Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 30. edizioa ospatuko da datorren igandena Mungian, Jagon eskola publikoa lelopean, eta gurekin izan dugu Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailea. Imazek nabarmendu du programa zabala prestatu dutela iganderako zein larunbaterako: “Esfortzu handia egin dugu herritarrek asteburu pasa polita pasatzeko aukera izan dezaten”.
Imazek nabarmendu du eskola publikoa “babestu” egin behar dela “herri honen altxor handia” delako, eta garrantzitsutzat jo du eskola publikoen arteko saretzea bultzatzea ere: “Mungialdeako sei eskola publikok hartu dute parte antolakuntzan, eta garrantzitsua da eskola publikoak elkarrekin aritzea eskola publikoaren sare indartsua eskaintzeko herritarrei”.