Ana Mezo: 'Mila eurotik beherako pentsioa duten gehienak emakumeak dira'

Ana Mezo Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Lau urte bete ditu mugimenduak; eta astelehenero pentsio publiko eta duinen alde borrokan kalera irtetea "zoriontzekoa" dela nabarmendu du Mezok, Aldarrikapenak oraindik bizirik daudela eta "kezkatuta" daudela azaldu du.

Izan ere, prezioen igoerak herritarren pobretze orokortua dakarrela azaldu du, eta emakumeen kasuan are ageriagoa dela genero arrakala emakumeen bizitza osoan zehar antzeman daitekelako; langabezian, lanean daudenean eta pentsioetan ere. Pentsioen erreformak emakumeen testuingurua kontuan ez hartzea "ulergaitza" dela esan du. Era berean, Mezoren iritziz, Madrilek "era tranpatian" aurkeztu du pentsioen erreforma, pentsioen igoera ez datorrelako bat KPIaren igoera errealarekin.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image