Skip to main content

Arkaitz Antizar, CCOO: 'Lan erreforma ez onartzeak eskubide galeretara garamatza berriro'

Elkarrizketa

Arkaitz Antizar CCOO Euskadiko Gazteria idazkaria eta batzorde exekutiboko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Lan erreformaren testua adostu zenetik askotariko iritziak egon dira, CCOOk positibotzat eta historikotzat jo du. Arkaitzek azaldu duenez, lotutako edukiei erreparatuta, "oso positiboa da langile klaseentzako, galdutako eskubideak bereganatu eta berriak sortu" direlako. Gainera, lan erreformaren akordioa hiru ardatz nagusitan azaldu du Arkaitzek: negoziazio kolektiboari dagokionez, hitzarmen sektoriala enpresa hitzarmenaren gainetik kokatzea; aurrera egin mugagabea berriz ere aplikatzea eta kontratazio esparruko aldaketak kontratu mugagabeari indarra ematea.

Bestalde, akordioa ez onartzeak 2012ko lan erreformara eramaten gaituela nabarmendu du: "Onartu ezean, 2012ko eszenatoki berdinean geratzen gara, egindako aurrerapausoak bertan behera utziz".