Image

Saioak

All Stories

Koñots Ulia antzerkia Hamaika Telebistan!

Amaiur Epherrek idatzi eta zuzendutako antzerkia da, 5'Inahalak Antzerki taldeak emanik. Miren eta Koxe bikotekideak hiritik berriki galdu duten Amatxiren etxaldean instalatzen dira. Uliak fite agertzen zaizkio, eta beren presentzia gero eta trabagarriago eta gaixtoago bilakatzen da. Zer egin ulien kontra gure esparru libre guziak kutsatzen dizkigutenean?

Ez galdu Koñots Ulia antzerkia, larunbatean eta igandean, 20:00etik aurrera, Banda Zabala saioan.

'Adore, Kemena, Kuraia', Zea Maysen azken lana

Azken bi urteetako abestiak bildu ditu Zea Mays taldeak 'Adore, Kemena, Kuraia' diskoan. Orain arte entzun gabeko beste lau abesti ere baditu diskoak. Diskoa joan den urtearen amaieran argitaratzekoa zen, baina ez zen posible izan.

Diskoa sarean entzun daiteke osorik, eta Durangoko Azokan aukera egongo da formatu fisikoan erosteko. Biniloan ere aterako dute. Aurkezpen bira datorren urteko otsailean hasiko dute, Miarritzeko Atabal aretoan. Besteak beste, Iruñean, Madrilen eta Bartzelonan ere egongo dira. Europan ere eskainiko dituzte kontzertuak, Zurichen, Frankfurten eta Berlinen.

Azaroak 25, 'Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista!'

‘Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude!’ lelopean kalera ateratzeko deia luzatu du EHko Mugimendu Feministak. Emakumeen gaineko indarkeria salatzeko egunean autodefentsa feminista aldarrikatuko dute.

Hala, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 19:00etan hasiko dira manifestazioak, Jesusen Bihotzetik, Bulebarretik eta San Anton plazatik, hurrenez hurren; Iruñean, 20:00etan aterako da Gaztelu plazatik. Baionan, aldiz, larunbatean egingo dute protesta, 19:00etan, herriko etxeko plazatik.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image