Image

Saioak

All Stories

Ardoaraba bueltan da Gasteizen asteburu honetan

Azken urteotan, pandemiak geldiarazi zuen ardoaren jaia, baina bi urteren ondoren Ardoaraba bueltan da. Aurtengo edizioak zenbait berritasun dakar, beste edizioetan bezala 3 karpa jarriko dira, baina aurten Aiotz plazako karpa plaza Berrian egongo da. Beraz, hiru karpa izango dira Foru plazan, Probintzia plazan eta plaza Berrian. Horrekin batera, beste aldaketa bat izango da, taloitegien prezioa 2019 baino garestiagoak izango dira, 15 euro ziren eta aurten 20 euro ordainduko ditugu. Azaroaren 3an irekiko dira karpak eta 7a izango da azken eguna.

Euskaraz ez dakitenak erakartzeko jardunaldiak antolatu ditu Euskaltzaleen Topaguneak

Euskaratik abiatuz zubiak eraikitzeko urratsa proposatu du Euskaltzaleen Topaguneak. 'Zubi bat euskaratik' lelopean, euskara ez dakitenei hizkuntzak eman diezazkien aukerak ezagutaraztea dute xede, jatorriarekin, hizkuntzarekin eta bestelako aldagaiekin loturiko bereizkeria eta bazterketa egoeren aurrean neurriak eraginkorrak bilatzea.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image