Image

Saioak

All Stories

Euskarazko bikoizketa zutabe 'ezinbestekoa' dela azpimarratu du Pantailak Euskaraz plataformak

Bikoizketa baino gehiago, barne ekoizpena eta azpidatziak sustatu behar direla azpimarratu zuen Bingen Zupiriak aurreko astean Hamaika Telebistan eginiko elkarrizketa batean. Adierazpen horien harira, baina, Pantailak Euskaraz mugimenduak hainbat kritika eta eskaera egin ditu. Izan ere, adierazpenek agerian “itsutasun estrategiko nabaria” uzten dutela salatu dute.

Pantailak Euskaraz taldeak ohartarazi du erakundeen aldetik ez dela azpidatzien aldeko apustu argirik egin, eta euskarazko ekoizpenari dagokienez, Jaurlaritzak ez dituela ekoizpenak behar besteko irmotasunez lehenesten. Jaurlaritzako sailburuari eskatu diote ez jartzeko bikoizketa azpidatzien eta ekoizpenaren aurka.

Arabako bola-jokoa, iragana eta etorkizunaren arteko zubia

Arabako kirol honek ez du zer ikusirik ezagutzen dugun bola-jokoarekin. Liburuen arabera, hamabosgarren mendean arabarrak hasi ziren joko hau praktikatzen eta denborak aurrera egi ahala lurralde osotik zabaldu zen. Gaur egun, Laura Onraita adierazi duenez, Arabako tradizioa eta kultura indartzen duen kirol bat da.

Ehunka lagunek Iruñeko kaleak hartu dituzte abeltzaintza industrialaren amaiera eskatzeko

Makroetxaldeen aurkako Nafarroako Plataformak, beste eragile batzuen babesarekin, Iruñeko kaleak hartu ditu abeltzaintza industrialaren amaiera eskatzeko eta abeltzaintza estentsiboaren alde egiteko, elikaduraren burujabetasunaren aldeko aldarria zabalduz. Gaur egun Nafarroako nekazaritza lurren hiru laurdenak animaliak elikatzeko erabiltzen da.

24 orduko greba egiten hasi dira Trapagarango Amazonen

Langileek hitzarmen propioa eskatzen dute. Salatu dutenez, langile asko behin-behinean ari dira lanean, eta banaketan dabiltzanak, autonomoak edo sei enpresatan azpikontrataturikoak dira. Grebaren jarraipena %100eko izaten ari dela azpimarratu du Fernando Ortegak Amazoneko langile-batzordeko kideak (LAB).
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image