Gurean Gaur

All Stories

Pirinioetako bidea saio berezia, Hamaika Telebistan

Uztailaren 2an, katalan eta euskal herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar. Etorkizuna erabakitzeko prozesu bat lantzeko, adosteko eta sustatzeko beharra aldarrikatzea du helburu ekimenak. “Beste mugarri izugarri baten moduan irudikatu behar dugu larunbatekoa” azaldu du Etxaburuk. Pirinioetako Bidearen gailurretako eta aireko irudi ikusgarriak eta ekitaldi politikoa zuzenean eskainiko da Hamaika Telebistan, 21:00etik 22:30era, zuzenean, Ana Iruretagoiena eta Maider Galardi kazetariek gidatuta. Ez galdu!

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia, uztailaren 1etik 3ra Irisarrin

Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ekin dio 26. edizioari. Uztailaren 1etik 3ra kontzertuez gain, kultur ekitaldiz eta hitzaldiz beteko da Irisarri.
Hiru eguneko festibalak Sepultura, Delirium Tremens, Odei, Vulk, Merina Gris, Lumi, Frikun, Joseba Irazoki... eta beste hainbat artista hartuko ditu protagonista. Aurten, gainera, kontzertuen artean DJak ere egongo dira: Juanita Ba­nana, Lee Scratch Pourri, DJ Txako, Øra eta Marko et Selectarak.

Julen Oillarburu EHZko bozeramaileak argi utzi du, "musika jaialdi bat baino gehiago da EHZ”.

Horrela gelditu da, horrenbestez, musika programazioa:

  • UZTAILAK 1 - OSTIRALA: Lumi, Amorante, Delirium Tremens, Fizt & Furiuz, Sepultura, Eesah Yasuke, Atoem.
  • UZTAILAK 2 - LARUNBATA: Kilimak, Frigo, Madelyn Ann, Pasadena, Ødei, Ezpalak, Bulego, Vulk, Merina Gris, Calling Marian.
  • UZTAILAK 3 - IGANDEA: Gailu, Josepa Tapia, Ibil Bedi, Frikun, Sofa, Ah ! Kwantou, Joseba Irazoki eta Lagunak, Xutik, Niko Etxart eta Hapa Hapa, Fusible.

Nafarroako Parlamentuak eliza katolikoan egindako sexu-abusuen biktimak aitortzeko legea onartu du

Eliza katolikoan egindako sexu-abusuen biktimak aitortzeko Foru Lege aitzindaria onartu du, justizia arrunterako jada preskribatutako dozenaka kasu moralki aitortu eta erreparatzeko asmoz. Babes ia erabatekoa jaso du foru legeak, PSN, Geroa Bai, Podemos Ahal-Dugu, EH Bildu eta Ezkerrarena. Navarra Sumak bakarrik bozkatu du kontra.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image