Image

Saioak

All Stories

10 eguneko epea dute kartzelan sartzeko De Miguel auziko akusatuek

Espainiako Auzitegi Gorenak atzo jakinarazi zituen De Miguel auziko zigorrak, eta Arabako Probintzia Auzitegiak 24 orduan argitaratu du epaia irmo egiten duen autoa. Arantxa Tapiak kaleratutzat jo ditu De Miguel eta Otxandiano. Euskal Administrazioaren menpeko bi enpresa publikotan egiten dute lan: Hazi Fundazioan eta Arabako Parke Teknologikoan, hurrenez hurren.

LABek salatu du Osasunbideko hamar mediku enpresa pribatuetan ari direla lanean, esklusibotasuna kobratu arren

Imanol Carrera LABeko koordinatzaileak ostegun honetan eman du horren berri Iruñean egindako agerraldian. Esklusibotasuna, 800-1.100 euro inguruko gehigarria izaten da, eta berez, hori kobratuta osasun sistema publikoan bakarrik jardun behar dute langileek.

Karrerak azaldu du legez kanpoko jarduera horiek oso sustraituta daudela Osasunbidean, eta eskatu dio Foru Gobernuari miaketa zorrotza egin dezala kasu guztiak azaleratzeko. Kasu horiei gehitu behar zaio otsailean LABek azaleratu zuen beste kasu bat.

Halaber, Karrerak dei egin du larunbat honetan 17:30ean Iruñean osasun publikoaren alde egingo den manifestazioan parte hartzera.

Alex Aginagalde, Pantailak Euskaraz: “Euskarak pantailetan duen presentzia biderkatuko duen herri estrategia bat behar dugu”

Pantailak Euskaraz egitasmoak abesti eta bideoklipa aurkeztuko ditu datorren larunbatean, beren aldarrikapenak ahalik eta gehien zabaltzeko. Oihana Bartra bertsolariak idatzi du kantua, eta Josu Bergarak jarri dio musika. Horrez gain, hainbat abeslari eta aktore ezagunek kolaboratu dute abestian.
Aginagalden hitzetan, abestiaren mezua da Euskal Herria euskaraz bizi den herria izango bada, beharrezkoa dela pantailak ere euskaraz izatea: “Euskarak aurrera egingo badu, eta euskararen normalkuntzan benetako pausoak emango baditugu, beharrezkoa da euskarak pantailetan duen presentzia biderkatuko duen herri estrategia bat izatea”.

Ainhoa Tirapu, ELA: “39 egun beteko ditugu greban, eta patronala ez da mugitzen”

Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileak beste 10 greba egun egiten ari dira ELA sindikatuak deituta. Ainhoa Tirapu sindikatuko kideak azaldu du 29 greba egun egin dituztela dagoeneko, eta 10 egun hauekin 39 izango direla guztira. Hala ere, salatu du patronala ez dela “mugitu”.
Tirapuk azaldu du manifestazioa egin zutela atzo, eta lanaldietan jarri zutela fokua, langile askok ez dutelako lanaldi osoa, eta horrek prekarietatea areagotzen duelako. Zentzu horretan, Tirapuk salatu du “zoritxarrez” langileak “ohituta” daudela mobilizazio luzeak egin behar izateaz, eta “indarrarekin” eta “gogotsu” daudela mobilizazioekin jarraitzeko: “Badirudi egun gehiago behar direla patronalak aldarriak entzun ditzan”.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image