Gurean Gaur

All Stories

Iruñeko kaleek jarrera irmoa erakutsi dute eraso sexisten aurka

San Ferminetan, ordea, ez da jai giroa bakarrik izan. Festak hasi direnetik, 22 eraso salatu dituzte, gutxienez. Andreen aurkako eraso horiek gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten astearte arratsaldean. Jendetze bildu zen bertan. Testuinguru horretan, Hamaikako lankideak kalera irten gara herritarren ahotsa jasotzera. Hona hemen jaso duguna.

Euskal Herriko hiriburuetako lehenengo jaiari agur esateko ordua iritsi da

San Ferminen amaiera iritsi da! Gaur izango da azken eguna eta gauerdian jendetza bilduko da berriro Iruñeko Udaletxe plazan, denek batera Gaixoa ni kanta dezaten eta jaiei amaiera eman diezaieten. Batzuek eskertuko dute, atseden falta sumatzen hasi direlako, baina orokorrean penaz hartuko dute festa handiaren amaiera.

Alconzako 25 kaleratzeak baliozkotu ditu epaitegiak

Alconzako 25 kaleratzeak balioztatu ditu epaitegiak. Apirilean kaleratuak izan ziren langileak, bada, enpresako langile batzordeak erabakia auzitegira eraman zuten. Horrez gain, otsailaren 28an grebara deitu zuten ELA, LAB eta CCOO sindikatuek, euskal sindikatuek, soilik, eutsi diote. Edonola ere, 25 kaleratzeak baliozkotuz epaiak arrazoia eman dio zuzendaritzari.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image