Yayone Altuna abokatua elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Yayone Altuna abokatua elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Nora Abete Bilboko Udaleko mugikortasun zinegotzia eta PSE-EEko kidea izan dugu Hamaika Telebistan.
Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduren legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Miren Agur Meabe idazlea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Ane Lindane umoregilea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Pako Aristi idazlea eta kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
'Nire Uztapide' liburua argitatu du aurten, Uztapide bertsolariaren izena hainbat tokitan da ezaguna baina nor zen Uztapide?
Liburu hau Uztapide gizonaren bila egindako bidaia bat da. Pako Aristik azaldu duenez, duela 20 urte inguru idatzitako liburua da, Bertsozale Elkartearen proposamenez. bertsolari ospetsu batzuen bizitza gazteentzako egokitzea helburu. "Gazte askok ez dakite Uztapide nor zen, hezkuntza sisteman dagoen gabeziaz harago, arazo politikoa ere bada" azaldu du.
Leixuri Arrizabalaga EAJko legebiltzarkidea izan dugu Hamaika Telebistan.
Urkullu lehendakariak egunotan Korsikara egindako bisitaz galdetu diogu lehendabizi. Plurinazionalitateak gauza on asko ekarriko lituzkeela azpimarratu du, "gure izanaren aitortza bat eta estatu desberdinen arteko aldebikotasuna, autogobernua eta erabakitzeko ahalmen gehiago". Bestalde, euskal nazioaren aitortza posible dela ikusten dutela esan du, beti ere, globalizazioaren errealitatea ahaztu gabe.
Horrez gain, EITB Focus inkesten emaitzen inguruan, ikus-entzunezko legeaz eta hezkuntza itunaz ere galdetu diogu.
Iñaki Barcena EHUko EKOPOL ikerketa taldeko koordinatzailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Ziurgabetasuna nagusi den testuinguruan, geroz eta agerikoa egiten da eredu aldaketa baten beharra. Barcenak azpimarratu du bizitzaren defentsan gauza asko ditugula aldatzeko, tartean, garraio eredua eta kontsumoa; "Nahitaez, deshazkundera goaz".
Horrekin lotuta, turismoan jarri dugu begirunea. Erpin ugari barnebiltzen dituen sektorea delako, ondorio sozial, ekonomiko eta ekologikoak dakarrena; Barcenaren ustez, "turismo jasangarria" oximoron bat da. Hegazkinen eta gurutzaontzien erabilera gutxitu eta mugatzearen alde agertu da. Oro har, produkzio eta kontsumo ereduetan aldaketak behar direla nabarmendu du, "ez txarrago bizitzeko, baizik eta modu orekatuagoan bizitzeko".
Trantsizio ekosozial justu bat egiteko erronkei buruz ere aritu gara. Ildo horretan, "autoritarismo ekologikoaz" ohartarazi du.Aldaketak beti gizartearen sektore sozial pobreen edo langileen interesen aurkakoak baldin badira, baldintza ekologikoak dirua dutenentzat edo elite batzuentzat soilik izango direla azaldu du; "dagoeneko gertatzen ari da, baina ez da egin behar dugun bidea".