Gurean Gaur

All Stories

Vero Satrustegi: 'AEBra bidean doazen migranteek korridore humanitarioak eskatu dituzte'

Mexikoko presidentearen eta AEBko presidentea den Joe Bidenen arteko bilera iragarri dute datozen egunotan; eta migrazioa izango da gai-zerrendako arlo nagusietako bat. Bien bitartean, migrazio fluxuek ez dute etenik. Berriki abiatu da AEBrantz Mexikotik beste karabana bat, eta igarobide seguruak eskatu diuzte Texasen gertatutakoa ekiditeko.

Testuinguru honetan, AEBko Auzitegi Gorenak Bideni argi berdea eman dio Trumpek abiarazitako 'Mexikon geratu zaitez' migrazio politikak bertan behera uzteko. Honek irekitzen duen bideaz aritu da Vero Satrustegi kazetaria.

Europak ez du diruztatuko AHTren Hego Mendebaldeko Egitasmo Handia, oraingoz behintzat

Frantziar Gobernuak AHTren Hego Mendebaldeko Egitasmo Handia eraikitzeko aurreikusitako 14.000 milioi euroko aurrekontuaren %20a Europar Batasunak diruztatu dezan eskatu zion. Azken honek baina, ez du diruztatuko oraingoz behintzat. Izan ere, ‘Europako interkonexiorako mekanismoa’ koadroan laguntzak jasoko dituzten 135 proiektuen zerrenda aurkeztu du Europak eta AHTri loturiko Frantziako Hego-Mendebaldeko Egitasmo Handia delakoa ez da ageri.

I-Ener enpresak 4 instalazio fotovoltaiko berri eraikiko ditu uda honetan Ipar Euskal Herrian

Energia-krisiaren gaineko kezka gero eta gehiago nagusitzen ari da mundu osoan. Alternatiba gisa I-Ener herritarren energia ekoizten duen sozietatea dugu Ipar Euskal Herrian. Jadanik energia berriztagarria ekoizten duten 17 zentral fotovoltaiko dituzte. 2022ko uda honetan lau instalazio fotovoltaiko berriren obrak hasiko ditu enpresak Sara, Donoztiri, Garazi eta Ortzaizeko herrietan.

Gasteizko alkateak Urrezko Domina Arabako Gurutze Gorriari ematea proposatu du

Erakundeak 150 urte beteko ditu aurten. Alkatearen ustez, erakunde humanitarioak aitorpen hori merezi du behar gehien dituzten kolektiboei eskainitako dedikazioa eta orain arteko ibilbidea direla eta.
Hirugarren Gerra Karlistan sortu zen Gurutze Gorria Araban eta, une hartan, haren zeregin nagusia izan zen zaurituei arreta ematea. Une bakoitzaren arabera, erakundeak bere lana biztanleen beharren eta sasoiaren arabera egokitu du. Behar horiek batez ere gizarte-politikekin eta premia gehien dituztenekin lotutakoak izan dira: adinekoak, istripuak, immigrazioa, errefuxiatuak, presoak, desgaitasuna, hondamendiak, droga-mendekotasuna, edota nazioarteko lankidetza, besteak beste.

Hilketaren 14. urteurrenean, Nagore Laffage gogoratzeko ekitaldia egin dute Iruñean

Astelehen Lilak elkarteak deituta, ehun lagun batu dira Nagore Laffage omentzeko. Hilaren 7an hamalau urte beteko dira Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage bortxatu eta hil zuenetik.

Laffagerentzat justizia eta erreparazioa galdegin dituzte. Gainera, indarkeria matxista jasan duten emakumeak artatzeko 24 orduan martxan egongo den zentro integral bat sor dezatela eskatu dute.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image