Gurean Gaur

All Stories

Jesus Uzkudun: 'Amiantoarekin jende asko gaixotzen ari da oraindik'

Behin betiko akordioa itxi du Espainiako Gobernuak amiantorako konpentsazio-funtsa abian jartzeko. Gehienez hiru hilabeteko epean abiaraziko da funtsa, eta Estatuko aurrekontuen bidez hornituko da. Dena den, adostasunak oraindik "bidea egiteke" duela azaldu du Jesus Uzkudun ASVIAMIE Euskadiko amiantoen biktimen elkarteko kide eta sustatzaileetako nagusietako bat.

Azaldu duenez, langileek enpresei banan banan kalte-ordainak exijitzeaz gain, konpentsazio-funts honen "garrantzia" da langile horiei, ingurumen biktimei eta etxean kutsatutakoei ere bideratuta egongo dela. Nabarmendu nahi izan du emakume askok etxean kutsatu zirela langileen arropak garbitzen.

Era berean, amiantoa iraganeko kontua ez dela azaldu du. Oraindik ere "amiantoagatik jende asko gaixotzen ari" dela azaldu du, eta Osakidetzak "inongo pausorik ematen" ez duela salatu du. Gogorarazi du, gainera, Europako Parlamentuak agindu duela 2032rako amiantoa desagerrarazi egin behar dela.

Metallicak indarrez beteriko kontzertua egin du San Mamesen

Metallica taldeak Bilboko San Mamesen jo du igande gauean. Niña Coyote eta Chico Tornado, Nothing But Thieves eta The Hellacopters jo dute kontzertu nagusiaren aurretik. Ikusle batzuk harmailetara heltzen zen soinu txarraren berri eman dute. Halere, taldearen indarrak publikoa berotu zuen eta kontzertu gogoangarri bat burutu zuten.

Teatro en la Chacena, gaztez osatutako antzerki amateur taldea

Gaztez osatutako antzerki taldea dela da 'Teatro en la Chacena'ren ezaugarri berezia. Zuzendu izan ezik, dena gazteek egiten dute, aktore eta teknikari lanetan ibiltzeaz gain, jantzitegia, eszenografia... dena haiek egiten dute. Gainera, estatu mailan garrantzitsuak diren Juan Mayorga amateur sariak bitan irabazi dituzte. Karen Errea aktoreak eta Andrea Amorena teknikariak kontatu digute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image