Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu gaur Hamaika Telebistan.

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu gaur Hamaika Telebistan.
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Oro har, lan erreforma izan dugu hizpide. EH Bilduk ez du lan erreforma babestuko. Ikerrek egoerarekin "oso kritikoak" direla azpimarratu du, EH Bildutik langileen eskubideak aintzat hartuko dituen lan legedi aurrerakoi bat garatzearen alde daudela nabarmenduz.
Iratxe Arriola Eako alkatea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Uraren kudeaketa izan dugu gai nagusi.
Agus Hernan Foro Sozialeko kidea izan dugu gaur Hamaika Telebistan.
Azaldu duenez, biktimek tratamendu bertsua izatetik urrun gaude oraindik, “ez da soilik erakunde edo alderdi politikoek duten jarrera, gizartean ikusten da, biktimez hitz egiten dugunean askok ETAko biktimengan pentsatzen dute eta ez Estatuko biktimengan”. Ildo beretik, Estatuko biktimen diskriminazioari aurre egiteko unea dela azpimarratu du. Estatuko biktimak diskriminatuta eta bigarren maila batean sentitzen direla azaldu du Hernanek, eta konponbide gisa, Estatuko biktimen argitu gabeko kasuak agenda politikoan sartu behar direla nabarmendu du.
Foro Sozialetik 'Ustekabean, topo' ekimena jarri dute martxan memoria kritiko inklusiboa eraikitzeko asmoz; arazoak identifikatu, proposamenak entzun eta adostasunak eraikitzeko.
Bestalde, azken egunotan ere lerroburuak bete ditu Rodolfo Martin Villa komisario ohiak, ironikoki egindako adierazpenengatik; esanez, bera izan zitekeela heriotzen erantzule politiko eta penala martxoaren 3ko eta eta 1978ko San Ferminetako hilketetan, bere errugabetasuna azaldu nahiean. “Halako adierazpenak onartezinak dira, gaur egun asko sufritu duten biktimei begira”. "Estatuak beti izan du egiten duena babesteko joera" gehitu du.
Bukatzeko, kultura demokratiko bat sortzeko gatazkak hitz egiten konpondu behar direla nabarmendu du eta ez biolentziarekin, bestela, oso zaila litzatekeela bizikidetza demokratiko bat sortzea.
Marisa Barrena psikopedagogoa, wikilaria eta Wikiemakumeok taldeko kidea da.
20 urte bete berri ditu Wikipediak, emakumeen presentzia gero eta handiagoa den arren, genero arrakala dela eta kezka ere badagoela azpimarratu du Marisak. Azaldu duenez, emakumeari ikusgarritasuna emateko asmoz hasi zuen wikilari ibilbidea, "liburu eta bestelako materialetan emakume erreferente gutxi ikusteak kezkatzen ninduen" azalerazi du.
Emakumeei ikusgarritasuna emateaz gainera, Wikipedia memoria historikoa bizirik mantentzeko modu bat ere badela nabarmendu du, "gertakariak memorian bilduta egon ez gero, hor geldituko da, hurrengo belaunaldientzako informazioa eskura".
Miren Basaras mikrobiologoa elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Hego Euskal Herrian kutsatzeen aldetik beherakada ematen ari den arren, ospitaleetako egoera zein den aztertu behar dela azpimarratu du; eta, momentuz, jaitsiera ez dagoela azaldu du Basarasek.
Omicronen gaineko mezu positiboegiak zuhurtziaz hartuko lituzke mikrobiologoak, eta sintoma arinen eta txertaketaren arteko harremana nabarmendu du.
Neurriak altxatzeari buruz, "ospitaleen presioa dela eta hainbat kirurgia bertan behera" daudela gogorarazi du, baita zita presentzialak ez direla berreskuratu; dioenez, horiexek berreskuratu arte egon beharko lirateke indarrean osasun neurriak.
Hirugarren dosia "bereziki zaurgarriak direnentzat" gomendatzen du; nabarmendu du, hala ere, "edozein pertsonari" indartzen dizkiola defentsak koronabirusaren aurrean. Baina bi dosiak hartu eta kutsatu direnen kasuan, "suposatzen da bere defentsak indartu egin direla", beraz, zaurgarria ez bada, ez luke hirugarren dosiaren alde egingo.
Laugarren dosia txertatzeari buruz, zaurgarrienei gomendatzen die soilik. Ez populazio osoari, "neke inmunologikoa" dela eta, "gure defentsen kontra" joan daitekeelako. Aldez aurretik ikertu beharko litzateke mesedegarria izango litzatekeen pertsona bakoitzarentzat; "aldez aurretik aztertu behar da nori eman eta zenbat dosi eman".
Arkaitz Antizar CCOO Euskadiko Gazteria idazkaria eta batzorde exekutiboko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Lan erreformaren testua adostu zenetik askotariko iritziak egon dira, CCOOk positibotzat eta historikotzat jo du. Arkaitzek azaldu duenez, lotutako edukiei erreparatuta, "oso positiboa da langile klaseentzako, galdutako eskubideak bereganatu eta berriak sortu" direlako. Gainera, lan erreformaren akordioa hiru ardatz nagusitan azaldu du Arkaitzek: negoziazio kolektiboari dagokionez, hitzarmen sektoriala enpresa hitzarmenaren gainetik kokatzea; aurrera egin mugagabea berriz ere aplikatzea eta kontratazio esparruko aldaketak kontratu mugagabeari indarra ematea.
Bestalde, akordioa ez onartzeak 2012ko lan erreformara eramaten gaituela nabarmendu du: "Onartu ezean, 2012ko eszenatoki berdinean geratzen gara, egindako aurrerapausoak bertan behera utziz".
Aitziber Balantzategi izan dugu gaur Hamaika Telebistan Korrikaren inguruan. Izan ere, 22. Korrikak aplikazioa eta ibilbidea aurkeztuko ditu urtarrilaren 19an. Aplikazioan bertan, ibilbidearen xehetasun guztiak aurkitu ahalko ditugula azaldu du Aitziberrek. Gainera, hainbat kuriositate ere baditu, ekitaldi agenda kontsultatu ahalko da, Korrikaren posizio mapan ikusi, eskualdeetako galdera-jokoak, esteka interesgarriak... Horrez gain, webgunean ere izango da informazio guztia eskuragarri.
Martxoaren 31n Amurrion hasi, eta Donostian bukatuko da Korrika apirilaren 10ean, 'Hitzekin' lelopean. "Hitzetan geratzen gara sarri, bada garaia arlo askotan, egunerokotasunean ere, konpromiso eta ekintzetara pasatzeko" azaldu du Aitziberrek.
Bestalde, euskarak "politika bateratu eta bakarra" beharko lukeela nabarmendu du, eta horretarako bai jendartearen eta erakundeen aldetik pausoak eman behar direla, hots, ekintzak burutu: "Euskararen ezagutza unibertsala bultzatu eta euskara erabiltzeko espazio erosoak sortzeko guztiok eman behar ditugu pausuak".