
Gurean Gaur
All Stories
Osakidetzaren desegitea aspaldidanik ari dira salatzen sindikatuek; horren aurrean, Eusko Jarlaritzak beste alde batera begiratzen duela esan du Saavedrak, benetako errealutatea ezkutatzeko ahaleginak egiten ari direla. Horrez gain, aurreikuspen eta plangintza falta nabaria dela azaldu du, "Osasun Sailak justifikazio desberdinak bilatu ditu aitzaki perfektuak bilatzeko" salatu du. Horrez gain, gaineratu du lan baldintza egokien falta dagoela, eta modu horretan dauden langileak erakarri beharrean "ihes" egiten dutela.
Greba eta mobilizazioekin jarraituko dutela azaldu du, "gustatuko litzaiguke beste era batera konpontzea, baina ez dugu beste biderik ikusten". Gaurkoan Mahai Sektoriala deituta zegoen, baina sindikatu guztiek ez bertaratzea erabaki dute, Saavedrak dioenez, euren aldarrikapenak ez dituztelako aintzat hartu: "Lehen Arreta ez zegoen gai-zerrendan, egoera hain larri baten aurrean", salatu du.
Iruñeko Peñek datozen Sanferminetarako pankartak aurkeztu dituzte gaur goizean egindako prentsaurrekoan. Iosu Santxez federazioko presidenteak eta Marta Aparicio federazioko kideak hartu dute hitza ekitaldian, eta, bertan, hiriko bizilagunei zein bisitariei dei egin diete jaiak "errespetuz" bizitzeko eta pertsonen askatasun murrizten duten jarduerak ez onartzeko, bereziki, emakumeen askatusa. Bestalde, Iruñeko Udalak zenbait peñari gune jakin batzuk erabiltzeko baimenak ukatu zizkiela gogoratu dute, eta gaineratu dute, gainera, ukatutako leku horiek Peñek ekintzak egiteko erabiltzen ari ziren ohiko espazioak direña. Bada, beste leku batzuetan kokatzeko baimena eskatu dutela adierazi dute, baina erantzunaren zain daude.
Gasteizko Mercedeseko sindikatu guztiek deitu dute greba gaurko, manifestazio bateratua ere egingo dute 11:30ean. Mercedeseko fabrikan beste hiru greba egun egingo dituzte hurrengo astean ELA, LAB eta ESK-k deituta. Bart ere izan dute greba-eguna Gasteizko Mercedesen.
- Mercedeseko fabrikan beste hiru greba egun egingo dituzte hurrengo astean ELA, LAB eta ESK-k deituta
- La Cumbre memoria gune bihurtzeko erabakiak jaso du Lasa eta Zabalaren senideen babesa
- Asier Blas: 'NATOren birfundazio honetan Europar Batasuna izango da galtzaile'
- Arantxa Tapia: 'Ez da egoerarik errazena Alemanian Mercedesen negoziaketari ekiteko'
- 'Erdian erein', Nafarroan euskara ereiten jarraitzeko
- Oihaneder Euskararen Etxeak bere ateak itxiko ditu ekainaren 30ean