Image

Saioak

All Stories

Ainize Butron, Herrian Bizi plataforma: “Espekulazioaren gehiegikeriari etenaldia eman behar zaio”

Herrian Bizi plataformak etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, Baionan, 15:00etan.
Ainize Butron plataformako kideak salatu du etxebizitzaren arazoa ez dela berria Ipar Euskal Herrian, baina salatu du azken urteetan asko “larritu” dela: “Bigarren etxebizitzen kopurua asko emendatu da; etxebizitzen %20a turismora bideratzen da, eta gero eta jende gehiagok etxebizitzak erosten ditu urte guztian turismora bideratzeko”.
Butronek salatu du Ipar Euskal Herriko biztanleek gero eta zailtasun handiagoak dituztela bertan bizitzeko, eta etxebizitza eskubidea bermatzeko araubideak jarri behar direla nabarmendu du: “Espekulazio gehiegikeria horri etenaldia eman behar zaio”.

Aritz Ganboa, Geltokia: “Garrantzitsua da horrelako gogoeta espazioak zabaltzea”

Gaur estreinatuko da ‘Geltokia’ saio berria Aritz Ganboarekin, eta asteartero ikusi ahal izango da 22:00etan, Hamaika Telebistan.
Ganboak garrantzitsutzat jo du horrelako leihoak zabaltzea, gizarteari horrelako gogoetak egin ditzan bideak zabaldu eta horren parte izatea: “Gogoeta espazio bat zabaltzea da saioaren helburu nagusia, eta oso leku berezian zabaldu dugu espazio hori, Iruñeko Geltoki Zaharrean: elikadura burujabetza, efizientzia energetikoa eta ekonomia sozial eta solidarioa bultzatzeko erdigune bihurtu da leku hori”.
Solasaldian parte hartuko duten adituek hainbat gai izango dituzte hizpide: energia, mugikortasuna, ekoizpen eredua edota kontsumo harreman ereduak. Horrez gain, Koldo Garcia Geltokiko jatetxeko sukaldariak errezeta goxo goxoak prestatuko ditu.

Basque Culinary Centerrek ardoaren prestakuntza eta ikerketarako zentroa irekiko du Araban

EDA, Edariak eta ardoak- Drinks anda Wine Campus, izena izango du.Ardo proiektuaren bihotza izango da baina beste edarien inguruan ikertuko da eta formakuntza eskainiko da. Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak lagundutako proiektuaren egoitza nagusia Gasteizen izango da.Arabako Errioxan kokatuko beste bat kokatuko da.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image