Image

Saioak

All Stories

Azaroaren 25ean milaka pertsona kalera atera dira "justizia feminista" aldarrikatzeko

Aldarri moreak nagusitu dira azaroaren 25ean Euskal Herrian. Izan ere, milaka pertsona kalera atera dira "justizia feminista" aldarrikatzeko.

Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Baionan mobilizatzeaz gain, herri desberdinetan ere izan dira mobilizazioak indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean. Euskal Herri osoan "autodefentsa feminista" aldarrikatu dute.

Justiziaren jarrera salatua izan da, izan ere, hainbat epaitegik sexu erasotzaileen kondenak murriztea erabaki dute. Mezuak eta kanpainak gizonei ere zuzenduta izan dira, berdintasunaren aldeko borrokan inplikatu daitezen.

Greba eguna dute gaur Correosen eta Amazonen

CGT, LAB, ESK, ELA, SiPcte, Intersindical Valenciana eta CNT sindikatuek greba eguna dute Correos posta zerbitzu publikoan. Sindikatuek ohar bateratua atera dute, bertan azaldu dutenez, grebara jotzea erabaki dute lan Hitzarmen Kolektiboaren eta funtzionarioen Akordioaren negoziazioan aurrera egitea “ezinezkoa” delako.

IV. Hitzarmen Kolektiboa eta Funtzionarioentzako Akordioaren negoziazioaren bitartez, lan baldintza nagusiak hobetzea lortu nahi dute, hala nola soldata, lanaldia, kontziliazioa eta lan-osasuna.

Zehazki, soldatak KPIarekin lotzeko soldata-berrikuspenaren klausula eratzea, asteko 35 lan orduen ezarpena, egiturazko plaza guztiak benetan betetzea eta galdutako lanpostuak errekuperatzea.

 Mobilizazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image