
Saioak
All Stories
Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Osakidetzako egoera izan du hizpide, eta nabarmendu du “eraldaketa” eta “errotiko aldaketak” behar direla Osasungintza benetan publikoa izan dadin. Era berean, gehitu du Donostialdeko ESIko zerbitzuburuekin gertatutakoa Osakidetzaren egoeraren beste “sintoma” bat dela, eta Osakidetzak “gobernantza transbertsalagoa” behar duela, “profesionalek diotenean arreta jarriko duena”.
Arabako Mahastiak zigilu berriak Kontseilua osatu du eta estatutuak sinatu ditu.
Eusko Jaurlaritzak behin-behineko baimena eman zion Arabako Mahastiak zigiluari. Hori egia bihurtzeko ABRA elkarteak Kontseilua osatu behar zuen eta estatutuak sinatu. Urtarrilaren 21ean izan zen bilera eta Emilio Aguillo, Solar de Ayala upategiaren jabea, Kontseiluaren lehendakaria izendatu dute.
Gaur, 22:00etan, Nafar Away saioa Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.
- 'Soilik bai da baietz' legea aldatzea proposatuko du PSOEk Espainiako Kongresuan
- Nondik datoz Ituren eta Zubietako inauteriak?
- Pentsio erreformaren kontra bigarren greba eguna dute Ipar Euskal Herrian
- Iturengo plazan elkartu dira joaldunak eta mozorroak
- Donostian sirena hotsak pil-pilean dira
- Gero eta basurde gehiago daude Aramaioko udalerrian