Image

Saioak

All Stories

Pablo Llarena epaileak behin-behinean aske utzi du Clara Ponsati eurodiputatua

Atzo arratsaldean atxilotu zuten Bartzelonako Katedralaren plazan, desobedientzia leporatuta. Ponsatiren defentsak 'habeas corpus' eskaera bat egin dio instrukzioko epaileari, atxiloketa legez kanpokoa izan dela argudiatuta. Epailearen aurrera eraman ostean, Ponsati epaitegitik atera da gauean. Apirilaren 24an deklaratu beharko du.

Osakidetzari lotutako kexak %220 ugaritu dira 2020. urtearekin alderatuta

EAEko Ararteko Manuel Lezertuak 2022ko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Iaz, 307 kexa aurkeztu ziren Arartekoaren aurrean, bulegoan tramitatutako ekinbide guztien %12. Hori dela eta, Herriaren Defentsa Erakundeak EAEn duen bulegoko taldeak bilera egin du Gotzone Sagardui Lakuako Gobernuko Osasun sailburuarekin, egoera aztertzeko.

Lezertuak adierazi du Osasun Saila “irtenbideak” bilatzen ari dela, eta lehen arretako aurrez aurreko arta berreskuratzeko pausoak eman dituela. Aldiz, aitortu du profesionalen eskasia arazo handia dela eta denbora gehiago beharko dela hori konpontzeko.

Pentsioen erreformaren aurka batera mobilizatuko dira ELA, Galiziako CIG eta Kataluniako Intersindical sindikatua

Espainiako Ministroen Kontseiluak martxoaren 16an onartu zuen pentsioen erreforma. Astearte honetan, ERCren babesa lortuta, erreforma onartzeko sostengu nahikoa lortu du Espainiako Gobernuak. ELAk deia egin die alderdi politikoei pentsioen erreformaren aurka egin dezaten. Hiru sindikatuek aldarrikatu dute pentsioa kalkulatzeko 15 urteko epea ezartzea eta erretiroa 65 urtera jaistea.

50 urtetik beherako langileen pentsioak murriztuko dituztela salatu du Mikel Lakuntzak ELAko idazkari nagusiak. Bestalde, Lakuntzaren arabera “bideak ireki” dituzte, etorkizunean murrizketa gehiago egon daitezen.

Apirilaren 4an eta 20an egingo dute protesta Euskal Herrian.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image