe izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik»; hori dio «Denok gara Google» eleberriaren atzealdeak. Gaur egun arruntak diren Internet bidezko maitasun istorio bat sortu du Xabier Etxaniz Rojok. Denboran salto egin, eta 1936ko gerrako oroitzapenak gehitu ditu beste atal batean.
Kategoriak: Aktualitatea

Ilusioa berpiztu da Moskun

Berria: kirola - ol., 2019-04-19 00:00
CSKA Mosku. Rodriguez (14), Higgins (15), Clyburn (14), Kurbanov (7), Hunter (4) —hasierako bostekoa— Hackett (2), De Colo (6), Ukhov, Petters (2), Higgins (2), Hinez (4), Bolomboy eta Vorontsevitx.Kirolbet Baskonia. Huertas (1), Shields (15), Garino (11), Xengelia (7), Voigtmann (4) —hasierako bostekoa— Vildoza (7), Janning (3), Hilliard (16), Jones (), Poirier (14) eta ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Ilusioak bizirik jarrai dezan

Berria: kirola - ol., 2019-04-19 00:00
Lausotzen ari zaio Alavesi datorren denboraldian Europan barrena bidaiatzeko ilusioa. Liga ia osoa eman du lehen sei sailkatuen artean, baina zortzigarren posturaino jausi da azken emaitzen ondorioz. Puntu bakarra lortu du lau partidatan, eta, orain, lau puntura dauka Valentzia, egun Europan jokatzeko azken aukera eskuan duen taldea. Hori horrela, hutserako tarterik gabe hartuko du gaur ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Aurkari zaila du Eibarrek bihar: Atletico

Berria: kirola - ol., 2019-04-19 00:00
Talde gutxi izango dira Ipuruan ondo moldatzen direnak, eta horietako bat etorriko zaio Eibarri bihar: Atletico Madril. Armaginak Lehen Mailan direnetik bosgarren aldiz jokatuko dute espainiarrek Ipuruan Ligan, eta aurreko guztietan garaipena baino ez dute lortu; erraztasunez, gainera. Etxekoen artean beti utzi izan dute etsipen handi bat, ia gehienetan ezinean aritu izan direlako ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Gizartea

NAIZ Irratia, euskara hutsezko irrati berria

admin, 2019-01-25

NAIZ irratia izango da Info7 irratiaren itxieraren ondoren sortutako euskara hutsezko irrati berriaren izena. Halaxe iragarri zuten ostegun iluntzean Donostian egindako aurkezpen ekitaldian. Uneotan irratia emisio frogetan dagoen irrati hau FM bidez entzun ahal izango da Euskal Herriko zati garrantzitsu batean.

 
Politika

Venezuelako estatu kolpearen aurreko erreakzioak EHn eta estatu espainiarrean

admin, 2019-01-24

Amerika eta Europako hainabt hiritan elkarretaratzeak egin dituzte Guaidoren alde eta Maduroren kontra. Gurean, Bilbon egindako elkarretaratzean izan zen Iñaki Anasagasti, EAJ-ko senatari ohia. Goizeko lehen orduan, Marian BeitiaLarrangoitia, EH Bilduren Madrilgo kongresuko diputatuak nabarmendu du estatu kolpe saiakera bat izan dela Venezuelan gertatu dena.

 
Mundua

Estatu kolpe saiakerak ez du arrakastarik izan Venezuelan

admin, 2019-01-24

Venezuelan, Juan Guaidó behin behineko presidente izendatzeko estatu kolpe saiakerak ez du, oraingoz behintzat, lurraldearen kontrola bereganatzerik lortu. Asteazkenerako gobernuaren aurkako hainbat manifestazio deituak zituen oposizioak, eta une hori aprobetxatuta bere burua Venezuelako presidente izendatu du orain arte oposizioak kontrolatutako asanblada nazionaleko presidente izandakoak. Madurok, Miraflores jauregitik, Venezuelako rpesidentearen egoitza ofizialetik eman dio erantzuna Guaidori, milaka jarraitzaileren aurrean eskeinitako hitzartzean. Bertan Madurok azpimarratu du herria dela presidenteak jarri eta kendu ditzakeen bakarrak. Estatu kolpe saiakerak ez du ordea indar armatuen babesik izan, eta Maduro presidenteak boterean jarraitzen du.

 
Zinema

Oscar sarietarako hautagaien zerrendaren berri eman dute

admin, 2019-01-23

Roma filmak jaso ditu izendapen gehien, 10 guztira. Horien artean dira film onenaren saria, zuzendaritzarik onenarena eta gidoirik onenarena. 10 izendapen jaso ditu The Favourite film britainiarrak ere. Urteko filmerik entzutetsuenetakoa izan den Bohemian Rhapsody filmak berriz 8 izendapen eskuratu ditu. Beste horrenbeste jaso ditu Green Book filmak. Bat gutxiago, 7, Black Pantherrek.

 
Atxilotuak / presoak

Mikel Albisu aske geratu da

admin, 2019-01-22

Mikel Albisu euskal presoa aske geratu zen astearte iluntzean, Madrilgo Barajas Aireportuan, estatu frantziarrean ezarritako zigorra bete ondoren. Joan den larunbatean irten zen Albisu Reauko espetxetik baina orduz geroztik Parisko atxikimentu zentru batean izan dute, harik eta astearte arratsaldean hegazkin batera igo eta Madrila bidali duten arte.

 
Politika

Iñaki Igerategi, Madrilen zigorraren ondoren Aldundiarena

admin, 2019-01-22

Sei ruteko espetxe zigorra bete ondoren, jurisprudentziari muzin egin eta ez dio suhiltzaile postura itzultzen utzi Gipuzkoako Foru Aldundiak Iñaki Igerategiri.