Image

Saioak

All Stories

MusikaZuzenean TB # 221 : Arene 6 + Unai Azkarate (Azkaiter Pelox)

MusikaZuzenean telebista saioaren 221. ataleko talde protagonista Arene 6 izango da. Algortan egin dugu hitzordua punk oi! giroetan datorren 'Bereizezinak' disko txikia gertutik ezagutzeko.

Hitz Bitan atalera, berriz, Unai Azkarate (Azkaiter Pelox) gonbidatu dugu. Musikari ipurterrearen gustukoak ezagutu ditugu, eta bide horretan maite dituen disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Harrera Sareak: “Pertsona guztiei bizitzeko gutxienekoak bermatu behar zaizkie”

Hainbat kolektibok salatu dute 13 pertsona migratzaile izateagatik “gaizkile” gisa tratatuak izan direla Deustuko Erriberan. Jose Morales Deustuko Erribera Harrerako kideak nabarmendu du Erriberako Duquesa Maria eraikin industrial erdi abandonatu batera sartu zirela Espainiako Poliziak, eta han zeuden 13 migratzaile Indautxuko komisaldegira eraman zituztela “paperik ez zeukatelako”. Moralesen hitzetan, kanporatzen agindua ireki diete, eta berriro ere kalean harrapatu edo identifikatzen badituzte, “prozedura bat ireki, CIES batera eraman, edo euren herrialdera itzuli ahal dituzte”.
Txus Azkoiti Atxuri Harrera Sareako kideak, bestalde, salatu du bertako kantxetan lo egiten zuten hainbat gaztetxo sakabanatu egin zituztela, eta horrek beren “zaurgarritasun egoera” areagotu duela: “Atzerritartasun Legea salatu nahi dugu. Alde batetik, atxilotzen eta jazartzen ari dira kalean daudenak, eta bestalde, bere jaioterrira bidaltzen ari dira, mehatxupean”. Azkoitik salatu du horrek “beldur eta segurtasun falta” areagotzen duela, eta “estereotipoak” areagotzen dituela, “pertsona arriskutsutzat” joz. Hori horrela, azpimarratu dute pertsona guztiei “bizimodu duin” bat bermatzeko behar diren gutxienekoak eskaini behar zaizkiela.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image