Skip to main content

Albisteak

Rikardo Arregi Sariak bi modalitate izango ditu aurten: Kazetaritza eta Komunikazioa

Berria: gizartea - al., 2019-05-13 12:40
Eusko Jaurlaritzak eta Andoaingo Udalak batera antolatu ohi dute Rikardo Arregi Saria, euskarazko kazetaritza lanik esanguratsuenak nabarmentzeko asmoz. Gaur Donostian egin dute bi erakundeek hurrengo edizioa aurkezteko agerraldia. 31.a izango da, eta "berrikuntzaz" betera helduko da. Esaterako, bi sari emango dira: Kazetaritza eta Komunikazioa. Edizio honetan, halaber, finalistak izendatzen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sariarekin itzuli dira Donostiara futbolariak

naiz.info - al., 2019-05-13 12:10
Harrera beroa jaso dute Donostian Realeko txapeldunek, Gipuzkoako Diputazioan lehenik eta Donostiako herriko etxean ondoren. Jokalari zein zale, guztiak agertu dira hunkiturik. Madrilgo Atleticori irabazi eta Erreginaren Kopa eskuarten dutela itzuli dira igandean Realeko jokalariak Donostiara.
Kategoriak: Aktualitatea

Etxeko langileen %40 migratzailea da

Alea.eus - al., 2019-05-13 12:08
Zentzuz Kontsumitu partzuergoak ikerketa bat egin du hiriko zaintza eta etxeko langileen errealitatea aztertzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Milaka zale batu dira Donostian txuri-urdinei harrera egiteko

Berria: kirola - al., 2019-05-13 12:03
Lehen aldia Espainiako Kopa irabazi zuten larunbatean Realeko emakumezko jokalariek. Finalekoa emozioz eta presioz betetako partida izan bazen ere, ez ziren gutxiago izan garaiena lortu osteko minutu eta orduak. Pozez gainezka jokalariak berdegunean, eta zoramena harmailetan. Hori da atzoko Los Carmenes futbol zelaiko argazkia. Atzo goizean goiz hartu zituzten jokalariek hegazkina Granadan eta ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Gizon bat hil da Gueñesen, auto istripuan

Berria: gizartea - al., 2019-05-13 11:51
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, gizon bat hil zen atzo BI-636 errepidean, Gueñes parean (Bizkaia), Balmasedarako noranzkoan. Larrialdi zerbitzuen arabera, errepidetik atera eta erdibitzailea jo zuen autoak. Gidaria lekuan bertan hil zen. 18:00ak aldera izan zen istripua, eta Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak gerturatu ziren lekura, baina hilda topatu zuten gidaria.
Kategoriak: Aktualitatea

Elkarretaratzea deitu dute, Israelek Eurovision antolatuz egin nahi duen "zuriketa" salatzeko

Alea.eus - al., 2019-05-13 11:49
Maiatzaren 15ean egingo dute kontzentrazioa, Andra Maria Zuriaren plazan, 19:30ean, Israel arrosaz margotuta ere, apartheida apartheida da lemapean.
Kategoriak: Aktualitatea

Oier Urrutia presoaren lagun batek auto istripua izan du

Argia: haria - al., 2019-05-13 11:40
Istripua gertatu da Urrutiaren laguna Logroñoko espetxera bisitan zihoala. Laguna onik da, baina bisita galdu dute presoak eta lagunak.
Kategoriak: Aktualitatea
Alderdiak

Egiaztatzaileek zaila ikusten dute bake prozesuan laguntzea

L.Pereiro, 2014-02-24

Jazarpen politikoa jasan behar dutela ikusita, egiaztatzaile batzordeak esan du egoera horretan zaila dela laguntzea. Jonan Fernandezek adierazi du oztopoak oztopo, prozesuak aurrera egingo duela.

 
Politika

Ustelkeriaren aurka milaka lagun atera ziren kalera Iruñean

L.Ferro, 2014-02-24

Asteburuan Iruñean egin den Kontuz-ek antolatutako manifestazioan 35.000 pertsonek hartu dute parte. "Ustelkeriarik ez! Eman hitza herriari" lelopean, ustelkeria gaitzetsi, ardurak eskatu eta hauteskundeak aurreratzeko deia luzatu dute. Prozesu hau hasi besterik ez dela egin iragarri dute.

 
Politika

Gerra estrategiak atzean utzi eta bake klabean jartzeko eskatu dio Amaiurrek Espainiari

B.Gartzia, 2014-02-24

Burua lur azpitik atera eta bake prozesuan parte har dezan eskatuko dio Amaiurrek Mariano Rajoiren Gobernuari. Bihar eta etzi egingo dute Espainiako Estatuaren egoerari buruzko eztabaida Madrilen, eta Amaiurrek bake eta normalizaziorako prozesuari emango dio lehentasuna. Euskal gizarteak aurrera egiteko hautua egin duen honetan, Espainia behin eta berriz oztopoak jartzen ari dela salatu du Amaiurrek.

 
Politika

Berria, Gara eta Deiako zuzendarien balorazioa ETAren desarme hasieraz

A.Azkue, 2014-02-21

ETAk desarmea abian jarri ondotik, Berria, Gara eta Deia egunkarietako zuzendariekin izan gara. Horrela, Martxelo Otamendi, Iñaki Soto eta Bingen Zupiriaren balorazioa jaso dugu.

 
Politika

Bake Prozesua irudietan

A.Azkue, 2014-02-21

Bake prozesua ekarri duten pauso esanguratsuenen errepasoa egin dugu bideo honetan.

 
Politika

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez ETAk armategia indargabetzeari ekin dio

A.Azkue, 2014-02-21

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez ETAk armategia indargabetzeari ekin dio.Bideo bat argitaratu dute; bertan ageri dira Ram Manikkalingam eta Ronald Kasrils batzordeko kideak, ETAko kideekin batera, armak zerrendatuz. 2014ko urtarrilekoa da bideoa.