
Gurean Gaur
All Stories
Arturo Campion euskaltegiaren 50 urteotako ibilbidea ezagutu dugu Nekane Otamendi eta Xabi Martinez de Lezea bertako bi kiderekin. Horrez gain, 'Periferiaren mugak' dokumentala ekoitzi duten Irati Egibar, Irene Zaldua eta Ekhiñe Aizkorbe elkarrizketatu ditugu. Euskararen hainbat errealitate jaso dute Periferiaren mugak dokumentalean, Euskal Herriko periferietako herrietako euskararen egoera ikertuz. Dokumentala nahieran ikus dezakezu hemen.
Irati Agirreazkuenagak kultur proposamen bi egin dizkigu: Korterraza film laburren jaialdia eta Zarautzeko Kalerki antzerki jaialdia.
NATOk bere ibilbide-orria onartu du hurrengo hamarkadarako; eta Errusia mehatxu esanguratsu eta zuzenena dela adierazi du. Lehen aldiz adierazi du aliatu guztien "lurralde-osotasuna defendatzeko erabakia".
- Pandemiaren ostean, alardea bueltan da Irunen; gogotsu hartu al dute eguna herritarrek?
- Agur Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeari
- Esther Saavedra: 'Lehen Arreta ez dago Osakidetzako Mahai Sektorialeko gai-zerrendan'
- Sindikatuen arabera, % 95eko erantzuna izan du Mercedeseko lanuzteak
- Maite Bergara: 'Hemen bi alarde egiten dira eta Udalak ez du alarderik'
- Iruñeko Peñek datozen Sanferminetarako pankartak aurkeztu dituzte