Skip to main content

Pandemiaren eragina hezkuntzan

Altxa burua

Gogorrak eta gorabeheratsuak izan dira azken bi ikasturte hauek haur eta gazteentzat zein irakasleentzat. Agindu berri ugari bete behar izan dituzte ikastetxeetan: ez kendu musukoa, gela eman gelan sartzean, ateratzean, bokata jan aurretik, ondoren, bitartean, pasabidean lurreko gezien norabidean ibili, inor ez ukitu... Etxean, berriz, klaseak jasotzeko modu berrietara egokitu behar izan dute, eta ondorioz, termino berriak ohiko bihurtu dira beren eguneroko jardunean: drive, clashroom, google, bideo deia, zoom, jitsi… Izan ere, irakasleei hankaz gora jarri zaie beren lana, eta teknologia berriak erabiltzen ikasi behar izan dute tupustean.

Pandemiak hezkuntzan izan duen eragina ezagutzeko lau pertsonekin elkartu da Reyes Ilintxeta kazetaria: Izaskun Gomez Antsoaingo Ezkaba eskolako zuzendariarekin, Juan Lakasta Iparralde institutuko irakaslearekin eta Biurdanako ikasle diren Mikele Lopez de la Hoz eta Jon Etxalarrekin.