Ia ehun joaldunek desfilatu dute astelehen honetan Iturenen. Goizean goizetik joare soinua nagusi izan da Malerrekan. Pasa den astean hasi ziren inauteriak, baina, astelehen honetan izan dute Iturenen egun haundia; aurtiztarren eta zubietarren bisita izan dute.
Asteartean aurtiztarrak eta iturendarrak izanen dira Zubietara joango direnak.
