Image

Saioak

All Stories

Eskubide Sozialen Kartak bat egin du EHko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako mobilizazioarekin

Pentsioen aldeko mobilizazioa egingo dute martxoaren 18an Bilbon eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egingo duela iragarri du. Espainiako Gobernuak aurkeztuko duen pentsio erreformaren kontra agertu da, elkartearen ustez erreformak ez duelako konponduko pentsioen arrakala eta pentsioen igoerak “guztiz ez nahikoak” direlako. Horregatik, bat egin du Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduak 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko antolatu duten ekimenarekin.

Elkarteak, gutxieneko soldata 1.260 eurotara arte handitzea eskatu du. Azkenik, mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu diote euskal jendarteari.

GAZTELU PLAZA #09

Nafarroako aktualitatea aztergai 'Gaztelu Plaza' saioaren bederatzigarren atalean. Olatu feministak Euskal Herriko kaleak hartu ditu indarrez martxoaren zortzian. Hezkuntza publikoko langileek bigarren greba eguna burutuko dute ikasturte honetan. Emakumezkoen euskal derbian, Athleticek irabazi du Osasuna Erreginaren Koparen final laurdenetan, 2 eta 1. Hau eta askoz ere gehiago, Gaztelu Plaza saioan.

Siemens Gamesak itsasoko eolikoen lehen zentroa irekiko du Euskal Herrian

Bizkaiko eta Nafarroako egoitzetan jarriko du martxan gune hori. Zehazki, Zamudion eta Sarrigurenen. 2025erako zentroak 50 langile izango ditu. Ingeniaritza eta kudeaketa-profila duten langileek beteko dituzte lanpostu horiek. Itsas eolikoaren etorkizuneko garapenera bideratzeaz gain, Siemens Gamesak herrialdean duen ikerketa eta garapenerako gaitasuna indartuko du.

Osakidetzako garbiketa azpikontratetako langileek bi asteko greba iragarri dute

Osakidetzako garbiketa azpikontratetako langileek bi asteko greba iragarri dute. Martxoaren 20tik apirilaren 2ra arte lanuztea egingo dute, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta. Euren lan baldintzak osasun zerbitzu publikoko langileekiko homologatzea aldarrikatzen dute. Hala, Osakidetza eta garbiketa zerbitzuko enpresa interpelatzeko protesta gehiago egingo dituzte. Era berean, Jaurlaritza erantzunkizuna eskatzen diote. Ohartarazi dutenez, sektoreko maskulinizatuetako gatazketan bitartekari lanak egiten dituen bitartean, emakumeak protagonista direnean albo batera begiratzen du Jaurlaritzak.

Mendi Tour ekimenaren 11. edizioak Mendi Film jaialdiko film onenak bilduko ditu

Martxoaren 20tik 24ra bitartean, 2023ko Mendi Tour fundazioa izango da. Mendizaletasunarekin lotura duten 13 film proiektatuko dira. Abentura filmak eta dokumentalak eskainiko dituzte. Besteak beste; 'Adrenaline Sucks', 'Into The Ice', ‘Doo Sar' eta ‘Agur Artzai’ proiektatuko dira. Filmak 19:30ean hasiko dira eta sarrerak 5€-ko kostua izango dute. Vital Fundazioaren webgunetik edo Gasteizko egoitzan Kordoi Etxean, Cuchillería 24 kalean erosi daitezke. 11. edizioa Santikurutze Kanpezun ospatuko da apirilaren 22an eta Laudion maiatzaren 19an.

Euskararen alde 12.742 kilometro egingo dira Laudion martxoaren 26an

'12.742 km baietz!' lelopean, Laudio ikastolak egun osoko egitaraua prestatu du. Ekimenak 2021ean Araba Euskaraz jaiaren testuinguruan eginiko ‘10.000km baietz’ ekimenari jarraipena ematea du xede. Parte hartzaileek nahi beste itzuli eman beharko dituzte Zumalakarregi etorbidean barrena, erronka modu kolektiboan osatzeko. Guztira 12.742 kilometroko langara iristea dute helburu antolatzaileek.

Iberdrolak eta Haizea Windek itxitako akordioarekin 350 lanpostu berri sortuko dituzte

Iberdrolak eta Haizea Wind Groupek 200 milioi euroko kontratua sinatu dute East Anglia Three itsas parke eolikorako 50 monopilote egiteko. Alegia, itsasoko haize errotentzat zutabe bakarreko 50 dorre eraikitzeko. Kontratu horrekin, Haizea Bilbaok Bilboko portuan duen instalazioa handitzea erabaki du, eta 350 pertsona kontratatzea espero da urtebetez luzatuko diren lanetarako.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image