Skip to main content

Albisteak

Odola emateko deia egin du Murgak, udan beharra handitzen dela gogoratuta

Berria: gizartea - ol., 2019-07-05 00:00
Nekane Murga Osasun sailburuak odola ematera joateko deia egin die herritarrei, uda dela eta. Murgak zehaztu duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako odol emaileen indizea handia da, baina baita odol osagaien kontsumo tasa ere. Udak zaildu egiten du segurtasun biltegiei eustea, odol emaile ugari kanpoan egoten direlako, eta, beraz, odol gutxiago ematen delako. Horregatik, odola emateak nolako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Badakite jada bidea

Berria: kirola - ol., 2019-07-05 00:00
Denboraldiko lehen egitekoa bete dute jada: egutegia zozkatu. Atzo zozkatu zuten, Las Rozasen (Espainia), Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan. Beraz, datorren sasoian Espainiako Lehen Mailan jokatuko duten bost euskal taldeek badakite jada zein izango den egin beharreko bidea. Athleticek eta Alavesek etxean hasiko dute liga, abuztuko hirugarren asteburuan: bizkaitarrek Bartzelona ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Zegoena eta zeudenak oinarri

Berria: kirola - ol., 2019-07-05 00:00
Amaitu dira oporrak Athleticeko jokalarientzat. Atzotik, Gaizka Garitanoren aginduetara dira. Espainiako Lehen Mailan jokatzen duten euskal taldeen artean goiztiarrena izan da zuri-gorria, eta helburu garbi batekin ekin dio: Bartzelonaren aurkako lehen lehiara sasoi betean ailegatzea, eta aurreko denboraldian baino hobeto hastea liga. Aurreko denboraldia gaizki hasi zen, eta egindako bigarren ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Gaviako igoera bertan behera utzi dute Giroan

Berria: kirola - ol., 2019-07-05 00:00
TXIRRINDULARITZA. Gaur hasiko da Italiako Giroa, eta, atzo antolakuntzak jakinarazi zuenez, eguraldi txarra tarteko, bertan behera utzi dute Gaviako igoera. Lasterketako mendaterik gogorrena zen, eta asteartean ziren igotzekoa. Gizonezkoen Giroan ere gauza bera gertatu zen.
Kategoriak: , Aktualitatea

Alavesek Pons fitxatu du, eta Peña Vila-realera doa

Berria: kirola - ol., 2019-07-05 00:00
FUTBOLA. Alavesek eta Pere Pons euskarri kataluniarrak hiru denboraldirako kontratua adostu dute. Jokalariak 65 partida daramatza Lehen Mailan, eta hiru gol sartu ditu. Ruben Peñak, berriz, Eibar utzi, eta Vila-realekin sinatu du datozen bost sasoietarako.
Kategoriak: , Aktualitatea

Ana Tejada 17 urteko atzelaria Realean ariko da

Berria: kirola - ol., 2019-07-05 00:00
FUTBOLA. Realak lau denboraldirako fitxatu du Ana Tejada 17 urteko erdiko atzelari espainiarra, Logroño taldetik. Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariak esan du «ohorea» dela gazte mailan munduko txapeldun izandako batek Realaren alde egin izana.
Kategoriak: , Aktualitatea

Brasil-Peru izango da Amerika Kopako finala

Berria: kirola - ol., 2019-07-05 00:00
FUTBOLA. Brasilek eta Peruk jokatuko dute igandean Amerika Kopako finala, Rio de Janeiroko Maracana estadioan, 22:00etan. Perutarrak atzo sailkatu ziren, finalerdietan Txileri 3-0 irabazita. Duela 44 urte jokatu zuten azkenezko finala perutarrek.
Kategoriak: , Aktualitatea
Kultura

"Ura, ibaiak eta herriak" erakusketak ura bermatua ez dutenen testigantzak bildu ditu

L.Ferro, 2014-03-18

Gaur hasi eta maiatzaren 31 arte izango da ikusgai "Ura, ibaiak eta herriak" erakusketa Donostiako San Telmo museoan. Uraren Krisialdi Globalean, ura bermatua ez duten biktimak dira erakusketa honetako protagonista. Pedro Arrojo zuzendariak azaldu duenez, hauek guztiak holokausto hidrologiko baten biktima dira. Hauei guztiei hitza eman nahi izan die testuak, argazkiak eta ikus-entzunezko bat tartekatuz. Testigantzen artean, Donostian Urumea ibaiak kaltetutako bizilagunak ere ageri dira.

 
Sindikatuak

EAJk lan harreman eredu berri baten alde ezer gutxi egiten duela salatu du LABek

N.Andres, 2014-03-18

Lan harreman eredu berri baten alde lan egiteko dei zuzena egin dio LAB sindikatuak EAJ alderdiari. LABek esan duenez, alderdiak lan erreformaren kontra dagoela esaten du baina gero praktikan ez du horren kontrako neurri politikorik hartzen. Pobrezia eta langabezia datuak altuak diren une honetan marko propio baten barruan lan harreman eredu berri baten alde ezer gutxi egiten duela leporatu dio sindikatuak EAJri.

 
Mendia

Txinzerrek datu faltsuak aurkeztu dituela salatu du Jaizkibel Mendiaren aldeko plataformak

B.Gartzia, 2014-03-18

Jaizkibel Mendia Babestu Dezagun plataformak Txingudiko Zerbitzuak erakundearen kudeaketa eta gardentasun eza salatu ditu. Jaizkibel Elordi proiektuan informazio sakona eman ez dutela ere leporatu diete. Proiektua aurrera eraman ahal izateko, dokumentuak faltsutu dituztela dio plataformak. Horregatik, haien kontra aurkezturiko salaketari kasu egin dio Espainiako Ingurumen Ministerioak.

 
Euskara

Euskararen normalizazioaren aurka egin du berriz ere Espainiak

B.Gartzia, 2014-03-18

Gipuzkoako udal gehienek, Aldundiak eta UEMAk 2012an abiatutako lankidetza egitasmoaren aurka egin du berriro ere Espaniako Gobernuak; lehenbizi, baldintzak ezarrriz, eta gero epaitegietan salatuz. Euskararen normalizazioaren alde lanean jarraituko dutela adierazi dute Aldundiak eta udalek, eta epaitegietan elkar ikusteko deia egin diote Espainiari.

 
Langileak

Incoesako langileek Eusko Jaurlaritzako enplegu sailera bideratu dituzte haien eskaerak

N.Andres, 2014-03-17

Incoesa enpresako langileek Eusko Jaurlaritzako enplegu sailera bideratu dituzte haien aldarrikapenak. Gaur goizean egindako mobilizazioan adierazi dute enpresak aurkeztutako espedientearen kontsulta epealdia akordiorik gabe bukatu dela. Langileek borrokan jarraituko dutela iragarri dute, haien iritziz enpresa bideragarria baita.

 
Ikuskizunak

Martxoaren 29an ospatuko da BreakOnStage jaialdiaren 14. edizioa

N.Andres, 2014-03-17

BreakOnStage kultura urbanoaren jaialdia ospatuko da martxoaren 29an Bilbao Arenan. Adierazpen artistiko ugari bilduko dituen jaialdi honetan, besteak beste, The Ruggeds, Inesteam, Rst Crew, Poe One, Vocaliks eta Rayden hip hop taldeak arituko dira. Bi orduz iraupen laburreko 20 ikuskizun taularatuko dira.