Image

Saioak

All Stories

Abenduaren 14tik 16ra greba egingo dute Osakidetzako azpikontratetako garbiketa-zerbitzuko langileek

Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa-zerbitzuko langileek ia 5 urte daramatzate
hitzarmenik gabe, enpresekin berrogeita hamar bilera inguru egin ondoren. Langileek salatu dutenez, 2018an hasi ziren hitzarmen berria negoziatzen, baina oraindik ez dute lortu haien helburu nagusia, Osakidetzako langileei homologatzea. Hori dela eta, grebara deitu dute gaur abenduaren 14rako, 15erako eta 16rako.

LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute Gurutzetako Ospitalean. Negoziazioak erabat blokeatuta daudela adierazi dute, eta azaldu dutenez, gauza bakarra nahi dute: Osakidetzako beharginen lan baldintza berdinak izatea.

Argi utzi dute kosta ahala kosta defendatuko dutela lan baldintzen homologazioa.

Bilbon manifestazioa egin dute metalgintzako langileek ELA sindikatuak deituta

Astebeteko grebari ekin diote Bizkaiko metaleko langileek ELAk deituta, FVEM patronalak 18. negoziazio bileran eduki nahikorik proposatu ez duela iritzita. Astelehen honetan manifestazioa egin dute Bilbon, hasieran bi zutabetan banatuta, gero Moyua plazan elkartu eta protesta FVEM patronalaren egoitzaren atarian amaitzeko.

Deitutako bost eguneko grebak eragina izan dezan, ELAk oso argi dauka aste klabea dela hau. “Patronalak gero eta pobreago nahi ditu Bizkaiko Metaleko langileak. Bada, aberastasuna modu justuan banatuko duen hitzarmen bat sinatu arte ELAk ekoizpena geldituko du eta kaleak beteko ditu”.

ELAk bere orain arteko proposamenari helduko dio, eta biharko manifestaziora deitu du 11:30ean Barakaldon.

‘Ahoa narras’ lelopean dator Feministaldia asteazkenetik larunbatera

‘Ahoa narras’ leloa aukeratu dute aurten Feministaldiaren sustatzaileek. Azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean egingo da kultura feminista jaialdia, Donostiako Tabakaleran. Hamazazpigarren aldiz, kultura feministari lotutako ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izango da Feministaldia.

Askotariko edukiek osatzen dute aurtengo Feministaldiko egitaraua, zeina 25 artistak, aktibistak eta pentsalarik baino gehiagok osatzen duten. Aldaketa urtea da Feministaldiarentzat, izan ere, jaialdiaren hazia ezarri zuen kolektiboa, Plazandreok plataforma politikoak, antolakuntzaren ardura utziko du. Leire San Martinek eta Laura Muelasek hartu diete lekukoa.

Sarrera librea izanen da, edukiera bete arte. Gainera, emanaldietako batzuk streaming bidez ikusteko aukera egonen da.

Bizkaiko Kluben Arteko eskuz binakako txapelketako finalaren lehen partida eskainiko du 'Joko Zelaia' saioak

Bizkaiko Kluben Arteko eskuz binakako txapelketako finalaren lehen partida eskainiko dugu gaur gauean Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoitik.

Kadeteen 1. Mailan, Upo Mendi klubeko Oier Elorza eta Igor Egilorrek Iurretako klubeko Ibai San Santon eta Lukan Atutxaren aurka jokatutako partida ikusi ahal izango da gaur, 22:00etan, Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.

Mugimendu feministak kaleak hartu zituen azaroaren 25ean Nafarroan

"Beldurra eta kontrolaren aurrean justizia feminista" lelopean, milaka lagun atera ziren kalera azaroaren 25ean. Sistema patriarkala deuseztatzen duten diskurtsoen gorakadaren aurrean, inoiz baino gehiago, autodefentsa feminista aldarrikatu zuten, esate baterako Lizarran, eta baita Iruñean ere.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image