Zigorren ikuspegitik, sexu abusu eta eraso delituen bereizketa ezabatzea izan zen legearen aldaketa nagusietako bat. Horrek ekarri du zigor tarteak zabalagoak izatea, eta epaileek ere interpretazio tarte zabala izatea.

Ia ehun joaldunek desfilatu dute astelehen honetan Iturenen. Goizean goizetik joare soinua nagusi izan da Malerrekan. Pasa den astean hasi ziren inauteriak, baina, astelehen honetan izan dute Iturenen egun haundia; aurtiztarren eta zubietarren bisita izan dute.
Asteartean aurtiztarrak eta iturendarrak izanen dira Zubietara joango direnak.
Otsailaren 11n Emakume Zientzialarien Eguna ospatzen da eta otsailaren 8tik 17ra bitarteko astean egingo dira Emakumeak Zientzian 2023 ekimenaren jarduerak. 50 ekintza eta sorpresa baino gehiagoko programa zabala diseinatu dute. Hainbat zentro berri gehitu direnez proiektura, era askotako ikerketa-eremuak jorratuko dira, “zientzia bada nesken kontua” mezua ahalik eta pertsona gehienei helarazteko. Gainera, edizio honetan, Bizkaiko erakundeen parte-hartzeari esker, eremu geografikoa zabaldu da eta ekintzak Gipuzkoan eta Bizkaian egingo dira, hiriburuetan batez ere.