
Gurean Gaur
All Stories
Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Uztailaren 2an, katalan eta euskal herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar. Etorkizuna erabakitzeko prozesu bat lantzeko, adosteko eta sustatzeko beharra aldarrikatzea du helburu ekimenak. “Beste mugarri izugarri baten moduan irudikatu behar dugu larunbatekoa” azaldu du Etxaburuk.
Europari ere mezu argi bat helaraztea dute helburu, munduko nazio guztiek bezala, etorkizuna autodeterminatzeko eskubidea dugula, eta horretarako, erabakitzeko tresnak behar direla, “bi herri gaude erabaki nahi dugunak, autodeterminatzeko oso determinatuak”. “Europan ere herri gisa izan behar dugu gure lekua, gure ahotsa eta gure esanahia, ez beste norbaiten ahotik” gehitu du.
"Adostasunaren bidean, amestutako eszenatokira heltzen bagara, guztion elkarlanari esker izango da”, esan du borobiltzeko.
Bukatzeko, mezu argi bat utzi nahi izan du Etxaburuk: “Ez ezazue galdu uztailaren 2ko ekimena, parte hartzea garrantzitsua izateaz aparte bihotzean gordeko duzuen ekimena izango da”.
Trenaren aldeko Nafarroako eta Arabako plataformek, Burgosko kolektiboarekin batera, tren sozialaren alternatiba eraman dute Madrilgo Kongresura. AHTaren alternatiba gisa, lehendik dagoen bidea egokitzean datza, korridore berri bat eraiki beharrean, eta Ministerioaren proposamenak baino 1.500 milioi gutxiagoko kostua izango luke. Bien bitartean, teknikariak aspalditik ari dira lanean Euskal Y-a Nafarroarekin lotzeko dauden bi aukeretan. Ildo horretan, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak laster bilera bat egingo dute Espainiako Gobernuarekin, erabakiak hartzeko eta urrats berriak emateko.
Ekidak sortutako antzezlana da 'Agirretarren Bandera'. Modu militantean sortutako obra honek, gaur egungo egoeraz hitz egin nahi du eta horretarako fikziozko historia bat sortu dute. Politika iraultzailearen porrot garaian dago kokatua, pentsatuz egoera hori edozeini eragin diezaiokeela. Paul Beitiak eta Lurdes Ondarok kontatu digute.
Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak abortu eskubidearen babesa baliogabetu du. Duela 49 urte plazaratutako Roe versus Wade epaia eta 1992ko Planned Parenthood versus Casey ebazpena atzera bota ditu sententziak. Dagoeneko, AEBetako bederatzi estatu errepublikanok debekatu dute abortua; beste 20tan neurri murriztaileak espero dira. Erabakiak aldeko sei boto eta kontrako hiru izan ditu.
- Torturaren kontrako aldarriak ozen entzun dira Iruñean
- Rodrigo Cuevas asturiarrari aitortza sexu-aniztasuna eta genero askea ikusarazteagatik
- Manifestazio jendetsua egin dute Bilbon Osakidetza 'desegiten' ari dela salatzeko
- Botoa emateko parte hartzea handitu egin da Athleticeko hauteskundeetan
- Bi urteren ostean bueltan dira Leioako San Juan jaiak
- ‘Periferiaren Mugak’, euskararen errealitate desberdinetan sakonduz