Skip to main content

Amets Martinez de Heredita: 'Gorroto diskurtsoek eta erasoek gora egin dute azken urteetan'

Elkarrizketa

Amets Martinez de Heredita Gasteizko LGTBIfobiaren aurkako Behatokiko (Ikusgune) koordinatzailea elkarrizketatu dugu gaur "Gurean Gaur" Magazinean.

Gorroto diskurtsoek gora egin dute azken urteetan, Ametsek azaldu duenez, horixe da aurten daukaten kezkarik handiena. LGTBI pertsonen kontrako erasoen gorakada zuzenean eraso fisikoekin lotuta dagoela esan du, ia parekatuta daude gorroto diskurtsoekin.

Eraso gehienak udan gertatzen direla esan du. Egoera honen aurrean, politika eraldatzaileak oso beharrezkoak direla azpimarratu du, “LGTBI fobiari aurre egiteko funtsezkoa da kaleko salaketa eta jendearen elkarlana”. Berebat, LGTBI Harrotasunaren nazioarteko egunaz, kaleak hartzen jarraituko dutela argi utzi du, “geroz eta indartsuago daude ekainaren 28ko mobilizaizoak”.

Horrez gain, Ametsek administrazioak politikak egiteko daudela azpimarratu du, "LGTBI kolektiboekin elkarlanean aritu behar dira erakundeak politiken eraikuntzan". Kolektiboa aitortzea eta erakundeek beraiekin elkarlanean aritzea botatzen dute faltan.