Image

Saioak

All Stories

Josu Etxaburu, Gure Esku: ‘Autodeterminazio eskubidea barne arazo moduan begiratzeari utzi behar dio Europak’

Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak Eskoziaren autodeterminazio eskubideari atea itxi ostean, Gure Eskuk “autodeterminazio eskubidearen arautzea” aldarrikatu du. Autodeterminazio eskubideari buruzko auzia Europa mailan jokatzeko beharraz eta dagoen tarteaz mintzatu da Etxaburu.

Miren Basaras, mikrobiologoa: ‘Arnas birusen sintomak izatekotan, maskara erabiltzea da gomendagarriena besteak babesteko’

Miren Basaras mikrobiologoarekin aztertu dugu haurren artean gorakada izan duten bronkiolitis kasuak; baita covid19ak bigarren hiruhilekoan utzitako heriotzak. Dosi gehigarrien txertaketak aurrera egin duen heinean, beheraka egin dute kasu horiek, azaldu du Basarasek.

Agustin Aizpuru: 'Ez dut uste Usansoloren gogoaren aurka inpugnaziorik egongo denik'

Agustin Aizpuru Usansolo Herria plataformako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Berak ez du uste Espainiako Gobernuak desanexioari helegitea jarriko dionik: “Injustizia izango litzateke, 40 urte geroago, atzera botatzea Usansoloren gogoa, eta espero dugu borondate politikoarekin gauzak konpontzea”.

Gasteizko Udaletxeak Eusko Jaurlaritzari tranbiaren proiektua birplanteatzea eskatu dio

Ibilbidea San Martin auzotik sartuko da eta erabakiak eragina izan du Gasteizko Udalan. Gorka Urtaranek, Gasteizko alkateak, eskatu zuen proiektua bertan behera uztea eta ibilbidea adostea. Arabako Foru Aldundiak, berriz, proiektuaren finantzazioaren % 17,5a egiten du. Eta ahaldun nagusiaren esanetan, azken erabakia Gasteizko Udaletxeak hartu beharko luke.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image