Alfre Elgezabal: “Tubacexetik kaleratu nahi dituztenetako asko emakumezkoak dira”

Tubacexeko lan gatazkari buruz hitz egin digu Alfre Elgezabalek. Bertako bi langilerekin hitz egiteko aukera izan du. Erpin asko dituen gaia dela azaldu digu, eta baita enpresak kaleratu asmo dituen 150 langileetako asko emakumeak direla ere.

Horrez gain arrantza sektorearen egoerari buruz ere jardun dugu. Sektorea ez dago bere unerik onenean, baina Ondarroako Kofradian egindako berrikuntza bezalako esperantza printzak ere baditu. Sektoreari laguntzeko, arrandegira joatean Euskal Herriko arrantzaleek arrantzatutako arrainak erostearen garrantzia azpimarratu digu.