Skip to main content

'Lemoiz gelditu' murala, HTX24, 'Sisiforen paperak' antzezlana eta 'Antzara eguna' komikia

Artekale

Lemoiz gelditu horma-irudia izango dugu hizpide aste honetako Artekale saioan. Iskandar Rementeriak komisariatu du duela 40 urte Vicente Ameztoyk, Jose Luis Zumetak eta Carlos Zabala Arrastaluk sortutako muralaren inguruko erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan. Halaber, antzerkiak presentzia nabarmena izango du aste honetako saioan, Sisiforen paperak antzezlana eta Bilboko Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia tarteko. Lathe Biosas dantza ikuskizuna, Artium museoak bildu duen Moira Daveyren erakusketa monografikoa eta Bilboko Klasikoen 13. irakurketa jarraituak ere tartea izango dute saioan, besteak beste.

Hemen ikus ditzakezue Artekale saio guztiak, nahieran.