
Gurean Gaur
All Stories
2021eko amaieran eta 2022ko hasieran erregaien prezioak asko igo ziren, eta horri aurre egiteko, Espainiako Gobernuak litroko 20 zentimoko deskontua ezarri zuen, abenduaren 31ra arte. Hala ere, elikagaien prezioek behera egin dute azken hilabetean, Espainiako Gobernuak oinarrizko elikagaiei BEZa kendu dielako eta olioa eta pasta % 10etik % 5era jaitsi direlako.
Ia ehun joaldunek desfilatu dute astelehen honetan Iturenen. Goizean goizetik joare soinua nagusi izan da Malerrekan. Pasa den astean hasi ziren inauteriak, baina, astelehen honetan izan dute Iturenen egun haundia; aurtiztarren eta zubietarren bisita izan dute.
Asteartean aurtiztarrak eta iturendarrak izanen dira Zubietara joango direnak.
Otsailaren 6an, hiru urte beteko dira Zaldibarko zabortegia amildu zenetik. Urteurrenaren bezperan, ekitaldia antolatu du Zaldibar Argitu plataformak. Eitzagan elkartuko dira eguerdiko 12:30ean, eta musika emanaldia, lore-eskaintza eta hitzartzeak egingo dituzte Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeko.
69 langile hil ziren iaz Euskal Herrian beren lanpostuetan. 2021ean baino bat gehiago izan ziren, eta 2020an baino lau gutxiago. Horiek hala, guztira 530 lagun hil dira lanean azken hamarkadan. LAB sindikatuak urtero lan istripuen inguruan egiten duen txosteneko daturik deigarriena da, azken urtekoa iragan astean aurkeztu zuten. Txostenarekin batera, beste hainbat hausnarketa mahai-gaineratu ditu sindikatuak eta horiez hitz egiteko, Jonan Goñi Lan Osasuneko Idazkaritzako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
ELA sindikatuak adierazi du lehen eguna “arrakastatsua” izan dela; “gutxienez” greba hogei egunez luzatuko dela iragarri dute. ELA sindikatuak adierazi duenaren arabera, ia denak emakumeak diren talde horrek Gipuzkoako kale garbitzaileek baino %25 gutxiago irabazten dute. Urtean 20.000 euro inguru kobratzen dituzte.
11:00etan egin dute elkarretaratzea, baina aurretik, 07:30ean, Onkologiko ondoko errepidea moztu dute ordu erdiz eta trafiko handia egon da inguruko errepideetan protesta dela eta. Aste honetan egunero egingo dituzte elkarretaratzeak eta manifestazioak.
Hernanin eman dute proiektuaren berri, elkartea osatzen duten 11 elkarteren kantu eta bideoklipak aurkeztu ditu Bizipozak. Elkarteek egunerokoan lantzen dituzten gaiei eta errealitateari buruzkoak dira, haien asmo eta nahiak gizarteratzeko sortuak.
Aurtengoa hirugarren edizioa da eta, abesti eta bideoak euren sareetan elkarbanatzeaz gain, euskarri fisikoan ere salduko dituzte. Aurtengo edizioko kantuen konposizioa Xabier Zabala eta Marea Urdina Elkarteen esku egon da; Euskal Herriko 12 idazle eta bertsolari izan dira letragile eta 22 abeslarik kantatu dituzte.
Hilaren 19an Patagoniako Fitz Roy mendian izandako elur jausi batek Iker Bilbao eta Amaia Agirre harrapatu zituen. Biak bizia galdu zuten, eta ezin izan zituzten gorpuak erreskatatu. Horren aurrean, senide eta lagun talde batek Fitz Royra joatea erabaki zuen, gorpuak berreskuratzen saiatzeko, eta dolu etapa amaitzeko asmoz.
Egoera honek gastu batzuk sortu ditu eta horri aurre egiteko kontu korronte solidario bat zabaldu dut. Argi utzi dute laguntza horrek ez duela asmo erreskate espedizioa finantzatzea, bidaiak eragindako gastuetan laguntzea baizik.
Herritarren mendizaletasuna eta ingurumenaren ezagutza lantzeko sortu zuten Araiako Altzania mendi elkartea. Amado Lopez de Ipiña lehendakariarekin izan gara. Arabako mendizaletasunaz eta Araiako Mendi festibalaz aritu gara berarekin.
- Bizkaiko metalgintzako gehiengo sindikalak asanbleara eramango du Jaurlaritzaren eskaintza
- Peio Dufau, CGT: “Jendearen gehiengo zabal bat, lautik hiru, erreforma horren kontra dago”
- Roberto Uriarte: "'Soilik baietz da baietz' legearen sustraia ez aldatzea da garrantzitsuena"
- Bigarren Mundu Gerra osteko grabaketa batzuk, entzungai sarean
- Arabako Mahastiak zigiluak Kontseilu propioa osatu du
- Nafarroako Lehen Mailako Arreta eskuragarriena izan arren, irisgarritasuna arazoa da