Image

Saioak

All Stories

Donostian gutxienez 3.375 gazte joan dira inguruko herrietara bizitzera hamar urtean

Gizartean dagoen arrakaletako bat emantzipatu ezina da. Gipuzkoako Foru Aldundiak berak egindako txosten baten arabera, azken hamar urteetan Donostia utzi eta Buruntzaldeko eta Oarsoaldeko herrietara bizitzera joan diren gazteak 3.375 izan dira. Testuinguru horretan, Bizilagunekin plataformak Donostiako hiri eredua aldatzeko premia azaldu du.

Auzokideen aldarriak, Iruñeko Alde zaharrean eta Sanduzelai auzoan

Iruñeko Sanduzelai auzoan eta Alde Zaharrean auzo problematika eta aldarriak dituzte. Sanduzelaik, Iruñea hirira sartzeko auzo nagusiak, trafiko handia du eta bertako bizilagunek biribilgune nagusia lurperatzeko eskatu zuten atzo manifestazioa batean eta Alde Zaharrean ordea gentrifikazioaren aurkako oihua izan dute azken egunetan.

Aberri Egun bateratua ospatzera deitu du Euskal Herria Batera-k

Helburua Aberri Eguna zazpi lurraldeetan modu bateratuan ospatzeko baldintzak jartzea dela adierazi dute. Ekitaldia egingo dute Donostiako Miramar jauregian, apirilaren 8an, 'Bagara, badugu' lelopean. Euskal Herri osoko eragile sozial, politiko eta sindikalei deitu diete, baita kulturgileei akademikoei eta kirolariei ere.

Baionako autobus geltokia blokeatuta, pentsio erreformaren kontrako bederatzigarren greba egunean

Bederatzigarren greba eguna dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Lanuztea erabatekoa izango da tren zerbitzuan eta Biarritzeko aireportuan. Goizean goizetik jendetza bildu da Baionako autobus biltegiaren aurrean, eta TxikTxak autobus zerbitzua gelditzea lortu dute.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image